Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Konglomeratu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konglomeratu
Mineral infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Konglomeratu
Arroka sedimentarioa

Konglomeratua pikor oso larriz osatutakoarroka sedimentarioa da. Pikorren tamainagatik bakoitzaarroka ezberdintzat har daiteke. Pikor hauek biribilduak dira, eta angelutsuak direneanbretxa izena ematen zaio. Tamaina 2mm baino handiagoa da.

Motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Ehunduraren arabera:
    • Parakonglomeratuakmatrizez eutsiak diren arrokak dira. Matrize honek %15a osatzen du, etaharearen tamainakoa da.
    • Ortokonglomeratuak pikorrez eutsiak dira eta batez ere 256 mm baino handiagoak diren pikorrez osatua dago, matrizea %15 baino gutxiagoa delarik.
    • Matrizea guztietan desagertzen bada arroka bera desegiten da. Hala ere geroz eta matrize gehiago orduan eta ezegonkorragoa izango da.
  • Klastoen konposizioaren arabera:
    • Monomiktikoa edoOligomiktikoa klasto mota bakarra duen konglomeratua da.
    • Polimiktikoa klasto mota ugari dituen konglomeratua da.

Arroka sedimentarioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Konglomeratuak hainbat arro sedimentariotan eratzen dira:

  • Ozeano hondoak: Bertan turbiditak eratzen dira. Klastoak ondo ordenaturik egoten dira, baldintza oso egonkorrak izaten dituelako.
  • Itsaso azalak: Garai batetako kostaldea eratzen dute, itsasoak irabazitako eremua baita.
  • Ibaiak: klasto biribil eta ordenatuez osaturiko konglomeratuak dira.
  • Lur barneko eremu alubialak: Ehundura latza duten klastoez osaturiko konglomeratuak dira.
  • Glaziarrak: Hauek ere klasto latzez osaturik daude.

Adibideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mundu mailan badira konglomeratu formazio handien adibide ezagunak. AipagarrienakKataluniakoMontserrat mendia,Eskoziako ekialdeko kostaldea etaAustralia iparraldeko Kata Tjuta mendiak dira.

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Konglomeratu&oldid=9123205"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp