Astronomian,konfigurazio orbitakide bat biargizagik edo gehiagok euren artean duten konfigurazio mota bat da, zeinean bi gorputzek argizagi nagusia era berdinean edo oso antzekoan orbitatzen duten. Adibidez, 1:1batez besteko higidura erresonantzian dauden gorputzak orbitakideak dira, edota 1:-1 erresonantzian daudenak, noranzko ezberdina baina norabide berdina dutenak, alegia.[1] Gorputz orbitakideaksateliteak,asteroideak etaplanetak izan daitezke, besteak beste.
Librazio puntuaren arabera, hainbat objektu orbitakide mota bereiz ditzakegu. Hobekien ezagutzen den eta ohikoena den gorputz orbitakideatroiarra da, zeinak biLagrangeren puntu egonkorretako batean libratzen duen; hau da, L4 edo L5 puntuan, erreferentzia gorputzetik 60º aurrera edo atzera, hurrenez hurren. Beste mota batferra orbita da, zeinean objektuak gorputz nagusiarengandik 180º-ra libratzen duen. 0º inguruan libratzen duten gorputzakkuasisatelite izenarekin ezagutzen dira.[2]
Orbita trukakorra bi gorputz orbitakidek antzekomasa dutenean jazotzen da, euren artean ez dutelako eragingrabitazional esanguratsurik egiten. Halako gorputzak elkarrengana hurbiltzean,ardatzerdi handia edoeszentrikotasuna truka dezakete.
Lurretik gertuko objektuak | ||
---|---|---|