Neguko Olinpiar Jokoetan hiru lehiaketa egiten dituzte: banaka, taldeka eta sprintean, bakoitzak bi egun iraute dituena. Baina 2022an bitartean, bederen, gizonezkoen arteko lehia gisa bakarrik.
Banakako proban, lehen egunean 90 metroko tranpolinetik bi jauzi egiten dira, eta bien puntuaketa batzen da. Biharamunean 15 Km-ko fondoko lasterketa egiten da estilo librean; jauzietako puntuaketan lortutako alderantzizko ordenean, non eta puntuen desberdintasuna segunduetan neurtzen den. Orduan, lasterketan une desberdinetan irteten dira eskiatzaileak, baina helmugara lehen iristen denak, hark irabazi du.
Taldekako proban lau eskiatzailez osatutako taldeak daude, eta lehen eguneko guztien 8 jauzien puntuak batzen dira. Hurrengo eguneko lasterketa erreleboka da, 4 x 5 km; alderantzizko ordeneko irteerekin, banakako modalitatean bezala helmugako iritsieran ebazten delarik garaipena.
Sprint modalitatean 120 metroko tranpolina erabiltzen da, eta lasterketa luzeagoa da, 75 kmkoa.