Konrad Zuse (Berlin-Wilmersdorf,Alemania,1910ekoekainaren 22a -Hünfeld,Alemania,1995ekoabenduaren 18a)ingeniarialemana, eta konputazioaren aitzindaria.
Zuseren lorpen handiena lehenengoordenagailua (Z3) egitea izan zen (1941). Dena den, desadostasunak daude Z3a benetan lehenengo ordenagailua izan zen ala ez.
Plankalkülprogramazio-lengoaia ere diseinatu zuen 1945ean. Hala ere, hau ekarpen teorikoa izan zen batez ere, programazio-lengoaia hau ez baitzuen inplementatu eta ez zuen eragin zuzenik izan ordurako eginda zeuden programazio-lengoaietan.
1946an lehenengo ordenagailu-konpainia sortu zuen, etaZ4 ordenagailua eraiki zuen. Z4a izan zen merkaturatutako lehenengo ordenagailua (1950).
Bigarren Mundu Gerra dela-eta, Zuseren lanak zabalkunde txikia izan zuen Alemaniatik kanpo. Baliteke Zuseren lehenengo eragin dokumentatua 1946an izatea.
Z3 eta Z4ren erreplikak daudeMunichekoNatur Zientzia eta Teknologia Ereduen Alemaniar Museoan (Deutsches Museum), eta Z3ren beste erreplika bat dagoKarlsruheko museo artistikoan (Zentrum für Kunst und Medientechnologie, ZKM).