Konstelazioa (latinez:constellatio, “izar-multzoa”) edoizar-multzoaargizagiak sailkatzeko eta izendatzeko erabiltzen diren zeruko 88 eskualdeetako bakoitza da.[1] Itxurazkoizar multzoak dira da, antzina jainkoen, heroien, animalien edo izaki mitologikoen izenak jaso zituztenak. Zeruan batzuk besteen ondoren daudela eta irudi jakin bat osatzen dutela badirudi ere, izarrak elkarrengandik urrun daude eta norabide desberdinetan higitzen dira.[2]
II. mendean,Ptolomeogreziarastronomoak 48 konstelaziotan zatitu zuen zerua, izarren arteko marra batzuk asmatuta irudiak eginez.1928. urteanNazioarteko Astronomia Batasunak 88 konstelazio ezagutu zituen, mugak eta osatzen dituzten izarrak zehazturik. Konstelazioen arteko mugak behin betiko zehazteko lan hori, funtsean,Eugène Delporte belgikar astronomoak egin zuen, eta Nazioarteko Astronomia Batasunak 1930ean argitaratu zuen.