Kostunbrismoartelana herri edo lekuetako ohitura tipikoen islada izan dadila helburua duenmugimendu artistiko edo joera da.Errealismo artistiko etaerromantizismoarekin uztartua, askotan jarrera satirikoak azaltzen ditu.[1]Espainiako kulturan sortua, literaturanHispanoamerikara zabaldu zen.
Noizbait korronte honen barruan kokatu izan diraTxomin AgirrerenKresala (1901) etaGaroa (1907) nobelak, eta espekulatu ere izan daPeredaren eragina izan ote zuen. Euskal literaturak izan du halako kutsurik, batez ere XX. mendearen hasierako antzerki-lan barregarrietan.[2]
Anjel Lertxundiren hitzetan gurean "ez dugu kostunbrismo aurrerakoirik izan, ez dugu gure ohiturak islatu eta ohitura alde txarrei buruz ironizatu zuen joerarik ezagutu". Gure kostunbrismoak "ez du errealitatea islatu, eder ustez mozorratu baino, beti ere iraganekiko liluraren eta ohitura onen eredupean: ideologikoki, gure kostunbrsimoak progresoaren bizkar eta aurka garatu du bere jardun litararioa, eta, horregatik, Mogelengandik hasi eta ia garurdaino, desiozko pertsonaiak eraiki ditu, haragizkoak baino gehiago. Euskaldun jatorraren eredua zehaztu eta erabaki behar zen, nonbait".[3]