Kriptona[1] (grezieraz: κρυπτόν,kryptos, "ezkutua" esan nahi du)elementu kimiko bat da,Kr ikurra eta 36zenbaki atomikoa dituena.Gas geldo koloregabe, usaingabe eta zaporegabea da.Lurrarenatmosferan aztarna-kantitatetan ageri da;aire likidotua frakziokadestilatuz isolatzen da eta sarritan lanparafluoreszenteetan erabiltzen da beste gas arraro batzuekin konbinatuta. Kriptonainertea da; beraz, ez du erabilera praktiko ugari. Konposatuak eratzen ditufluorrarekin, baita klatratoak ereurarekin, bereatomoak ur-molekulen sarean harrapatuta geratzen direnean.
1960tik 1983ra, metro bateko distantzia definitzeko kripton-86 isotopoarenespektro-lerro laranja-gorria erabili zen. Beste gas nobleak bezala, argiztapenean etaargazkigintzan erabil daiteke. Kriptonak betebehar garrantzitsua du kripton fluorurokolaserraren ekoizpen eta erabileran.
Kripton naturalak hogeita hiruisotopo ditu, sei egonkor eta hamazazpierradioaktibo.
Horien artean, ohikoenak Kr-81 eta Kr-85 dira. Lehenengoa,erreakzio atmosferikoen ondorio da; erradioaktiboa da eta 230.000 urtekosemidesintegrazio-epea dauka. Bigarrena,gas geldo erradioaktiboa da, 10,76 urteko semidesintegrazio-epearekin.
Lehenengo konposatuakxenonarekin sortu ziren, 1962an; urtebete beranduago, kriptonarekin lehenengomolekula sintetizatzea lortu zen,kripton difluoruroa (KrF2)[3]. Kriptonak eta fluorrak muturreko egoeretan erreakzionatzen dute, honako erreakzioan oinarrituta:
Kr + F2 → KrF2
Kripton Fluorurolaser batean kripton gasak energia xurgatzen du. Horrek Fluor gasak eta kriptonak erreakzionatzea eragiten du, kripton fluoruroexciplex-a eratzen du; egoera energetiko kitzikatuan dagoen behin-behineko konplexua dena.
2 Kr + F2 → 2 KrF
Konplexu horrek emisio jarraitua edo estimulatua jasan dezake, bere egoera energetikoa metaegonkorra izan arte. Hala ere, aldarapen handiko egoera da, hau da, molekulak ez dauka gutxieneko energia potentzialik . Hori dela-eta,konplexua oso azkar disoziatzen da.
2 KrF → 2 Kr + F2
Horren guztiaren ondorioaexcimero laser bat da, zeinak energia 248 nm-tan emititzen duen,espektro ultramoretik gertu.
Kriptonak fluorrarekin erreakzionatzeaz gain, beste konposatu batzuk ere sor ditzake, hala nola ArKr+ eta KrH+. Gainera, KrXe+ eta KrXeioien frogak daude.[4][5]
KrF2 ak B(OTeF5)3-arekin erreakzionatzen du Kr(OTeF5)2 konposatu ezegonkorra ematen, zeinak Kr-O lotura bat daukan. Kr-N lotura ere aurki daiteke [HC≡N–Kr–F]+ katioian. HKrCN eta HKrC≡CH egonkorrak dira oso tenperatura hotzetan (<40K).[6]
Azkenik, 5GPa baino altuagoko presioan kripton hidruro (Kr(H2)4)kristalak sor daitezke. Aurpegian zentratutakoegitura kubikoa dauka, non kripton oktaedroak hidrogenoz inguratuta dauden.
Lurraren erapenean zeuden gas geldo guztiakatmosferan geratu dira, helioa izan ezik. Kriptonaren kontzentrazioa atmosferan 1 ppm (mg/L) ingurukoa da. Aire likidotikdestilazio zatikatuaren bidez lor daiteke kripton purua. Espazioan dagoen krypton kopurua ez da ziurra, neurketa aktibitate meteorikotik eta eguzki-haizetatik datorrelako; baina lehen neurketek kripton ugari aurreikusten dute espazioan.
Bere izena, grezierazkokryptos adjektibotik dator eta "ezkutatua/ezkutuan dagoena" da bere esanahia.Sir William Ramsay etaMorris W. Travers kimikari britaniarrek aurkitu zuten 1898. urtean. Ramsayk eta Traversek airea likidotu zuten destilazio zatikatua baliatuz. Aire likidoak utzitako hondakinean aurkitu zuten kriptona.
1960an,Pisu eta neurriei buruzko biltzar orrokorrak metroa honela definitu zuen: Kr-86 isotopoaren 2p10 eta 5d5 energia mailen arteko trantsizioarekin bat datorren uhin-luzeren igorpena 1.650.763,73 aldiz biderkatuta. .[7] Kriptoiarenespektro-lerroaren profilean aurkitutako hainbat akatsen ondorioz, definizio hau 1983an baztertu egin zen eta gaur egun metro bat argiak 1/299 792 458 s-tan egiten duen distantzia gisara definitzen da.[8][9][10]
Kriptonak hainbat erabilera ditu. Horietatik osasunarentzat arriskutsuenaanestesia gisara erabiltzea da; izan ere, gaizki erabiliz gero kalte hilgarriak eragin ditzake.
Kriptonaren igorpen-lerro anitzen eraginez, bere gas ionizatuaren deskargek zurixkak dirudite ,horregatik, kriptonezko bonbilak egokiak izan ohi dira argazkilaritzarako, batez ere, abiadura handiko kamaretan. Kripton gasa merkurioarekin ere konbina daiteke kolore urdin-berdexkaz distiratzen duten argi-seinaleak egiteko.[11]
Kontsumo baxuko argi fluoreszenteak egiteko,argonarekin nahasten da. Horrek energia aurrezten du, argiaren intentsitatea baxuagoa baita; baina, aldi berean, ekoizteko kostu handiagoa du.[12] Kriptona argona baino 100 aldiz garestiagoa da etagoritasun-lanparak betetzeko erabil daiteke; horrez gain, goritasun-lanparen harizpiaren lurrunketa murrizten du eta funtzionamendu-tenperatura altuagoak ahalbidetzen ditu. Kriptonak espektro-lerro gorriaren eremuanneonak baino askoz argi-potentzia handiagoa sortzen du, horregatik, potentzia handikolaser-argien ikuskizunetan erabiltzen da kolore gorria lortzeko.[13]
Kripton fluoruroz egindako laserra garrantzitsua dafusio nuklearraren energiaren konfinamendu-esperimentuen ikerketan. Laserrak sorta-uniformetasun handia du,uhin-luzera laburra eta puntuaren tamaina alda daiteke inplosioa jasaten duen bolatxoa jarraitzeko.[14]
Kr-83akerresonantzia magnetiko (IRM) bidezko irudietan du aplikazioa, arnasbideetako irudiak lortzeko. Zehazki, erradiologoari aukera ematen dio arnasbide baten gainazalhidrofobikoak etahidrofilikoak bereizteko.[15]
Kr-81medikuntza nuklearrean erabiltzen da biriketako aireztapen/perfusio miaketarako. Probetan gaixoak arnastu egiten du, eta gamma-kamera batez irudiak lortzen dira.[16]
Kr-85 atmosferan erabili izan da Ipar Koreako[17] eta Pakistaneko[18]erregai nuklearra berriro prozesatzen duten instalazio klandestinoak antzemateko.
Kriptona gas ez toxikoitogarria da.[19] Kriptonaren potentzianarkotikoa airearena baino zazpi aldiz handiagoa da, eta % 50eko kriptona eta % 50eko aire naturala duen airea arnasteak (gas-ihesaren ondoren gerta daitekeen bezala) presio-atmosferikoaren laukoitza lukeen airea arnasteak eragingo lukeen narkosiaren antzekoa eragingo luke. Azken hau 30 m-ko ur-sakoneran igeri egitearekin alderagarria da, eta arnastuko lukeen edonori eragingo lioke. Esandakoaz bat, nahaste horrek % 10eko oxigenoa bakarrik edukiko luke (balio normala % 20koa da) eta eragingo lukeenhipoxia arazo larriagoa izango litzateke.