Léon Blum (Paris,Frantzia,1872koapirilaren 9a -Jouy-en-Josas, Frantzia,1950ekomartxoaren 30a) idazlea eta politikaria izan zen.
Hasieranliteratura etaantzerki-kritika idatzi zuen.1902anFrantziako Alderdi Sozialistan sartu zen,Jaurèsekin batera, etaL'Humanité aldizkarian lan egin zuen.Tourseko batzarrean (1920),II. Internazionalari atxiki zitzaion etaboltxebikeen kontrako gutxiengoaren barnean kokatu zuen bere burua.
Fronte Popularraren lehen gobernuburua izan zen (1936ko ekainetik 1937ko ekainera). Agintaldi horretan, 40 lan-orduko astea, opor ordainduak eta beste zenbait gizarte hobekuntza ezarri ziren.Espainiako gerran esku ez hartzearen aldeko politikak zatiketa sorrarazi zuen ezkerreko alderdietan eta gobernua erorarazi zuen.1940anVichyko gobernuak atxilotu zuen eta1943anBuchenwaldera eraman zuten. Askatu ondoren, gobernu buru zela,IV. Errepublikako erakunde konstituzionalak plazaratu zituen.
Presondegian idatzitakoÀ l'échelle humaine (Gizakiaren neurrira) lanak (1946an argitaratua) Blumen pentsamendu politikoa azaltzen du;marxismoaren funtsezko tesiak sartaldeko kultura burgesaren oinarri moral eta intelektualekin adosteko saioa da.