Kosakoak (ukraineraz:козаки́, translit.:koza'ki;errusieraz:каза́ки, translit.:ka'zaki; singularreanukraineraz:козак;errusieraz:казак, translit.:kazak) gehienbat ekialdekoeslaviarrak direnetnia bat dira, komunitate demokratiko eta erdi-militarrak eratzen zituztelako ospetsu egin zirenak, eta gehienbatErrusiaren hegoaldean etaUkrainan bizi direnak. Herri gerraria eta askatasunzalea izan zen, bere trebezia militarragatik eta bere buruarengan zuen konfiantzagatik ezaguna. Izena, ziur aski,quzzaq hitzturkikotik dator, «abenturazalea» edo «gizaki librea» esan nahi duena. Izen hau1395ekoruteniar agiri batean dago aipatuta lehen aldiz.
Soziopolitikoki,XV. mendetik egundaino kosakoek primitibo demokratiko eta federaltzat har daitekeen barne egitura administratibo bat dute, erabat ez ohikoa, berritzailea eta onartezinaErdi ArokoEuropa ekialdeko etaAsiako kasu guztietan.
Kosako modu independentean Europa ekialdeko eta inguruko tokietako historian zehar zenbait populazio gune eta unitate militarrek hartzen duten izen komuna da. Talderik garrantzitsu eta ugarienak ukrainar kosakoak (Козаки)dira,Zaporizhia,Itsaso Beltza,Azov etaDanubian Sich eta errusiar kosakoak (Казаки) dira,Don,Kuban,Terek etaUral ibaietakoak hurrenez hurren. Hain ezagunak ez direnak kosako poloniarrak (Kozacy) eta kosakotartariarrak (Nağaybäklär) dira.
XV. mendearen bukaeran eta XVI. mendean, Dnieper eta Don arroetako gizataldeek hazkunde handia izan zuten jaunen mendetasunetik ihesi zihoazen poloniar, lituaniar eta errusiar jatorriko zerbitzariekin.
Oro har, arrantza, ehiza, fruitu bilketa, azienda, merkataritza eta batez ere lapurreta ziren kosakoen ekonomiaren oinarriak; geroago, turkiarren eta tartariarren erasoak gutxitu zirenean lurra lantzen hasi ziren. Kosakoena militar eiteko gizartea zen; agintari militarra (hetman) zen gobernuburua eta haren laguntzaileak (ataman) ofizialak ziren. Gizarte demokratikoa zen, bestalde: batzar nagusiak egiten zituzten eta kargu guztiak hautazkoak ziren.
Polonia etaErrusia gudari talde horietaz baliatu ziren beren interesen alde egiteko. Hala, 1578tik aurrera Poloniako gudarostearen barne zegoen kosakoz osaturiko gudaroste atal batek mugak zaindu zituen turkiarren eta tartariarren erasoen aurka. Bestalde, Errusiaren hegoalderako eta ekialderako hedakuntza,Siberia aldean bereziki, kosakoen esku geratu zen. Hala eta guztiz,tsarren aginpidea sendotu ahala zerbitzarien nagusiekiko mendekotasuna ere gogortu egin zen eta kosakoek XVII. eta XVIII. mendeetako nekazarien matxinadetan esku hartu zuten eta haietariko batzuk mugimendu horien buru izan ziren: Bolotnikov,Stenka Razin,Jemelian Pugatxov.
XVIII. mendean tsarren gobernuek kosakoen berezitasunak ezabatzea lortu zuten: gune kosakoen autonomia eta ordezkariak hautatzeko sistema desagertu ziren eta gobernuak izendaturiko buruzagiek aitonen seme tituluak hartu zituzten. Horrenbestez, arian-arian errusiar gudaroste barneko talde berezia bihurtu ziren. Gehienbat zaldizkoz osaturiko gudaroste berezi honek Errusiako estatua XVIII.-XX. mendeetan nahasi zen gerra guztietan esku hartu zuen. XX. mendearen hasieran, Errusiako mugimendu iraultzailea garatzean, gobernuak zapalkuntza lanetan erabili zituen kosakoak. Hala, 1917an gehienek iraultzaren aurka jo zuten eta, ondorioz, gudaroste zuria kosakoak nagusi ziren lurraldeetan gotortu ahal izan zen: Don, Kubal, Ural eta Siberia. Guztiarekin ere, kosakoek osatu zituzten gudaroste gorriko zalditeriaren gune garrantzizkoenak ere.
1936an kosakoen atal berezia desagertu zen etaSESBeko sobietar gudarostean integratu ziren.Bigarren Mundu Gerran, ordea, talde bereziak osatu zituzten eta eginkizun nabarmena izan zuten alemaniar gudarostearen aurkako gerran. Herri honetako ordezkari batzuk komandante militar, idazle, olerkari, historialari, ingeniari, artista eta zientzialari handiak izan ziren.
Kosakoen bizitza idazle askok landu dute, adibidezGogolek (Taras Bulba, 1837);Tolstoik (Kosakoak, 1862) etaIsaak Babelek (Zalditeria Gorria, 1926).