Orrialde hau euskara ikasten ari den lankide batek egin du Euskaraz dakien lankide batek testua zuzendu eta erroreak egileari irakatsi ahal dizkio
Krav maga edokrav (hebreeraz: [קרב]krav, 'borroka' eta [מגע]maga, 'kontaktua')Israelgo Defentsa eta Segurtasun Indarrek erabiltzen duten borroka eta autodefentsa sistema ofiziala da[1]. Krav maga bi mota daude, bata Israelgo Segurtasun Indarrentzat egokitua eta bestea erabilera zibilerako[2].
Sistema hau hainbat herrialdetako polizia-zerbitzu eta indar militarrek erabiltzen dute, hala nola,AEBetan,Frantzian etaErresuma Batuan[3].
1951n, Israelgo Estatua sortu ondoren, krav maga borroka sistema, defentsa taktika eta eskuz esku borroka onartu zuten Israelgo Defentsa eta Segurtasun Indarrek, Israelgo Polizia Nazionalak eta baita terrorismoaren aurkako eta indar berezien unitate desberdinak. Horrela, funtsean, aplikazio militarreko borroka-entrenamendu-sistema bihurtu zen[1].
Israelgo Defentsa Indarretako borroka-irakasle karrera luze baten ondoren erretiratu zenean, krav maga irakasten hasi zen Lichtenfeldek publikoari. Beraz, krav maga bere jatorri historikora itzuli zen autodefentsa zibileko diziplina gisa.
Azken urteotan ezagunagoa egin da[1]. 2010eko ekainaren 11n Espainiako Kirol Kontseiluak krav maga onartu zuen[1]. Euskal Herrian, krav maga ikastaroak ematen dira hainbat hiri eta herritan[6][7][8][9].
Imi Lichtenfeld krav magako maisua eta Yaron Lichtenstein
Gerriko eta kalifikazioetarako, krav magako erakunde gehienekjudoan oinarritutako sistema erabiltzen dute[13]:
Maila
Kolorea
Gerrikoa
Adabakia
Profesionala
Zuria
Horia
Laranja
Lizentziatua
Berdea
Urdina
Marroia
Aditua
Beltza
Aditua-z gain,Maisua maila dago. Hala ere, maila hau krav magari bizitza osoa eskaini eta estiloa irakasteko eta sustatzeko ekarpen baliotsuak egin dituztenentzat bakarrik dago gordeta. Munduko jende gutxik maila hau daukate[13].
Adabaki sistema Eyal Yanilovek garatu zuen 1980ko hamarkadaren amaieran[14].