Kontsumoaondasunak eta zerbitzuak xahutzea da, horiek ekoiztu ondoren,kontsumitzailearen —kontsumitzen duen pertsonaren— beharrak eta nahiak asetzeko. Kontsumitzailearentzat kontsumoak duen baliagarritasunaz gainera eta kontsumoak beste aldagai ekonomikoekin dituen erlazioez haraindi, ordea, produktuak eta zerbitzuak erosi eta baliatzeak gizarte eta erakunde osagai nabarmena du. Izan ere,XX. mendeaz geroztikkontsumoaren gizartea nagusitu da, eta kontsumoa pertsonen arrakasta soziala neurtzeko erabili izan da. Era berean, kontsumoa masibo bilakatu eta gizarte klase guztietara zabaldu, gehiegizko kontsumorako grina edokontsumismoa bultzatu aberastasunaren banaketan ezberdintasun nabarmenak sortu etaingurumenean arazo larriak eragin dira. Horren ordezko aukera gisa,kontsumo arduratsu izeneko kontsumo ideia garatu da,garapen iraunkorra sustatze aldera. Horrez gainera, kontsumoa fenomenopsikologikoa ere bada, pertsonenmotibazioekin estu loturik.
Kontsumo-gizartea1920ko hamarkadan sortu zenEstatu Batuetan,Ameriketako Estatu Batu]etako produkzio itzela zela kausa. Horren ondorioz, jende asko lanik gabe geratu zen; beraz, marketina sortu zen eta, handik aurrera, kontsumoa sortzen eta zabaltzen hasi zen[1][2].
Kontsumoaerrentarekin loturik dago: oro har, errenta zenbat eta handiagoa, orduan eta kontsumo handiagoa izango da. Errenta jakin baterako, aurrezteko joera ere kontuan hartu behar da. Errentaren eta kontsumoaren arteko erlazioa zehazterakoan, ordea, teoria zenbait dago:
errenta absolutua, urtean dagoen errenta librea alegia, da kontsumoaren eragilea;
Milton Friedmanen arabera,errenta iraunkorra, epe luze bateko errenta eta bere aurresana alegia, da kontsumoa eragiten duena;
Franco Modiglianiren arabera, kontsumoari buruzko erabakiak hartzean, bizitan aldi zenbait bereizten da: lehenengo urteetan gehiago kontsumitzen dairabazten dena baino; ondoren, aurrezten hasten da kontsumoa mantentzeko erretiratzean, diru-sarrerak jaisten direnean.
errenta erlatiboa, kontsumitzaile bakoitzak beste kontsumitzaileen aldean duen kokapenak finkatzen du bere kontsumo-maila.
Kontsumoa da beharrezkoa den kontsumo gizarte batean aurrera eramateko, baina prozesu ekonomikoa azkartu beharrak gehiegizko kontsumoa ekarri izan du,kontsumismo izeneko ideologia sortuz. Kontsumismoakapitalismoaren baitakokontsumo-gizartearen ondorioa da etapublizitatea,moda eta beste mekanismo sozial zenbaitek indartzen dute.
Kontsumo konpultsiboa arazo psikologiko bat da, bulkaden kontrolean datzana. Hain zuzen, erosketen baitako kezka eta behar arazo handiekin erlazionatuta dago, antsietatearekin lotuta gehienetan. Behin adikzio jokabide hori erosketarekin baretutakoan erru sentimenduak ere sortzen dira. Gainera, zorpetze arazo larriak sortu ditzazken gaixotasuna da.
Kontsumitzaileen defendatzaileek sortutakokontsumerismo terminoak kontsumo etikoa, solidarioa eta arduratsua esan nahi du. Kontsumerismoa arrazoiz eta ganoraz kontsumitu behar dela dio, produktuen historia etaingurumenean dituen ondorioak kontuan hartuta.
Kontsumismoa baztertu etabanakoaren beharrak asetuz,ingurumena babestu etagizartean justizia eta berdintasuna bermatu egiten dituen kontsumoa da. Horren heburua pertsonen kontsumo ohiturak aldatzea da, benetako beharrei egokituz eta ingurumenaren, berdintasun sozialaren eta langileen ongizatea bultzatzen duten ondasun eta zerbitzuen merkatuan sartzea.