Administrazio eta merkataritza hiri garrantzitsua da eta Nowa-Huta izeneko hirira bildu da bertako industria (burdingintza). Arte, kultura eta unibertsitate gune munta guztiz handikoa daErdi Aroko garaietatik. Gune historikoaGizateriaren ondare izendaturik dago.
Poloniako lehen hirikristaua izan zen Krakovia eta XI. mendean sortu zenapezpikutegia. Hainbat alditan bipildu zutenmongoliarrek 1241. urtetik aurrera eta Poloniako hiriburua eta erregeen egoitza hiria izan zen 1320-1595. urteetan. Kasimiro III.ak sortu zuen 1364an unibertsitatea. Arte eta kultura hiri handia izan zen XVII. mendea arte, baina gainbehera jo zuenVarsovia Poloniako hiriburu egin ondoan (1596).
Suediarren inbasioek (1656 eta 1702-1709) larriagotu zuten egoera eta jendez hustu zen hiria XVIII. mendearen hasieran. Krakovian mamitu zenTadeusz Kosciuszkok gidaturiko matxinada (1794) etaAustriako Inperioaren barnean geratu zen hiria 1795ean, Poloniaren hirugarren banaketaren ondoren. Varsoviako dukerriko hiri 1809-1815. urteetan eta errepublika erdi-autonomoa izan zen 1815-1846 bitartean. Ondoren, Austriako inperioaren barnean egon zenGalitziarekin batera 1919 arte.Naziek hartu zuten hiria 1939an eta bertan egon zen alemaniarren Poloniako agintaritza nagusia.Sobietar gudarosteak askatu zuen hiria 1945ean.
Aipagarri diraWawel gaztelua, XV. mendeko gotorlekua, harresiak,Rynek Clowny plaza eta bertako eraikinak: Ama Birjinaren eliza (XIII-XIV. m.), Udaletxe zaharra (XVI. m.) eta Bandera aretoa,Pizkundearen garaikoa.
1Kolonia etaDortmund westfaliar zirkuluaren hiriburuak izan ziren, garaiaren arabera. 2Anberes nagusi bilakatu zen, behinBrujas,Zwingo ubidea zela eta, helezin bilakatu zenean.