Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Kostu marjinal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Enpresaren ekonomian,kostu marjinala unitate bat gehiago ekoizteak dakarrenkostu totalaren gehikuntza da. Adibidez, 10 unitate gehiago ekoiztean, kostu totalak 50 euro gehitzen badira, 10 unitate horien kostu marjinala 50/10=5 euro izango da.

Kostu marjinal guztien batura, ekoiztutako unitate guztietarako, ekoizpen horretakokostu aldakorrarekin dator bat. Aldi berean, ekoiztutako azken unitatearen kostu marjinalabatez besteko kostua baino txikiagoa da,eskala-ekonomiak badaude.

Kostu marjinala kontzeptu garrantzitsuateoria ekonomikoan. Esaterako,konkurrentzia perfektoan, kostu marjinala,batez besteko kostua eta ekoiztutako ondasunarenprezioa berdinak diren puntu horretan kokatzen da ekoizpen optimoa.

Enpresetan, kostu marjinalaproduktuaren prezioa ezartzeko erabil daiteke: kostu marjinala finkatu beharreko gutxieneko prezioa izango da, baldin etaerrentagarritasun-ataria gainditu bada.

Kostu marjinala eta batez besteko kostua: adibide bat

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

4 altzari eraman behar dira etxe batetik bestera. Altzari bakoitza etxe batetik atera, kamioira sartu eta atera, etabeste etxera sartzeko 10 minutu behar dira. Kamioiak 40 minutu emango ditu etxe batetik bestera joateko. Denbora-kostu totala 10×4+40=80 minutukoa da eta batez besteko kostua 80/4=20 minutukoa da.Kostu finkoa altzariak kamioiez eramateko behar diren 40 minutuak dira eta kostu aldakorrak 10×4=40 minutu. Azkenean bostgarren altzari bat eraman behar bada, 10 minutu gehiago bakarrik beharko dira, hau da, bostgarren altzariari dagokion kostu marjinala 10 eurokoa da. Batez besteko kostua 90/5=18 minutukoa da. Beraz, kostu marjinala batez besteko kostua baino txikiagoa da, eskala-ekonomiak (kamioiaren joan-etorria) profitatu egiten delako. Puntu batetik aurrera, ordea, gerta liteke kostu marjinala batezbesteko kostua baino handiagoa izatea (adibidez, seigarren altzari bat lehenengo kamioira sartu ezinik, beste kamioi bat behar denean).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kostu_marjinal&oldid=7225555"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp