LüneburgIlmenau ibaiaren ertzean kokaturik dago, honekElba ibaiarekin bat egin baino 30 kilometro gorago. 7.400 km²-ko azalera duen txilardi baten hegoaldean kokaturik dago,gatzaga handi baten gainean. Lehen baso itzela zena erabat deforestatu zen gatzaren industriarengatik.
Neanderthal garaiko 56 aizkora aurkitu ziren 1990. hamarkadanautopista bat egiten ari zirela. Badirudi ehizakiak larrutu eta zatitzeko tokia zutela.Glaziazioek ordea ez zuten utzi asentamendu jarrai bat egiten eta hurrengo aztarna K.a. VI mendekoa dugu, hau ere aizkora bat. Hemendik aurrera badirudi populazio jarrai bat egon zela, urna ugari aurkitu baitira.Brontze Aroko (K.a. 1900 urtea) hirugarrenaizkora bat aurkitu zen Lünebergeko Zeltberg muinoan. Garai honetako hilobiak ere aurkitu dira.Klaudio Ptolomeok aipaturikoLeuphana (antzinako grezieraz:Λευφάνα) izan liteke Lüneburg.
Oto I.ak 956 urtean Mikel Deunaren omenezko monasterio bat eraikitzeko baimena ematen duen agiri bat da Lüneburg hiriaren lehenengo aipamena. Tradizioak dioenez ehiztari batek basurde bat ikusi zuen putzu batean. Basurdea hil eta larrutzen ari zela gatz kristalak aurkitu omen zituen. Sinbolo gisa udaletxean basurdearena dela esaten duten hezurra gordetzen da. Garai hartan Bardowick herriaren menpe zegoen. BardowickekHenrike Lehoiarekin bat egiteari uko egin zionean erregeak hiria suntsitu eta Lüneburgi eman zizkion hiri eskubideak.
Lüneburg, 1682an
Gatzaren merkataritzak Lüneburg aberastu zuen, izan ere Alemania iparraldean monopolioa baitzuen, eta berehala sartu zenHansa Ligan. XIV mendean Elba ibaia etaLübeck artekoStecknitz ubidea ireki zenean Lüneburgeko gatza Lübeckeko kaitikItsaso Baltikorako gatza esportatzen hasi zen.Norvegiako arrantzaleek eresardinzarra kontserbatzeko erabili zuten. Gatzaren bidea eratu zuenBergen etaVisby (arrantzale herriak), Lübeck (kaia) eta Lüneburg (gatzaren herria) artean, hauek bihurtu zirelarik Hansa Ligako hiri garrantzitsuenak.
Brunswick-Lüneburg dukerria sortu zen 1235ean eta 1269an Lüneburgeko printzerria. 1369an Gilen III.a Lüneburgekoak ez zuen semerik izan eta oinordekotza gerra sortu zen. 1371ean ordea hiritarrak matxinatu, gaztelua eta monasterioa suntsitu eta printzeak herritik kanporatu zituzten. 1392an sinatu zen bakea Lüneburg hiri askea bihurtzean.
1560 aldera sardinzarraren arrantza nabarmen jaitsi zen eta hiriaren gainbehera hasi zen. 1637an hiri aske izaera galdu zuen, 1708anHannoverko hauteslerrian sartu zen, 1807an Westfaliako Erresuman, 1810anfrantziar soldaduek hartu zuten, 1814ean Hannoverko Erresumara itzuli zen eta 1866anPrusiak eskuratu zuen. Hansa Liga desagertu zenetik aurrera "Loti ederra" ezizena eman zitzaion hiriari, eta gurasoak bertakoak zituenHeinrich Heine poetak "asperraren egoitza" zela esan zuen.
Lüneburg 1945eko maiatzaren 5ean itzuli zen historia liburuetara, bertan sinatu baitzenBigarren Mundu Gerrari amaiera eman zion Westfalia, Danimarka eta Herbehereetakonazien tropen errendizioa. Hiru egun beranduago sinatu zuen Alemaniak guztizko errendizioa.Nurenbergeko epaiketak hasi aurretik, Lüneburgen egin ziren lehenengo gerra krimen epaiketakSS-ko 45 kideren aurka.
Hiriaren berreraikuntza 70. hamarkadan hasi zen. 1980an azken gatz meategia itxi zen eta 1989an unibertsitatea sortu zen.
Alemanian alde zaharra bonbakatu gabe gelditu zen hiri apurretako bat da. Hansa Ligaren gainbeheraren ondoren etxe gutxi egin zirenez XIV mendeko eraikin ugari daude oraindik.
San Joan eliza (St Johaniskirche): 106 metroko altuera duen dorrea daukan XIV mendeko eliza. Dorrearen punta 2'2 metro okertuta dago.
Udaletxea (Rathaus):Erdi Aroko eraikina bada ere, 1720an gehitutako fatxadabarrokoa dauka.
Auf dem Meere karrika: Kale berezia da izan ere gatzaren erruz hain irregular dago lurra, alboetako etxeak ere oker oker eginda daudela.
Alemaniako Gatzaren Museoa (Deutsche Salzmuseum / Industriedenkmal Saline Lüneburg): Lüneburgeko gatzaren historia azaltzen du.
1Kolonia etaDortmund westfaliar zirkuluaren hiriburuak izan ziren, garaiaren arabera. 2Anberes nagusi bilakatu zen, behinBrujas,Zwingo ubidea zela eta, helezin bilakatu zenean.