Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Kornalina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infotaula de mineralKornalina
Ezaugarri orokorrak
KategoriaKaltzedoniaren aldaera
FormulaSilizio dioxidoa, SiO2
Sistema kristalinoTrigonala
Identifikazioa
Koloreamarroi-gorrixka
Gogortasuna
Mohs eskalan
6 - 7
Distirabitreoa, koipetsu
MarraZuri

Kornalinamineral bat da,kaltzedoniaren barietate bat,gorri kolorekoa, arruntki erdiharribitxi bezala erabiltzen dena.

Sadoine, Meka edo Santiagoko Harria bezala ere ezagutzen da.

Preziatuagoak dira zenbat eta gardenagoak izan etagorri-laranja kolorekoak. Gorri koloreaburdin oxidoaren presentziaren ondorioa da, kolore argiagoakburdin hidroxidoaren ondorio diren bitartean. Minerala pixkat berotzen bada, bere kolorea biziagoa bihurtzen da.

Kornalinaren antzekoa dasardoa, orokorrean gogor eta ilunagoa dena (arrexka). Bien arteko ezberdintasuna ez dago zorrozki definitua, eta, batzuetan, bi izenak ezberdintasunik gabe erabiltzen dira. Kornalina zein sardoa zuntzezko egiturazkosilizio oxido mikrokristalinoaren (kaltzedonia) barietateak dira, burdin oxidozko ezpurutasunek koloretuak, etalaranja zurbiletik kolore bizi bateraino, iabeltzeraino joan daiteke.

Kuartzo barietate guztiek bezala, 7ko gogortasuna duMohs eskalan, eta, beraz, oso egokia da zeharka mozteko, baita lepokoentzako apaingarriak egiteko ere.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ptolomeotar dinastiako erregina bat zizelkatua duen kornalina,aro helenistikokoa.Frantziako Liburutegi Nazionaleko Cabinet des Médailles.

JadaK.a. V.-K.a. IV. milurtekotikMehrgarhenarkuzko taladroa erabiltzen zen kornalina zulatzeko.

Antzinako egiptiarrentzat kornalina bizitzaren ikur gorria zen, erlijio praktika zehatz batzuekin lotua, nonIsis jainkosak, hildakoa honi beste mundura egin beharreko bidaian laguntzeko erabiltzen zuena.Tutankamon faraoiaren urrezko hil mozorroan erantsia ikus daiteke. Animali sakratuetan zizelkatua ere ikus daiteke,Amon jainkoarenaharian edoHorusbelatzean kasu (eguzkiaren ikurra).Turkesa etalapis lazuliekin lotzen zen bere boterea indartzeko.

Brontze Aroko kornalinak berreskuratu zirenKretakoKnossos hiriko aztarnategiminoikoetan, apaindura arte bezalaK.a. 1800 inguruan erabilia.

Kornalina barra-barra erabili zenErromatar Inperioaren garaian gutunetan edo beste dokumentu garrantzitsu batzuetanargizarizko zigilu baten aztarna uzteko zigilueraztunetan erabiltzeko bitxi grabatuak egiteko. Argizari beroa ez da kornalinara itsasten.

Sardoaasiriarrekzigilu zilindrikoetarako, antzinako egiptoar eta feniziarrekeskarabeoetarako eta lehen greziarrek etaetruriarrek bitxietarako ere erabili zituzten.

Odemhebreera (sardius bezala itzulia, sardoa), Apaiz Gorenaren (Hoshen) paparreko lehen harria harri gorri bat zen, beharbada sardoa, baina baliteke, baita,jaspe gorria izatea ere.

Urrezko apaingarriak eta kornalinazko perlak dituen lepokoa,zipretar artea mizenastar inspirazioarekin,K.a. 1400-K.a. 1200ekoa.Enkomikoa.British Museum.

Bere bertute izpiritualen ondoriozFelipe apostoluaren ikurra da, etazilarrezko eraztun batean grabatu eta sartua,Mahomaren zigilua eratzen du.

Hasierako kristauen artean, jazarpenari zioten beldurragatik eta elkar ezagutzeko, euren fedearen ikurretako batzuk zirenarrain, ontzi,gurutze eta palmondo hostoz grabatutako kornalinak erabiltzen zituzten.

Alfontso X.a Gaztelakoa Jakituna erregearenLapidarioan, kornalinak "hiru bertute handi eta on" dituela aipatzen da, eta bere kolorea arimako indar misteriotsuen adierazpena dela.

Hildegarda Bingengoak bere bertute sendatzaileengatik aipatzen zuen.

Budismoarentzatzazpi altxorretako bat da, jakinduriaren ikur delarik.

Antzinako meatzerik ezagunenak, erromatarrek ustiatu zituztenak,Arabiar Penintsulan,Pertsian etaIndian zeuden. Gaur egun, kornalina, beste toki batzuen artean,BrasilgoRio Grande do Sul estatuan etaUruguain ateratzen da.

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kornalina hitzalatinezkocaro edocarnis hitzetik dator,haragia esan nahi duena, haragiaren kolorearekin duen antzekotasunagatik.Plinio Zaharraren arabera, sardo izenaLidiakoSardes hiriaren izenetik dator, baina baliteke, baita,pertsierazko سرد (sered) hitzetik etortzea ere, gorri-horixka esan nahi duena.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kornalina&oldid=7291784"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp