Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Kontxako Bandera

Artikulu hau nabarmendua da. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontxako Bandera
Euskal HerriaKontxako badia,
Donostia,Euskal Herria
2025eko Kontxako Banderako txapeldunak:
Euskal Herria
Orio (gizonezkoak)
Euskal Herria
Arraun Lagunak (emakumezkoak)

1933ko estropadako une bat.
KirolaArrauna
Sorrera urtea1879
PartehartzaileakTKE Ligako klub guztiak etaKAE Liga etaGaliziako Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuak daude
AntolatzaileaDonostiako Udala
ErrekorrakGizonezkoak:
18:53.52(Bermeo, 2017)
38:04.76(Bermeo, 2014)
Emakumezkoak:
10:23.32(Arraun Lag, 2023)
21:01.14(Arraun Lag, 2023)
SariaKontxako Bandera
2025eko Kontxako Bandera
Kontxako Banderaren webgunea

Kontxako BanderaDonostiakoKontxako badiatik abiatuta jokatzen denestropada ospetsua da.1879. urtean ospatu zen lehen aldiz eta, horrela, egunBizkaiko golkokoestropada zaharrena da. 128 edizio izan ditu gizonezkoetan (2023 artean), eta guztira 741 traineru lehiatu dira bertan historian zehar. Emakumezkoetan 16 edizio izan ditu (2023 artean).

Arraunaren Olinpiada ezizena jaso ohi du, estropada denetan ospetsuenetakoa baita. Izena traineru irabazleakgaraikur moduan jasotzen duen Donostiako bandera handi brodatutik dator. Iraileko lehen bi asteburuetan jokatzen da, zortzi traineruren artean; lehen igandearen aurreko ostegunean, erlojuaren aurkakosailkapen estropada bat egiten da, zortzi horiek zehazteko.

Estropada ikusi eta eurentraineruak animatzeko, hirira 100.000 pertsona inguru bertaratzen dira[1] etaKantauri itsasoko kostaldeko milaka jarraitzaileDonostiako kaian,Pasealeku Berria,Santa Klara uhartea,Urgull etaIgeldo mendien magaletan biltzen dira, horietako asko beren traineruen kolorez jantzita. Bestalde, egun horretan kalean nahiz tabernetan artekariak eta apustulariak ere izan ohi dira. Estropadaren ondoren,Donostiako Parte Zaharreanjai giroan biltzen dira jarraitzaile guztiak.

2008tik aurrera, emakumezkoen Kontxako Bandera ere jokatzen da. Hasieran lau traineru aritzen ziren, eta,2016tik aurrera, zortzi ontziren artean jokatzen da bandera, gizonezkoen kasuan bezala.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estropada eremua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estropada honetan era tradizionalean arraunean egiten da, hau da, 4traineru luzeko txanda bi, hiruitsas milia eta egun bitan. Joan-etorri bakarreko (ziaboga bat) estropada da. Irteera balizakKontxako hondartzatik gertu eta kanpokoakKontxako badiatik at daude.

Sailkapen estropada

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estropadan parte hartzeko, lehenengo jardunaldiaren aurreko osteguneansailkapen estropada egiten da. Erlojuaren aurkako estropada honetan,TKE Ligako klub guztiak etaKAE Liga etaIpar-mendebaldeko Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuta daude. Sailkapen estropada honetako zazpitraineru onenak Kontxako Banderan parte hartzen dute. Zortzigarren trainerua anfitrioia da, berez,Donostiako talde bat.Donostiako talde bakarra badago, zuzenean sailkatzen da, baina, gehiago badaude,Aste Nagusian egiten den erlojuaren aurkako estropada bateko irabazlea da hautatua. 2007an traineru donostiar guztiak bateratu egin ziren etaDonostirarra Kaiarriba elkartea zuzenean sartzen da.

2008tik aurrera emakumezkoen traineruen Kontxako Bandera ere jokatzen da eta sailkapenerako sistema bera erabiltzen da. 2025ean erabaki zen traineru donostiar bat baino gehiago izanez gero, Ligan ondoen sailkatuak izango zuela Kontxan zuzenean aritzeko txartela.[2]

Amaierako sailkapena eta bandera ematea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Iraileko lehen bi igandetan jokatzen da eta egun bietako denborak batzen dira Banderaren sailkapena osatzeko. Bigarren igandean lehen txandako traineruek ere posible dute Bandera irabazte, inoiz gertatu ez bada ere. Lehen udaletxean ematen zen Bandera baina azken hamarkadetan Ciudad de San Sebastián itsasontzian ematen zaie irabazleei. Han biltzen dira gizonezko eta emakumezko arraunlari txapeldunak.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «traineru» eta «estropada»

Euskal Herrian estropadak bizimodu jakin baten ondorioz sortu ziren: itsaso irekikoarrantza nahizarrantzaleen bizimodua eta giroa.Traineruen eskifaiak ordu luzez arraunean aritzeko gai ziren gizaseme sendoez osatuak zeuden; traineruetan arrantza-guneetara iritsi eta behinarraina ontziratu ondoren, martxa egin eta bizi-bizi porturantz itzultzen ziren, bertan arraina enkantean lehenbailehen saltzeko asmoz.

Denbora igaro ahala, eta jadaXIX. mendean, ontzietan motorrek giza indarra ordezkatu zuten. Baina, urte askotan zehar, arraunak eta estropadekarrantza munduarekin estuki lotuta jarraitu zuten.Euskal Kostaldeko arraunlari onenak arrantza sektorekoarrantzale profesionalak ziren. Gaur egun ere, nahiz eta arraunlarien artean mota askotakokirolariez osatuak egon,arrantzale usadio luzea duten udalerrietako elkarteetan taldekatu ohi dira arraunlariak:Hondarribia,Pasai Donibane,Pasai San Pedro,Donostia,Orio,Getaria,Zumaia,Ondarroa,Bermeo,Sestao,Santurtzi...

Kontxako Bandera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera ez zen izantraineruen arteko lehenengo estropada, baina gaur egun urtero egiten direnen artean zaharrena da. Datu historikoen arabera,1871nHondarribia etaPasaiak elkarren arteko desafioa jokatu zuten:HondarribiatikDonostiaraino pasaitar eta hondarribitarrak nor lasterragoan aritu ziren, azkenik pasaitarrak nagusituz.

Lehenengo edizioa1879an jokatu zen eta Donostiako Udako Jai Egitarauko beste osagai bat besterik ez zen. Estropada horretan, aurretik beraien nagusitasuna erakutsi eta diruaren truke desafioetan lehiatu ohi ziren udalerrietako traineruek parte hartu zuten; horregatik, Donostiako Udalak lehen aipatutako Hondarribia eta Pasaiako traineruak gonbidatu zituen.[3]Iraileko igande hartan ospatutako estropadaren arrakastaren eta hirira bertaratutako jendetza andanaren ondorioz,Donostiako Udalak ondorengo urteetako jai egitarauetan estropadak sartzea eragin zuen.

Geroztik,Gerra Zibilean etaXIX. mendeko bukaerako etaXX. mendeko hasierako urte batzuetan izan ezik, urtero jokatu izan da Kontxako Bandera.

Arraun munduan egun duen garrantzia ikusita harrigarria bada ere,1882-1888,1902-1907 eta1912-1914 urte bitartean ez zen Banderarik izan, batzuetantraineruak parte-hartzeko interesatuak ez zeudelako eta beste hainbat ikamika ere izan zirelako. Bestalde, hainbat urtetan Donostiako udalarentzat kategoria gutxiko kirola omen zen arrauna; horien ordez belaontzien estropadak egin zituztenXX. mendeko hasierako urte horietako batzuetan. Hala ere, herrian zuen indarra ikusita, urte apur horietako eten txikia gainditu zen, eta traineru estropadak antolatzen jarraitu zen.

1950eko hamarkada inguruko urte batzuk ere ez ziren batere errazak izan antolatzaileentzat. Urte latzak izan ziren arraun kirolarentzat: apenas ontzirik eratzen zen lehiarako, eta Donostiako antolatzaileek herriz herri bila joan behar izaten zuten, tripulazioak eratu eta Donostiara joan zitezen, Bandera bertan behera ez uzteko. Arraunarentzat oso urte latzak ziren haiek, eta Donostiak antolakuntzan egindako ahaleginari esker jarraitu zuen aurrera estropada hark. Gerora, indarra berreskuratzen hasi zen, arraunketa indarberritzearekin batera. Gaur egun,TKE Liga eta bestelako ligak eratuta dauden arren, Kontxako Bandera irabazteak urte osoa justifikatzen duen ospea ematen du oraindik ere.


Araudia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urteroiraileko lehenbiziko bi igandetan jokatu ohi da, eguerdiko hamabietan: zortzi traineruekin launako bi txanda egiten dira, eta lehen igandeko lau denbora onenak lortzen dituzten traineruak bigarren igandeko txanda nagusira igarotzen dira, ohorezko txandara. Bi igandeetako denborak batuz eratzen da azken sailkapena.

Estropadak 3 itsas miliako distantzia klasikoa du, baina lau luzeren ordez, ziaboga bakarra eta bi luze izan ohi dira Kontxan.

Horiek oinarrizko arauak dira. Beste arau gehigarri batzuk ere badaude, urteak pasatu ahala garai ezberdinetara moldatuz joan diren arauak. Honela, 1950-70 hamarkadetan Donostiako Udalak jarritako traineruetan aritu behar izan zuten klubek. Diseinu bereko traineruak ziren 300 kg baino gehiagokoIkatzeta traineru astun haiek. Gaur egun 200 kilo inguruko ontziak erabiltzen dira (ezin dira 200 kilo baino arinagoak izan).

Arraunlariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
1987anZumaia udalerrikoAita Mari Arraun Elkarteak irabazitakoKontxako Bandera ikusgai.

Arraunlariak eta euren elkarteekiko loturari dagokionez, Kontxako Banderako araudia garaien arabera aldatuz joan da. Honako urte hauek gutxi gorabehera Kontxako Banderan arraunlariei elkarte batean arraun egiteko eskatzen zitzaizkien eskakizunak adierazten dituzte:[4]

  • 1879-1912: Arrantza traineruko lan-talde edo kuadrillan ohiko kidea izatea.
  • 1913-1928: Ordezkatzen zen udalerrikoarrantza industrian jardutea.
  • 1929-1958: Traineruak ordezkatzen zuen udalerriko bizilaguna izatea.
  • 1958-1976: Ordezkatzen zen udalerria edo elkartea kokatzen zen ibai-arroan bizitzea.
  • 1976tik aurrera: Kontratazio askatasuna eta arraun egiten zen arraun taldean fitxa edukitzea.

Saria: Bandera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Urte askotan, Donostiako Banderaren egilea Itziar Alduntzin donostiarra izan zen, lan horretan eskuz aritu izan zen urte luzez. Eginkizun hau hiri honetako Etxaide kalean jostun-tailerra zuen Maruja Carballorekin 8 urtez ikasi zuen, eta gero bere gain hartu zuen garaikurra bordatzeko ardura.[4]

Azken urteotan, bestelako enpresek hartu izan dute bandera egiteko zeregina.

Bitxikeriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Donostiako Banderari buruzko hainbat datu:[4]

  • Bandera egiteko behar den oihal kopurua: 7 metro eta erdi.
  • Erabilitako haria: Urdina (6000 m.); Urre Zaharra (2500 m.); Hainbat Kolore (2000 m.)
  • Erabilitako denbora: 400 ordu inguru.

Estatistikak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Herriak, lorturiko banderen arabera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Orioko trainerua da Kontxako Banderako palmaresean garaipen gehien dituena.
  • Guztira:
HerriaBanderak
Euskal HerriaOrio36
Euskal HerriaDonostia18
Euskal HerriaPasai San Pedro15
Euskal HerriaSan Juan15
Euskal HerriaHondarribia14
Euskal HerriaSestao8
Euskal HerriaBermeo7
  • Gizonezkoetan:
HerriaBanderak
Euskal HerriaOrio33
Euskal HerriaPasai San Pedro15
Euskal HerriaDonostia14
Euskal HerriaHondarribia14
Euskal HerriaSan Juan10
Euskal HerriaSestao8
Euskal HerriaBermeo7
Euskal HerriaGetaria5
KantabriaPedreña4
KantabriaCastro Urdiales4
Euskal HerriaSanturtzi4
Euskal HerriaOndarroa2
Euskal HerriaAginaga2
Euskal HerriaLasarte2
Euskal HerriaZumaia2
KantabriaAstillero2
Euskal HerriaPasaia (La Union)1
  • Emakumezkoetan:
HerriaBanderak
Galizia Galicia-Rias Baixas5
Euskal HerriaSan Juan5
Euskal HerriaArraun Lagunak4
Euskal HerriaOrio3
Euskal HerriaZumaia1

Patroiak, lorturiko banderen arabera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Gizonezkoetan:
PatroiaBanderakTaldeak
Gorka Aranberri10Urdaibai, Orio, Santurtzi
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"9San Pedro, Pasaia
Juan Lizarralde "Altxerri"6Orio
Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"5Donostia
Manuel Olaizola5Orio
Inazio Sarasua5Orio
Jose Angel Lujanbio5San Juan, Hondarribia
Juan Mari Lujanbio5San Juan, Donibaneko, Castro
Joseba Amunarriz5Hondarribia
Domingo Mitxelena4Orio
Klaudio Etxeberria "Gorria"4Aginaga, Orio, Lasarte, Zumaia
Norberto Torres "Txirri"4Kaiku
Juan Carlos Fontan4San Pedro
Frantzisko Arregi3Getaria
Bibiano Etxabe3San Juan
  • Emakumezkoetan:
PatroiaBanderakTaldeak
Laura Hermo4Rias Baixas
Nerea Perez4San Juan
Nadeth Agirre3Orio
Andrea Astudillo3Arraun Lagunak
María Gil1Rias Baixas
Nagore Osoro1Zumaia
Inder Paredes1San Juan
Izaro Lestayo1San Juan
Joana Halsouet1Arraun Lagunak

Arraunlariak, lorturiko banderen arabera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Gizonezkoetan:
PatroiaBanderakOharrak
Jose Luis Korta16Patroi (3), Arraunlari (8), Entrenatzaile (5)
Batista Oliden13Arraunlari (13)
Juan Mari Etxabe13Arraunlari (5), Entrenatzaile (8)
Inazio Sarasua11Patroi (5), arraunlari (6)
Antonio Oliden11Patroi (1), arraunlari (10)
Iker Zabala11Arraunlari (6), Entrenataile (5)
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"10Patroi (9) arraunlari (1)
Juan Lizarralde "Altxerri"10Patroi (6), Arraunlari (4)
Gorka Aranberri10Patroi (10)
  • Emakumezkoetan:
PatroiaBanderakOharrak
Andrea Oubiña9Arraunlari (9)
Victoria Piñeiro8Arraunlari (8)
Sandra Sánchez5Arraunlari (5)
Ane Hernandez5Arraunlari (5)
Ane Pescador5Arraunlari (5)

Denborarik onenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Jardunaldi bakarrean:
Gizonezkoak
KlubaDenboraUrtea
Euskal HerriaBermeo18:53.522017
Euskal HerriaHondarribia18:57.802017
Euskal HerriaZierbena18:59.262025
Euskal HerriaOrio18:59.36(3")2025
KantabriaCastro18:59.942006
Euskal HerriaBermeo19:01.782014
Emakumezkoak
KlubaDenboraUrtea
Euskal HerriaArraun Lagunak10:23.322023
Euskal HerriaArraun Lagunak10:28.262024
Euskal HerriaArraun Lagunak10:29.202025
Euskal HerriaDonostiarra10:30.702023
Euskal HerriaArraun Lagunak10:31.622021
Euskal HerriaOrio10:33.262021
  • Bi jardunalditan:
Gizonezkoak
KlubaDenboraUrtea
Euskal HerriaBermeo38:04.762014
Euskal HerriaBermeo38:10.082024
KantabriaCastro38:13.322006
Euskal HerriaHondarribia38:21.302014
KantabriaAstillero38:24.922006
Euskal HerriaKaiku38:25.322014
Emakumezkoak
KlubaDenboraUrtea
Euskal HerriaArraun Lagunak21:01.142023
Euskal HerriaArraun Lagunak21:04.422024
Euskal HerriaArraun Lagunak21:05.182021
Euskal HerriaOrio21:09.102021
Euskal HerriaDonostiarra21:10.502023
GaliziaRias Baixas21:13.322012

Jarraian irabazitako edizioen errekorrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
ErrekorraKlubaBanderakUrteak
Edizio kontsekutiboakDonostia71883 - 1894[5]
Urte kontsekutiboak (gizonezkoak)San Pedro61927 - 1932
Urte kontsekutiboak (emakumeak)Galizia (Rías Baixas)52008 - 2012
San Juan52014 - 2018

Emakumezkoen Kontxako Bandera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
San JuangoBatelerak 2016ko Banderarekin.
Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Kontxako Bandera»

2008ko irailean Emakumezkoen lehenengo Kontxako Bandera egin zen. Zortzi taldek hartu zuten parte, hirugipuzkoarrek,bizkaitar batek,kantabriar batek,galiziar batek eta bikataluniarrek. Emakumezkoen Kontxako Bandera 2.778metrotara (1,5itsas milia) jokatzen da, gizonezkoen distantziaren erdia.

Sailkapena erlojupeko estropadan egiten da eta lau onenek parte hartzen zuten Kontxako Banderan hasiera batean. 2016tik aurrera, berriz, aldaketa izan zen: gizonezkoek bezala zortzi partaide dira igandeetan, eta horietako bat traineru donostiarra izaten da. Goren mailan bi traineru donostiar izan diren urteetan, hasieranDonostiarra soilik izan zen sailkapena jokatu behar ez zuena, udalak sustatutako ekimenaren kluba zenez; alabaina, 2025ean erabaki zen traineru donostiar bat baino gehiago izanez gero, Ligan ondoen sailkatuak izango zuela Kontxan zuzenean aritzeko txartela.[6]

Hasierako ekitaldietan iraileko bigarren igandean jokatu bazen ere 2011tik aurrera bi jardunaldi izaten ditu estropadak, iraileko lehen bi igandeetan, alegia. Emakumezkoen txandak jokatzen dira lehenik, eta jarraian gizonezkoenak.

Bandera jokatu zen lehen bost edizioetanGalizia izan zen garaile, eta lehen garaile euskaldunaZumaia izan zen. Ondorensanjuandarren bolada etorri zenHibaikarekin lehia gogorrean. San Juan desegin zeneanOrio etaArraun Lagunak izan ziren puntako taldeak eta azken urteetan donostiarrak izan dira nagusi.

Edizio guztien aurkibidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
DonostiaKontxako BanderakDonostia

18791880188118831887188918901891189218941895189618971898189919001901190319061909191019111915191619171918191919201921192219231924192519261927192819291930193119321933193419351939194019411942194319441945194619471948194919501951195219531954195519561957195819591960196119621963196419651966196719681969197019711972197319741975197619771978197919801981198219831984 19851986198719881989199019911992199319941995199619971998199920002001200220032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025

Edizio guztietako irabazleak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
EdizioaUrteaGaraileaTraineruaPatroia
I1879
Gehiago
DonostiaLequeitianaJuan Kruz Karril
II1880
Gehiago
Pasai San Pedro??Sarria
III1881
Gehiago
Hondarribia??Leon Berrotaran
-1882-
IV1883
Gehiago
DonostiaAngelitaJoxe Jabier Uresberueta
-1884-
-1885-
-1886-
V1887
Gehiago
DonostiaGuipuzcoanaJose Mari Iturriza
-1888-
VI1889
Gehiago
DonostiaGuipuzcoanaLuis Karril
VII1890
Gehiago
DonostiaCariñoLuis Karril
VIII1891
Gehiago
DonostiaIllar-azala"Kiriko"
IX1892
Gehiago
DonostiaAmigos"Kiriko"
-1893-
X1894
Gehiago
DonostiaAmigos"Kiriko"
XI1895
Gehiago
GetariaN.Sª. de la PazFrantzisko Arregi
XII1896
Gehiago
GetariaEsperanzaFrantzisko Arregi
XIII1897
Gehiago
DonostiaRamon y SaturninaFrancisco Silva
XIV1898
Gehiago
OndarroaFloraManuel Beitia
XV1899
Gehiago
Pasai San PedroVer y creerLukas Iturralde
XVI1900
Gehiago
GetariaAngel de la GuardaDomingo Cobeñas
XVII1901
Gehiago
OrioLersundiManuel Olaizola
-1902-
XVIII1903
Gehiago
GetariaZorrillaFrantzisko Arregi
-1904-
-1905-
XIX1906
Gehiago
Pasai San PedroNacimiento de JesusBixente Sarria
-1907-
-1908-
XX1909
Gehiago
OrioVirgen del MarManuel Olaizola
XXI1910
Gehiago
OrioVirgen del MarManuel Olaizola
XXII1911
Gehiago
GetariaGuipuzcoanaJose Ituarte
-1912-
-1913-
-1914-
XXIII1915
Gehiago
DonostiaLuis Esperanza"Soterotxo"
XXIV1916
Gehiago
OrioSan NicolasManuel Olaizola
XXV1917
Gehiago
Pasai San PedroSanpedrotarra"Aita Manuel"
XXVI1918
Gehiago
DonostiaKoruko Amabirjina"Kiriko"
XXVII1919
Gehiago
OrioSan NicolasManuel Olaizola
XXVIII1920
Gehiago
DonostiaNuestra Sra. del Carmen"Kiriko"
XXIX1921
Gehiago
PasaiaLa Unión"Aita Manuel"
XXX1922
Gehiago
DonostiaNuestra Sra. del Carmen"Soterotxo"
XXXI1923
Gehiago
OrioSan NicolasAntonio Maria Uranga
XXXII1924
Gehiago
San JuanJuanitaFrancisco Laboa "Matxet"
XXXIII1925
Gehiago
OrioSan NicolasAntonio Maria Uranga
XXXIV1926
Gehiago
OndarroaAntigua´ko AmaJuan B. Beitia
XXXV1927
Gehiago
Pasai San PedroSanpedrotarra"Aita Manuel"
XXXVI1928
Gehiago
Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XXXVII1929
Gehiago
Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XXXVIII1930
Gehiago
Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XXXIX1931
Gehiago
Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XL1932
Gehiago
Pasai San PedroAita Sanpedrokua"Aita Manuel"
XLI1933
Gehiago
OrioSan NicolasDomingo Mitxelena
XLII1934
Gehiago
OrioSan NicolasDomingo Mitxelena
XLIII1935
Gehiago
Pasai San PedroSanpedroko berria"Aita Manuel"
-1936-
-1937-
-1938-
XLIV1939
Gehiago
Orio??Antonio Maria Uranga
XLV1940
Gehiago
OrioSan NicolasJose Mari Urdangarin
XLVI1941
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaRoman Agirre
XLVII1942
Gehiago
OrioSan Nicolas IIDomingo Mitxelena
XLVIII1943
Gehiago
Hondarribia??Pedro Gonzalez
XLIX1944
Gehiago
Orio??Domingo Mitxelena
L1945
Gehiago
PedreñaCantabriaJosé Bedia
LI1946
Gehiago
PedreñaCastillaJosé Bedia
LII1947
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaBernardo Elduaien
LIII1948
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaBernardo Elduaien
LIV1949
Gehiago
PedreñaCantabriaJosé Bedia
LV1950
Gehiago
DonostiaSan VicenteAntonio Korta "Pintxan"
LVI1951
Gehiago
Orio??Inazio Sarasua
LVII1952
Gehiago
Orio??Inazio Sarasua
LVIII1953
Gehiago
Orio??Inazio Sarasua
LIX1954
Gehiago
Iberia (Sestao)??Jose A. Arraiz
LX1955
Gehiago
Orio??Inazio Sarasua
LXI1956
Gehiago
San Juan??Jose Angel Lujanbio
LXII1957
Gehiago
Aginaga??Ramon Arreseigor
LXIII1958
Gehiago
Orio??Inazio Sarasua
LXIV1959
Gehiago
SestaoVirgen de BegoñaAndoni Arraiz
LXV1960
Gehiago
Aginaga??Klaudio Etxeberria "Gorria"
LXVI1961
Gehiago
San JuanSanjuandarraBibiano Etxabe
LXVII1962
Gehiago
San Juan??Bibiano Etxabe
LXVIII1963
Gehiago
San Juan??Bibiano Etxabe
LXIX1964
Gehiago
Orio??Klaudio Etxeberria "Gorria"
LXX1965
Gehiago
Hondarribia??Jose Angel Lujanbio
LXXI1966
Gehiago
Hondarribia??Jose Angel Lujanbio
LXXII1967
Gehiago
Hondarribia??Jose Angel Lujanbio
LXXIII1968
Gehiago
Hondarribia??Jose Angel Lujanbio
LXXIV1969
Gehiago
LasarteLasarte-MichelinKlaudio Etxeberria "Gorria"
LXXV1970
Gehiago
Orio??Juan Lizarralde "Altxerri"
LXXVI1971
Gehiago
Orio??Juan Lizarralde "Altxerri"
LXXVII1972
Gehiago
Orio??Juan Lizarralde "Altxerri"
LXXVIII1973
Gehiago
LasarteLasarteAntonio Oliden
LXXIX1974
Gehiago
OrioSan NikolasJuan Lizarralde "Altxerri"
LXXX1975
Gehiago
OrioSan NikolasJuan Lizarralde "Altxerri"
LXXXI1976
Gehiago
PedreñaPedreñaRubén Laso
LXXXII1977
Gehiago
SanturtziSoteraKoldo Urtiaga
LXXXIII1978
Gehiago
Kaiku (Sestao)BizkaitaŕaNorberto Torres "Txirri"
LXXXV1979
Gehiago
SanturtziSoteraKoldo Urtiaga
LXXXIV1980
Gehiago
Kaiku (Sestao)JarrilleraNorberto Torres "Txirri"
LXXXVI1981
Gehiago
Kaiku (Sestao)BizkaitaŕaNorberto Torres "Txirri"
LXXXVII1982
Gehiago
Kaiku (Sestao)BizkaitaŕaNorberto Torres "Txirri"
LXXXVIII1983
Gehiago
OrioSan NikolasJuan Lizarralde "Altxerri"
LXXXI1984
Gehiago
ZumaiaTelmo DeunKlaudio Etxeberria "Gorria"
XXC1985
Gehiago
SanturtziSoteraJesus Fdez, Cirilo "Roke"
XCI1986
Gehiago
San JuanErrekaJuan Mari Lujanbio
XCII1987
Gehiago
ZumaiaTelmo DeunEdu Aristi
XCIII1988
Gehiago
San JuanErrekaJuan Mari Lujanbio
XCIV1989
Gehiago
Pasai San PedroLibiaJuan Carlos Fontan
XCV1990
Gehiago
San JuanErrekaJuan Mari Lujanbio
XCVI1991
Gehiago
Pasai San PedroLibiaJuan Carlos Fontan
XCVII1992
Gehiago
OrioSan NikolasJose Luis Korta
XCVIII1993
Gehiago
Pasai San PedroLibiaJuan Carlos Fontan
XCIX1994
Gehiago
Pasai San PedroLibiaJuan Carlos Fontan
C1995
Gehiago
Donibaneko (San Juan)La NavarraJuan Mari Lujanbio
CI1996
Gehiago
OrioKanpaJuan Mari Larrañaga "Txiki"
CII1997
Gehiago
OrioKanpaJose Luis Korta
CIII1998
Gehiago
OrioKanpaJuan Mari Larrañaga "Txiki"
CIV1999
Gehiago
Koxtape (San Juan)ErrekaJoseba Arbona
CV2000
Gehiago
OrioKanpaOskar Rodriguez
CVI2001
Gehiago
CastroLa MarineraAsier Zurinaga eta
Jose Luis Korta
CVII2002
Gehiago
CastroLa MarineraJuan Mari Lujanbio
CVIII2003
Gehiago
AstilleroSan Jose XIIIzortz Zabala
CIX2004
Gehiago
AstilleroSan Jose XIIIzortz Zabala
CX2005
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXI2006
Gehiago
CastroLa MarineraCristian Garma
CXII2007
Gehiago
Orio San NikolasIrakoitz Etxeberria
CXIII2008
Gehiago
CastroLa MarineraIker Gimeno
CXIV2009
Gehiago
Kaiku (Sestao)BizkaitarraAsier Zurinaga
CXV2010
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaAsier Arego
CXVI2011
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXVII2012
Gehiago
Kaiku (Sestao)BizkaitarraCristian Garma
CXVIII2013
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXIX2014
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXX2015
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXI2016
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXII2017
Gehiago
Orio San NikolasGorka Aranberri
CXXIII2018
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXXIV2019
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXXV2020
Gehiago
HondarribiaAma GuadalupekoaJoseba Amunarriz
CXXVI2021
Gehiago
SanturtziSoteraGorka Aranberri
CXXVII2022
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXVIII2023
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXIX2024
Gehiago
Urdaibai (Bermeo)Bou BizkaiaGorka Aranberri
CXXX2025
Gehiago
Orio San NikolasGorka Aranberri

Emakumezkoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
EdizioaUrteaGaraileaTraineruaPatroia
I2008
Gehiago
GaliziaLaura Hermo
II2009
Gehiago
Galizia (Rias Baixas)Laura Hermo
III2010
Gehiago
Galizia (Rias Baixas)Laura Hermo
IV2011
Gehiago
Galizia (Rias Baixas)Laura Hermo
V2012
Gehiago
Galizia (Rias Baixas)María Gil
VI2013
Gehiago
ZumaiaTelmo DeunNagore Osoro
VII2014
Gehiago
San JuanBatelerakInder Paredes
VIII2015
Gehiago
San JuanBatelerakNerea Perez
IX2016
Gehiago
San JuanBatelerakNerea Perez
X2017
Gehiago
San JuanBatelerakNerea Perez
XI2018
Gehiago
San JuanBatelerakNerea Perez,Izaro Lestayo
XII2019
Gehiago
OrioTxikiNadeth Agirre
XIII2020
Gehiago
OrioTxikiNadeth Agirre
XIV2021
Gehiago
Arraun LagunakLugañeneAndrea Astudillo
XV2022
Gehiago
OrioTxikiNadeth Agirre
XVI2023
Gehiago
Arraun LagunakLugañeneAndrea Astudillo
XVII2024
Gehiago
Arraun LagunakLugañeneAndrea Astudillo
XVIII2025
Gehiago
Arraun LagunakLugañeneJoana Halsouet

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Donostiako Bandera. Donostiako Udal webgunea
  2. «Donostiarrak ez du sailkapen zuzena edukiko emakumezkoen Kontxako Banderan aurrerantzean» Irutxuloko Hitza 2025-05-13.
  3. Arraunaren Olinpiadak. Argia.com[Betiko hautsitako esteka]
  4. abcDonostiako Bandera. Historia. Donostiako Udal Webgunea.(Gaztelaniaz)
  5. Urte bitarte horretako hainbat urtetan ez zen jokatu banderarik. Gainera, Donostiak ez zuen errekorra handitzeko aukerarik izan, 1895ko edizioan ez zitzaiolako parte hartzen utzi, beste herriak apunta zitezen animatzeko. (AGUIRRE, Rafael (2002): 20 or.)
  6. «Donostiarrak ez du sailkapen zuzena edukiko emakumezkoen Kontxako Banderan aurrerantzean» Irutxuloko Hitza 2025-05-13.

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • AGUIRRE, Rafael (2002):Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa,ISBN 84-7173-414-1
  • OBREGÓN SIERRA, Angel (2015):Historia de las traineras. 1939 - 1963. Del esplendor a la crisis. Santander.ISBN 978-84-608-4724-3

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kontxako_Bandera&oldid=10403422"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp