Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Cryogeniar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kriogeniarra» orritik birbideratua)
Cryogeniar
Cryogeniar
Kronologia
Hasieraduela 720 milioi urte
Amaieraduela 635 milioi urte
Honen parte daNeoproterozoiko etaICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale(en)Itzuli

Tonian(en)ItzuliCryogeniarGarai Ediakariko

Cryogeniarra[1] (grezierazko κρύος/cryos,izotza eta γένεσις/genesis, jatorria)denbora eskala geologikoaren banaketa bat da, AroNeoproterozoikoaren bigarren garai geologikoa. Duela 850 milioi urte hasi eta duela 630 +5/-30 milioi urte amaitu zen. Bere hasiera kronometrikoki ezartzen da, bere amaieraestratigrafiaren arabera ezartzen den bitartean.

Bere izenatropikokolatitudeetan aurkitutako glaziar metaketengatik jasotzen du,karbonatozko sedimentuek jarraituak. Glaziarrak pultsu erritmiko sail bat jarraituz hedatu eta atzeratu ziren, beharbadaekuatorera ere iritsiz. Oro har, mundu mailako bi glaziazio handi behintzat kontutan hartu behar dira.Sturtian glaziazioa (duela 760 milioi eta 700 milioi urte bitartean gertatutakoa) etaMarinoan/Varanger glaziazioa, (duela 635 milioi urte inguru gertatutakoa)Lurraren historian ezagutu diren handienak dira eta, beharbada, planeta osoa estali zuten. Amaierako glaziazio bat duela 582 milioi urte gertatu zen,Garai Ediakarikoan.

Tilitazko metaketa glazialak Cryogeniarrean latitude baxuetan zeuden tokietan ere gertatu ziren,Elur bola lur deritzonean planetakoozeanoen izoztearen hipotesia eragin zuen fenomenoa. Teoria honek, Kirshivink doktoreak proposatu zuena eta gaur egunBerkeleyko Unibertsitateko Paul F. Hoffmanek defendatzen duena, eztabaida handi bat sortu du, Lurra, ekuatoreraino, kilometro 1eko sendoera izatera iristen ziren glaziarrez estalia egon zela esaten bait du. Desadostasun nagusia glaziazio horiek benetan mundu mailakoak ala tokiko gertaerak izan ote ziren da.

Cryogeniarrean,Rodiniasuperkontinentea zatitu etaPannotia superkontinentea sortzen hasi zen.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Jose Ramon Etxebarria:Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak[Betiko hautsitako esteka], EIMA, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.


Aurrekoa
Tonikoa
Lurreko garai geologikoak
Duela 850 milioi urte - Duela 630 +5/-30 milioi urte
Ondorengoa
Ediakarikoa

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Cryogeniar&oldid=8493896"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp