711n, armadamusulmanak (Afrika iparraldeko bereberrez osatuak izanik)Gibraltarreko itsasartea zeharkatu zuen. Soldadu gehienak Afrika iparraldeko bereberrak ziren. Handik lau urtera, jaun eta jabe ziren ia Iberiar penintsula osoan. 732an,Carlos Malcelen agindupeko zalditeria frankoak tropa musulmanen hedapena geldiaraztea lortu zuen,Poitiersen (Frantzian).
Inbasio musulmanak amaiera eman zion Erresuma bisigodoakIberiar penintsulan egindako 200 urteko ibilbideari. Zein azkar konkistatu zuten ikusita, eta, batik bat, armada musulmanak soldadu gutxi zituela kontuan hartuta, bistakoa da bisigodoek nahiko berehala eman zuela amore. Batetik, nobleziak hitzarmenak egin zituen, beren jabegoei eutsi ahal izateko, eta, bestetik, biztanle gehienek musulmanak ongi hartu zituzten, gizarte islamiarrean berdintasun handiagoa zegoelako.
Penintsulako lurraldea (Al-Andalus)Damaskoko kaliferriaren mendeko emirerri bihurtu eta Kordoba izendatu zuten hiriburu. Era berean, Emirerria probintziatan banatu zuten. Probintzia bakoitzeko burua bali izeneko agintaria zen.
Iberiar penintsulara heldutako musulman taldea 50.000 bat lagunekoa zen: guztizko biztanleriaren % 1,5 inguru. Talde horretan, arabiarrak eta siriarrak gutxiengoa ziren (buruak, ordea), eta gehiengoa bereberrak. Bertako biztanle gehienak islamera bihurtu ziren, jazarpen erlijiosoak saihesteko eta musulmanen eskubide berberak izateko (zerga handiagoak ez ordaintzeko, adibidez). Islamera bihurtutakoei muladi izena ezarri zitzaien.
Kristautasunarekiko atxikimenduari gutxiengoak (batez ere, hirietako artisau eta merkatariek) eutsi zion. Mozarabiarrak ziren. Jazarpena jasan zuten arren, agintari musulmanek haien ohiturak nahikoa errespetatu zituzten. Beste gutxiengo bat juduek osatzen zuten. Gehienak hirietan bizi ziren, eta artisautzan eta merkataritzan egiten zuten lan, oro har.
Nekazaritzak (bereziki, zerealaren eta olioaren ekoizpenak) Al Andaluseko ekonomiaren oinarria izaten jarraitu zuen. Landaketa berriak ezartzeaz gain (arroza, lihoa, abrikota, laranjondoa, azukre-kanabera, kotoia etab,), musulmanek nekazaritza-teknika berriak ekarri zituzten, eta, besteak beste, ureztatzeko sistema nabarmen hobetu zen.
Artisautza, oihalak eta luxuzko artikuluak (bitxiak, tapizak, zeramikak…) nabarmentzen ziren. Toledoko armek eta Kordobako larruek (cordobanes izenekoek) sona handia zuten. Artisautzaren oparotasunari esker, Al Andalusen baitan (hirietako azoketan) eta erresuma kristauetan, merkataritza erruz garatu zen.
Islamiar arkitekturaren ezaugarri nagusiak barne espazioan aberastasuna lortzeko nagusitzen dira. Ezaugarri berezienetako bat, dekorazioari ematen zaion garrantzia da, hau da, eraikinaren janzkerari garrantzi gehiago ematen zaio, egiturari baizik. Hala ere, materialtasunari ez diote garrantzi gehiegi hartzen, hauek beraien beharretara moldatu margotu eta tapatzen baitzituzten.
Eraikin tipologiei dagokionez, ez dira banaketarik egiten hiri arkitektura eta arkitektura erlijiosoaren artean. Eraikinen altuera, eskasa izaten da, inguruko paisaian integratzea eta armonia bilatzea helburu konstante bat izanik. Basamortuak horizontaltasuna eta beduino arabiarren hasierako nomadismoa inposatzen ditu, horrela tamaina urriko eraikinak nahiago izatea. Eraikinak bolumen kubikoez osatutakoak izan ohi dira, non bere kupulen eta alten esfera erdiko dorreak edo bere meskitetako minareteak nabarmentzen dituzten.
Bestalde, elementu garrantzitsuak argia eta ura dira. Argia era kontrolatu batean erabiltzen dute, hau da, argi naturala beraien beharretara moldatuz. Uraren bidez, islada jokoak eta arkitektura mugikorrak lortzen dituzte, eta bestalde, arintasun sentsazioa ematen diote eraikinari.
Testuinguruan jartzeko, esan dezakegu, VII.mendean Kordobara musulmandarrak heldu zirela eta Meskitaren obrak hasi baino lehen, kristauekin San Bixente basilika hispanobisigotikoa elkarbanatu zutela. Hau ez zen garai hartan, eszepzio bat izan, arabiarrak bere garaian eliza kristauak hartu baitzituzten beraien konkistan, beraien otoitz eta orazioak bertan egiteko. Behin hau eginda, eraikinaren osotasuna hartu eta espazioa beharrentzako, nahi bezain bestekoa ez balitz, meskitaren eraikuntzara jardungo zuten.
Espainiaren kasuan, al-Andalusen konkistaren ostean, kristauengatik oratorio musulmandarrak elizak bihurtu edo konbertituko ziren. Eta urteekin, lehengo fabrika edo eraikuntzak beraien jabeengatik birmoldatuko ziren. Baina kasu batzuetan halako aldaketak bizirik mantenduko ziren, Kordobako meskitaren kasuan bezala.
K.o. 572.urtera arte, Leovigildoren konkista eman zen garaia, Kordoban nolabaiteko kontrol efektibo bizantziar bat egon zen. Leovigildoren konkistaren ostean, hiriburuaren titulua lortu zuen, Spaniako bizantziar probintziaren barruan. Gaur egun dauzkagun arrastoei esker, esan dezakegu, bisigodoen agindupean eraikuntza berri asko eman zirela Espainian.
Meskita zaharraren 4 eta 5. Nabeetan, forma laukizuzenak sortzen zituzten hainbat horma eta pabimentuetan mosaikoak aurkitu ziren, Iparraldetik Hegoaldera orientatuak, beraien tamaina handiengatik nabarmentzen zirenak. Iparraldean, 2 eta 3 nabeen artean, eta Iparekialde-Hegoekialde orientazioarekin, gela laukizuzen bat aurkitu zen, hiru nabeetako eraikin basilikala komunikatzen zuena. Hormetako batean, oin semizirkularreko. horma-hobi bat aurkitu zen.
Hegoaldera, beste egitura bat aurkitu zen, bost metroko diametro zuen abside buru bat izateaz bereizten zena. Eraikinak, piszina laukizuzen bat zeukan, garai paleokristauko ur depositu bat izan zitekeena, bataio kristauak egiteko erabilia. Gaur egun, meskitaren azpian, San Bixenteren arrastoak aurki daitezke.
784-786.urteetan eraiki zen. Orazio gela, San Bixente elizaren gainean ezarri zuten. Aurreko eraikinaren aprobetxamenduan oinarritu ziren eraikuntzarako besteak beste, zutabeak, kapitelak, fusteak, basak berrerabiliz.
78m-ko aldea zuen eta 11 nabeetan oinarritzen zen, qiblah-ra perpendikularki. Estalkia bi uretara planteatu zen.
Handipena hegoalderantz gauzatu zen , 26 metro inguru. Bestalde, Qiblah eta mihrab-aren horma ezabatu zen.
Aurreko eraikuntza sistema berdina jarraitu zen baina dekorazioa erabat aldatu zuten, fintasuna bilatuz, batez ere Mihrab inguruan. Horretarako, fuste eta kapitel berriak sortu zituzten.
Gaur egun, handipen honen elementu gutxi aurki ditzakegu.
Kristauek egindako obrak ez zituzten suntsipen arkitektonikoak eragin. Katedrala eraikitzeko Abderraman II eta Almazorren guneak eraldatu ziren. Kapera Nagusi bat instalatu zen, al-Hakam II.aren garaiko luzernario batzuen azpian arku poliobulatuek eskaintzen zuten espazio zentral eta aberatsa probestuz.
Bertan beraz, nabe gotikoa kokatu zuten, hasierako handipenaren hiru tramoak ezabatuz.
Eraikina 1523an Hernan Ruiz el Viejok hasi zuen, Carlos V.aren baimenarekin. XVI.mendean zehar eraikitzen egon ziren, baina 1766 arte ez ziren obrak amaitu.
Azken emaitzak gotiko, plateresko, berpizkunde eta barroko estiloak batzen dituen oin latinoko eraikin bat da. Arkuak, gotiko garaiko puntadunak dira, ornamentua platereskoa eta kupula berpizkundekoa.
Meskitak, Medinako Mahoma etxearen eskema bera jarraitzen du. Garatutako eskema honetan espazio akotatu bat ageri da,patio ireki batetik sartzen dena (sahn). Patio honetan,abluzioendako iturri bat aurkitzen da (sabil). Patio honen fatxada batetik, gela estali batera pasatzen gara, normalean zutabez eutsita dagoena (haram), non fededunak oraziorako biltzen diren. Haram-a bisualki horma itxi batez ordenatzen da (qibla),Mekarantz orientatua dagoena eta honen erdigunean, hutsune bat aurkitzen da,mihrab, funtzio zehatz gabekoa.Mihrab honek meskitaren apaingarririk nabarmenena izaten du. Batzuetan, Kordobako meskitan gertatzen den bezala, Mihrabaren gertueneko gunea akotatu edo “itxi” egiten da edo pulpito bat jartzen zaio (minbar), orazioa bideratzeko. Qibla-ren horma ez da Mekara orientatua egoten, hirigintzako tramara egokitzen baita, kale bat edo ugari errespetatuz.
Omeia familiako kide bezala, Abderrahman I.a, bere arkitektoekDamaskoko Meskita Handiaren eskema bera jarraitzen zutela ziurtatu zen. Meskita honek ondorengo meskita guztien oinarriak ezarri zituen. Kristau arkitekturaren elementu eta egituretan oinarrituz, espazio erlijioso islamikoa definitzen zen. Kristau elizen axialitate eta aldarearen zentraltasunarekiko, meskitek espazio neutro eta definitu gabea ezartzen dute. Kristauen foku nagusia,aldarea, liturgia zentroa, foku lineal batez ordezkatzen da,qibla, orazio horma, nonmihrab-a , orazioaren norabidea orientatzen duen nitxo bat besterik ez den. Hurrengo eskemetan, meskiten eskema orokorra ageri da, Kordobako meskitak jarraitzen duen bera.
Meskitaren apaltasun espaziala, bere egituran isladatzen da. Eraikinean zehar arkua erabiltzen da, normalean estalki lauez estalia eta mihrab edo espazio nabarmenenak gangen bidez estaliak.
Barnealdeko arkuak
Bertikalki begi bistan geratzen den bakarra,minaretea dugu,muezinak oraziorako deitzen duen dorrea.
Kordobako meskitan, bere atalik zaharrenean, Abd al-Rahman I.arena,fuste,kapitel etazutabeen konposizioko desberdintasuna nabaria da. Azaldu dugun bezala, eraikuntza erromatar eta hispano-bisigotikoetatik datozen materialak berrerabili zituzten eta horregatik ez dira bi zutabe berdin aurkituko.
Materialen berrerabilketa Abd al-Rahman II.aren handipenera arte iraun zuten. Handik aurrera gero eta material gutxiago berrerabili ziren, pieza eta elementu berriak lantegi kalifaletan garatzen hasi baitziren, honela estatuaren antolaketa eta sendotasuna azpimarratuz.
Eraikinaren osotasuneanharria etaadreilua erabili ziren, zutabeetan etaqibla etamihrab-eanmarmola erabiltzeaz gain.Mosaikoak etaiztukua gune nobleenetan erabili zen:mihrab, qiblahetamaqsura-n.
Gaur egun ezezagunak direnharrobi ugari aurki daitezke Kordoban: Albaida, Arruzafilla, Medina Azaharako mendebaldekoak... Baina ikerketa lanek diotenez, beste harrobi batetik atera zuten materiala, Shangrila kobazuloak edo Augales harrobia izenekotik.Kalkarenita etahareharriz eratutako harrobi milenario bat da, 1929an aurkitua.Emerita Augusta hiria Cordubarekin lotzen zuen bidetik oso gertu kokatzen zen.
Kobazulo itxurako harrobi honetan, areto eta galeria handiak aurki daitezke, harrizko blokeen extrakziotik sortuak. Bertan hargin tresnek sortutako markak begi bistan daude, bolumen handiko blokeen profilekin bat. Harrobian lan egiten zuten gremioaren egoera soziala oso apala zen, lan konplexuenak esklaboek egiten zituzten eta hauek zuzentzen zituztenak askeak ziren.
Tresnei dagokienez, garai honetara arte aldaezin mantentzen dira: pikuak, haitzurrak,zerrak... Estrakzioko tresnak ere topatu dira: fossaria-dalabria, cunei, mallei eta punteroak. Estrakzio lanetatik lortua bigarren mailako errepideetatik eramaten ziren, karreten bidez, Kordobaraino.
Obra honen eraikuntzarakoharlandua erabili zen gehien bat. Harlanduzko hormak soga eta tizoi sistemarekin eraiki zituzten, erromatarrek erabiltzen zituzten bezala.
Honetaz gain, adreilua,harlagantz horma, zura eta igeltsua erabili zuten. Lehenago aipatu bezala, islamiarrek, igeltsuz estaltzen zituzten egiturarako erabilitako material pobreak, baina meskita honetan, harria erabili zuten, Al Andalusen, Kordobako Emirerri eta Kaliferri garaian, garrantzi ekonomikoa azpimarratuz.
Otoitz gelan aurkitzen diren elementu sostengatzaileak zutabeak eta gainjarritako pilareak dira. Zutabeak fuste finekoak dira,korintiar kapitelekin errematatuak. Korintiar kapitelez errematatuak ez direnak, aurreko garaietako materialen berrerabilketakoak dira.
Altuera gehiago lortzeko, zutabeen gainean pilareak gehitu zituzten, honela arkuteria jarrai batez lotuz. Arkuteria hau bikoitza da, goikoa, estalkia eusten duena,puntu erdiko arkuz osatua dago, eta behekoa,ferra arkuz. Kanpoaldean hormak erabili ziren,kontrahormez sendotuak, hauek ere soga eta tizoi sistemaren bitartez eraikiak.
Sostengatutako elementu nagusiak arkuak,gangak eta espazio txikiak estaltzekokupulak dira. Erabilitako arkuak,islamiar arkitekturan ohikoa zen bezala, estilo ezberdinetakoak izan ziren, aurretik azaldutakoez gain,ferra arku zorrotzak,gingil arkuak eta mixtilineoak.
Arku hauetako askok funtzio arkitektoniko bat izan arren, badira batzuk bakarrik dekorazio funtzioa betetzen dutela. Arkitekto musulmandarren ohitura jarraituz,dobelak dekoratu zituzten, kolore gorriaren eta txuriaren alternantziarekin jolastuz (txuria harria eta gorria adreilua).
Ataurikeekin ere zenbait azalera apaindu zituzten. Elementu sostengatuen artean kupulak aipatzea ezinbestekoa da. Mihrab-eko gallonatua dago eta mosaiko bizantziarrez apaindua. Macsurakoa gurutzatzen diren arkuetan oinarrituz sortzen da, zelosia itxurako hutsuneak utziz.
Meskita osoan igeltsuz osatutako dekorazio landu bat erabili zen,arabeskoak osatuz;ataurikeak,lazeriak etaepigrafeak. Bestalde, zutabeen gainean kokatzen diren rolluzkomodiloiak nabarmentzen dira eta mosaikoak kupuletan.