Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Kontsonante dardarraniztun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fonetikan,dardarraniztuna[1] soinu segmentalkontsonantikoa da, organo artikulatzailearen eta artikulazio-toki edo -puntu baten arteko bibrazio anizkoitzen bidez (2 edo 3, normalean) sortua.Euskarakdardarraniztun hobikaria -[r]- erabiltzen dutxakurra hitzean, etaparistarfrantsesak, berriz, ia beti bokalen arteandardarraniztun ubularrak -[ʀ]- anitz erabiltzen ditu.

Dardarraniztunak "dardarkari" sinpleetatik oso ezberdinak dira, berez dardarkariak ez direnak. Lehenengoetan, bibrazio errepikatua dago; bigarrenetan, berriz, artikulagailuaren kolpekatze bakarra artikulazio-puntuan. "Dardarkari" sinpleetan artikuladoreak behin jotzen du artikulazio-puntua, eta benetako dardarraniztun batean, berriz, organo artikulatzailea posizioan mantentzen da, eta, neurri batean, aire-korrontearenVenturi efektuak eragiten du behin eta berriz bibrazioa. Normalean, dardarraniztun bat 2 edo 3 kolpekada edo aldi izaten dira, baina 5 ere izan ditzake dardarraniztun oso luzeentzat, eta batzuetan gehiago geminatuen kasuan, edo ahoskera enfatikoan. Hauek diraNazioarteko Alfabeto Fonetikoan zeinu bereizgarria duten dardarraniztunak:

  • [r] - dardarraniztun hobikaria
  • [ʙ] - dardarraniztun ezpainbikaria
  • [ʀ] - dardarraniztun ubularra

Dardarraniztun ezpainbikaria -[ʙ]- nahiko arraroa edo ezohikoa da munduko hizkuntzetan; dardarraniztun hobikaria-[r͇]-, berriz, askoz ere ohikoagoa da. Azken horren antzeko beste bi soinu mota ere badaude, zeinu propiorik ez dutenak, hala nola dardarraniztun horzkaria-[r̪]- (r) eta hobiatzekoa -[r̠]-. Afrikanista batzuen arabera,toda hizkuntzak benetako dardarraniztun erretroflexu bat du,[ɽ] transkribatua (hau da, dardarraniztun erretroflexu soilaren zeinu berarekin), nahiz eta NAFek soinu hori transkribatzeko modu ez hain anbiguoan-[ɽ͡r]- transkribatzeko gai izan, segmentu horren hasiera baino ez baita erretroflexua.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kontsonante_dardarraniztun&oldid=9664656"(e)tik eskuratuta
Kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp