Fonetikan,kontsonante leherkaria —edo, labur,leherkaria—artikulazio moduari dagokionezahoan,faringean edoglotisean aire-emaria erabat blokeatuz (gelditzen den arte) eta ondoren blokeo hori bat-batean irekiz gauzatzen denkontsonantea da. Askotankontsonanteherskaria edokontsonante oklusiboa izenaz ere deitu ohi da, baina kategoria horiek maiz beste zenbait hersketa mota ere barne hartzen dituzte: adibidez, herskarisudurkariak,afrikatuak,inplosiboak,eiektiboak edoklikak.
Leherkari edo herskariahokarietan, aire-emaria erabat galarazten da (hersketa fasea), eta presio ezberdintasun bat eragiten du ahoskunearen aurreko eta osteko guneen artean; blokeoa askatzean (askatze fasea) ekoizten da, funtsean, soinua. Horrek herskari sudurkarien ekoizpenarekin kontrastatzen du, non sudur-bidean ez den aire-emaria eteten; etaigurzkariekin, non ahots-bideko hersketa partzialak aire-emaria galarazten duen guztiz blokeatu gabe. Azken bi kasuetan, soinua etenik gabe sortzen da blokeo fasean, leherkarien kasuan ez bezala.
Ingelesezkostop (euskaraz,herskari),occlusive (oklusibo) etaplosive (leherkari) terminoak modu inkonsistentean erabiliak dira Hizkuntzalaritzan. Sinonimotzat hartu izan dira, eta kategoria ezberdintzat erabiltzen dituzten hizkuntzalarien artean ere ez dago adostasunik haien definizio zehatzari dagokionean. Terminook definitzen dituzten kontsonanteen ezaugarri desberdinei dagozkie:stop, aire-emaria gelditzen edo ixten delako;occlusive, artikulatzaileek ahots bidea blokeatzen dutelako; etaplosive, kontsonantea askatzean eztanda bat dagoelako (leherketa). Hizkuntzalari zenbaitek ez duteplosive askatze entzungarririk gabeko leherkarietarako, etaapplosive izena proposatzen dute. Nazioarteko Fonetika Elkarteak eta Nazioarteko Fonetika eta Hizkuntzalaritza Kliniko Elkarteakplosive izena erabiltzen dute.
"Herskari" edo "oklusibo" sudurkariak eta afrikatuak ere barne hartzen dituen termino orokortzat erabil daitezke. Horrela, 'herskari' herskari ahokari (leherkari eta afrikatu) gehi herskari sudurkari ([m] eta [n] moduko sudurkariak) dira, edo 'oklusibo', oklusibo ahokari (leherkariak) gehi oklusibo sudurkari.
Euskaraz, "herskari"stop etaocclusive terminoen ordain argiena da, hitz horrek airea blokeatzen duen hersketari erreferentzia egiten diolako. "Oklusibo" hitzak ez du tradizio handirik, baina hiru terminoen artean bereizketa egin nahi balitz, horretarako balia liteke,occlusive hitzaren mailegatzearen ondorio den heinean. Azkenik,leherkari terminoak leherketari buruzkoa da: horren ondorioz,plosive hitzaren ordain zuzena da.
Leherkari baten artikulazioa hiru fasetan banatu ohi da:
- Hurbiltzea, artikulatzaileak batzen diren unea.
- Mantentzea (edo "oklusioa" edo "hersketa"), artikulatzaileak baturik mantentzen dira aire-emaria blokeatuz.
- Askatzea (edo "eztanda" edo "leherketa"), artikulatzaileak banatzen direnean konprimitutako airea askatuz.[1]
Mantentze fasea ezinbesteko bakarra da. Leherkari bat hurbiltzerik gabe ahoska daiteke, aurreko kontsonanteak hersketa bat duenean ahoskune berean, esate baterako sudurkari gehi leherkari sekuentzietan (kanpo [kampo],handi [(h)an̪d̪i] edoanker [aŋker] kasu) edoalde [al̪d̪e] bezalako kontsonante bilkura homorganikoetan. Hizkuntza askotan, hara non malayeraz edo vietmaneraz, hitz amaierako leherkariek ez dute askatze leherketarik, ez eta bokal baten aurrean ere, edo askatze sudurkaria izan dezakete (askatze entzungarri eza).
Sudurkariek antzekotasun zenbait dute leherkariekiko. Hurbiltze eta mantentze faseetan aire-emariak sudurretik jarraitzen du; askatzean ez dago leherketarik, eta hitz amaierako sudurkariek ez dute askatzerik izaten hizkuntza gehienetan.
Afrikatuek leherkarien hurbiltze eta mantentzea dute, baina askatzea igurzkariena da. Hau da, afrikatuak leherkari-igurzkari konposaketa dira.
Euskaraz, leherkariak /p, b/biezpainkariak, /t, d/horzkariak, /k, g/belarrak eta /c, ɟ/sabaikariak dira (ahoskabe-ahostun bikotetan). Leherkari ahostun eta ahoskabe soilakeuskalki guztietan aurki daitezke. Hala ere, ⟨tt⟩ [c] eta ⟨dd⟩ [ɟ] leherkari sabaikariak ez dira hizkera guztietan berdin agertzen. Gainera, [c] hizkera batzuetan galdu egin da, eta ⟨tx⟩ [t͡ʃ]afrikatuak ordezkatu du:aitxa, ditxut.[2]
Adibideak:piku,bake,trapu,dotore,kokatu,guk,dut,ttantto, Maddi,Jon [ɟon].
Ipar Euskal Herriko euskalkietan (funtseanzubereraz etabehe-nafarrezko hizkera zenbaitetan) /ph, th, kh, ch/ leherkari ahoskabehasperendunak ere agertzen dira. Itxura guztien arabera, leherkari ahoskabe soilekin oposaketan daude eta, horren ondorioz,fonema balioa dute. Bi hots horien arteko oposizioa erakusten duten pare minimo gutxi daude, baina zubererakomerkatü "merke bihurtu" (merke-tik) etamerkhatü "saltoki" (latinezkomercātu(m)-tik) bikotea aipa daiteke, bederen.[3] Pare minimoak aurkitzen zail izateak ez die fonema baliorik kentzen, hizkera horietako hiztunek erraz hauteman eta nahita bereizten baitituzte.[2]
Euskaraz, leherkari ahoskabeak kokapen nagusi guztietan ager daitezke: hitz hasieran, hitz erdian eta hitz amaieran (esaterako,potoloak). Hitz erdikokoda kokapenean soilik mailegu berriagoetan agertzen dira (konparatudoktore mailegu berriadotore mailegu zaharragoarekin). Bestalde, leherkari ahostunak bakarrik hitz hasieran eta hitz erdian ager daitezke gaur egun (esaterako,gogo). Garai zaharragoetan hitz amaieran ere ager zitezkeela ematen du,Oihenartek erabiltzen zuendud (egundut dena, hitz amaierakoahoskabetzearen ondorioz) adizkian kasu edo Bidankozeko erronkarierazkodud bera etadroked (dezaket, euskara batuaz).[4] Leherkari ahostunen kasuan bezala, ahostunak ere hitz erdiko koda kokapenean soilik mailegu berriagoetan agertzen dira (esaterako,abdikatu).
Leherkari ahoskabe hasperendunek oso banaketa mugatua dute egun gordetzen dituzten hikeretan. Leherkari ahoskabe hasperendun bakarra ager daiteke hitz jakin batean, eta hau hitzaren lehen bi silabetan agertzen da ia sistematikoki,[5] betieresilaba ekinean, eta soilik aurretiktxistukari bat ez duenean eta [h] hitz berean agertzen ez denean.[4][6][7]
Adibideak:ekharri,jokhatu,khatiña.
Autore guztien arabera, euskarak berreraiki daitezkeen garai guztietan bi leherkari serie izan ditu, nahiz eta hauen gauzatze fonetikoari dagokionean eztabaida handia egon den.[8][9][10][11][5][12]
Leherkari ahoskabe hasperendunak iparraldeko euskalkietan hedaturik zeuden duela ez horrenbeste. Hala ere, gero eta hizkera gutxiagotan mantentzen dira. Ikerketa fonetikoei esker, leherkari ahoskabe soil eta leherkari ahoskabe hasperendunen arteko oposaketa gaur egun gutxienez zubereran[13][14] eta amikuzeran[15] gordetzen dela dakigu.
- ↑Collins, Beverley. (2013). Practical phonetics and phonology : a resource book for students. (3rd ed. argitaraldia) Routledge ISBN978-0-203-08002-3. PMC827944794. (kontsulta data: 2021-03-02).
- ↑abLourdes OÑEDERRA:«Hotsak»,Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.es/seg. ISBN: 978-84-693-9891-3. Creative Commons Domeinu Publikoa lizentziarekin argitaratua.
- ↑ (Frantsesez)Larrasquet, Jean. (1939). Le basque de la Basse-Soule orientale. C. Klincksieck (kontsulta data: 2021-02-28).
- ↑ab (Gaztelaniaz)Michelena, Luis. (1977). Fonética histórica vasca. Diputación Foral de Guipúzcoa (kontsulta data: 2021-02-02).
- ↑abHualde, José Ignacio. (2018-02-23). «Aspiration in Basque» Papers in Historical Phonology 3: 1–27. doi:10.2218/pihph.3.2018.2602. ISSN2399-6714. (kontsulta data: 2021-03-03).
- ↑ (Ingelesez)Hualde, José Ignacio; Urbina, Jon Ortiz de. (2011-06-03). A Grammar of Basque. Walter de Gruyter ISBN978-3-11-089528-5. (kontsulta data: 2021-02-02).
- ↑ (Ingelesez)Egurtzegi, Ander. (2013). «Phonetics and Phonology» in Martínez Areta, Mikel Basque and Proto-Basque. Peter Lang doi:10.3726/978-3-653-02701-3. ISBN978-3-653-02701-3. (kontsulta data: 2021-02-28).
- ↑ (Ingelesez)Martinet, André. (1950-12). «De la Sonorisation des Occlusives Initiales en Basque» WORD 6 (3): 224–233. doi:10.1080/00437956.1950.11659382. ISSN0043-7956. (kontsulta data: 2021-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz)Mitxelena, Koldo. (1962). «Las antiguas consonantes vascas» Estructuralismo e historia: miscelánea homenaje a André Martinet. Universidad de La Laguna (kontsulta data: 2021-03-03).
- ↑Trask, R. L.. (1997). The history of Basque. Routledge ISBN0-415-13116-2. PMC34514667. (kontsulta data: 2021-03-03).
- ↑ (Ingelesez)Hualde, Jose Ignacio. (1999). «Pre-Basque Plosives» Grammatical Analyses in Basque and Romance Linguistics: Papers in Honor of Mario Saltarelli. doi:10.1075/cilt.187.06hua. ISBN9789027236937. (kontsulta data: 2021-03-03).
- ↑ (Ingelesez)Egurtzegi, Ander. (2019-07). «Metathesis of aspiration as the source of anticipatory voicelessness in Basque» Journal of French Language Studies 29 (2): 265–279. doi:10.1017/S0959269518000339. ISSN0959-2695. (kontsulta data: 2021-03-03).
- ↑ Gaminde, Iñaki; Hualde, José Ignacio; Salaberria, Jasone. (2002). «Zubereraren herskariak: azterketa akustikoa» Lapurdum 7: 221–236. doi:10.4000/lapurdum.1000. ISSN1273-3830. (kontsulta data: 2021-02-28).
- ↑ Mounole, Céline. (2004). «Zubererazko herskarien azterketa akustikoa» ASJU 38 (1): 207-248. ISSN0582-6152. (kontsulta data: 2021-02-28).
- ↑ (Ingelesez)Egurtzegi, Ander; Carignan, Christopher. (2020). «An acoustic description of Mixean Basque» The Journal of the Acoustical Society of America 147 (4): 2791-2802. doi:10.1121/10.0000996. ISSN0001-4966. (kontsulta data: 2021-02-28).