Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Komunismo

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Komunismoa

Komunismoa[1] sistema politiko, ekonomiko eta sozial bat da; hor, ondasunen eta, bereziki,ekoizpen-bideen jabetza (lurra,fabrikak...) komuna eta langileena da. Berdintasunean oinarritutakogizarte klaserik,dirurik[2][3] etaestaturik gabeko gizarte bat du helburutzat.[4]

Kontzeptuaren garapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eremu teorikoan, adibide ugari daude historian zehar:Platon;Tomas Moro eta harenUtopia;Erdi Aroko etaAro Modernoko erreformatzaile sorta on bat, berezikiErreforma Protestanteko adar batzuk, hala nolaanabaptismoa; XVII. mende erdiko ingeles erradikalak; edoFrançois-Noël Babeuf etaBerdinen manifestua (1795).

Gizartea antolatzekoideologia gisa, praktikan, komunismoaren printzipioak esperientzia erlijioso ugaritan ageri dira (adibidez,kristautasun primitiboa,katarismoa,anabaptismoa,Münsterreko matxinada…) edoErdi Aroko etaAro ModernokoEuropan gertatutakonekazarienmatxinadatan. Hartaz, mundu osoan eta historian zehar izan diren jabetzarik gabeko gizarte berdintzaileak definitzeko erabil dezakegukomunismo terminoa, hitzaren erabilera hertsitik eta hura dialektikoki sortu duten europar klase sozialetatik harago.

Kapitalismoaren etaliberalismo ekonomikoaren aurkakoideologia eta mugimendu politikotzat ere azaldu da komunismoa, bereziki langileen esplotazioaren aurka, eta hainbat herrialdetan dihardutenalderdi komunistek sustatzen dute.

Gaur egun —eta ideologia sozial, politiko eta ekonomiko gisa—, batez ereKarl Marxen iFriedrich Engelsen ideietan oinarritzen da,Alderdi Komunistaren Manifestuan azaldu bezala, nahiz eta gerora beste ekarpen garrantzitsu batzuk izan dituen ideologia horrek, batez ereLeninen eskutik. Terminoak hartu duen zentzuaren ondorioz, gaur egunkomunista hitzamarxismoarekin identifikatzen da, mugimendu komunista batzuk Marxen tesietatik bereizten diren arren, hala nolakomunismo libertarioa.

Modu nominalean batzuetan, neurri handiagoan edo txikiagoan besteetan, komunismoa herrialde batzuetako sistema izan zenXX. mendean. Eragin handieneko herrialde komunistaSobietar Batasuna izan zen, 1922-1991 urte bitartean.Bigarren Mundu Gerra eta geroEuropako hainbat herrialdek komunismoari ekin zioten, besteak besteAlemaniako Errepublika Demokratikoak,Poloniak,Hungariak,Txekoslovakiak,Jugoslaviak,Albaniak,Bulgariak etaErrumaniak. Herrialde horien komunismo garaia Sobiet Batasunarekin batera desagertu ziren. Egun ere badira euren burua komunistatzat jotzen dutenerregimen politikoak, hala nolaTxinako Herri Errepublikakoa,Ipar Koreakoa,Vietnamgoa,Laoskoa etaKubakoa.

Praktika gisa, eta albo batera utzitasozialismo erreala, esperientziairaultzaile puntual batzuk (adibidez,1936anAragoin edoKatalunian izandakoak), edoKubako kastrismoa,komunismoaren barruan har daitezke 1960ko eta 1970eko bizitza kolektiboko esperientzia alternatibo etakontrakulturalak ―hala nola mugimenduhippyarekin lotutakokomunak. Alde horretatik, gizarte antolaketa komunistaren elementuak ikus daitezke komunitatezapatistetan edo 1990eko hamarkadakookupa mugimenduan.

Terminoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
San Kildako baserritarrak .

Komunista etakomunismo hitzak 1840 inguruan agertzen dira Frantzian,sozialistaetasozialismo hitzak agertu eta hamar bat urtera.[5] Horrela, komunista adjektiboa 1840ko uztailaren 1ean Pariseko kanpoaldean egindako oturuntza izendatzeko erabili zen, non mila mahaikide baino gehiagok parte hartu zuten, gehienbat, langileak, eta, bertan, «benetako berdintasuna» lortzeko, soilik politikoak izango ez ziren erreformak aplikatzeko beharra defendatu zen.[6][5]

Frantzian, orduan, bi joera komunista zeuden:kabetismoa, eragin handiagokoa, etaneobabismoa. Lehenengoa,ikariar izenekoÉtienne Cabeten jarraitzaileek osatu zuten; hark, 1839-1840 urteetan,Ikariarakobidaia argitaratu zuen,Thomas Morok etaTommaso Campanellak hasitako tradizioutopikoari heltzen zion lana, nahiz etaeleberri historiko baten itxurapean argitaratua izan.[6] Bigarrena, zuzenean,François Babeuf-en eta 1795eko bere «Berdinen manifestuarekin» lotuta zegoen, zeina Filippo Buonarrotik bizirik mantendu zuen. Neobabista haiek, 1840an, publiko egin zutenberdintasunezko langileen fede-aitormena, non azaltzen baitzuten, besteak beste:

««Hiritarrak, geure buruari finkatzen diogun helburua jabetza komunitatearen bidez lortutako benetako berdintasuna da. Herri diktadura indartsu eta sakrifikatzailea ezinbestekoa iruditzen zaigu gure ohiturak modelatzeko, oztopoak suntsitzeko eta printzipio hori aplikatzera eraman behar gaituzten bideak zabaltzeko».[6]»

Frantziatik,Parisen lekututakoHeinrich Heine poeta alemaniarrak zioenaren arabera, komunistak ziren «arreta merezi zuen alderdi bakarra»;[6] komunismo eta komunista terminoakAlemaniako estatuetan etaSuitzan zehar hedatu zirenLorenz von Stein-enDer Sozialismus und Communismus des heutigen Frankreichs (Sozialismoa eta Komunismoa Frantzia Garaikidean) izenburupean 1842anLeipzigen argitaratutako liburuari esker —Wilhelm Weitlingek, August Beckerrek eta beste batzuek laster erabili zuten—, baitaBritainia Handian ere, beste bide batzuetatik abiatuta[5]. Beckerrek, 1844an,Was wollen die Kommunisten? (Zer nahi dute komunistek?) argitaratu zuen, eta bertan esan zuen:

««Egia da iraganean sekta komunistak egon zirela, baina komunismoa oraindik ez da inoiz Europako alderdi ofizial gisa agertu. Inoiz, nekazarien gerra latza izan ezik, ez zuen aldarrikatu gizarte politiko osoa berrantolatu nahi zuenik. Platonek bereErrepublikaidatzi zuen, etaTomas Morok bereUtopia komunista; orain arte, komunismoa ez da inoiz, zientifikoki, aintzat hartua izan, ez herriak, ez herriarentzat. Gaur egun, kontzeptu berriak, ideia berriak, behar berriak barneratu dira, orain arte guztiz arrotzak zirenak pertsonengan. Ideia berriak eta behar handi bat: gizartea erreformatzea».[5]»

Komunismo hitzak, apurka-apurka, jatorrizko sozialismoa ordezkatu zuen, edo, behintzat, horrekin nahasi zen.[5] Hala ere,komunista etasozialista ez ziren, hertsiki, hitz baliokideak, komunistak sozialistengandik bereizten baitziren argiago baieztatzen ziren ideiengatik, hala nolaklase borrokaren errealitatetik eratortzen zen iraultzaren beharra, hau da, Estatuaren konkista gizarte berria lortzeko.[6] Ezberdintasun horiek izan zirenKarl Marx etaFriedrich Engels komunista hitza, eta ez sozialista, hartzera bultzatu zutenak 1847an sortu zutenLigari, jendaurrean jarritako berarenmanifestuari erreferentzia egiteko. Engelsek, 1890ean azaldu zuenez, 1840ko hamarkadan «iraultza politiko gutxiegitasun soilez sinetsita gizartearen errotiko eraldaketa eskatzen zuten langileen zatiak, gerokomunistatzat jo zuen bere burua», bien bitartean, beren buruari sozialista deitzen ziotenen gehiengoa langile-mugimendutik kanpo zegoen, eta klasehezien laguntza bilatzen zuten: «eta jada garai hartan gogor onartzen genuenez "langile klasearen emantzipazioak langile klasearen beraren lana izan behar zuela", ezin genuen zalantzarik izan bi izendapenetatik zein aukeratu behar genuen».[5]Iraultza Boltxebikera arte ez zensozialismo hitzaproletarioen diktaduraren trantsizio etapa izendatzeko erabili.[7]

1848. urtetik aurrera, sozialismo eta komunismo hitzak finkatu, eta gainjarri ziren, garai batzuetan identifikatuz eta beste batzuetan ezberdinduz, eta garapen historikoaren etapa desberdinak ezaugarritzeko ere erabili ziren.[5]


««Zer da komunista bat! irrikak dituena

irabazi desberdinentzako banaketa berdina.
Alfer edo zaildua, edo biak, prest dago
bere zentimoa emateko eta zure txelina poltsikoratzeko».

»
Ebenezer Elliott,Artoaren legea[8]

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Karl Marxi (ezkerrean) etaFriedrich Engelsi (eskuinean) eskainitako monumentu bat,Shanghain (Txina).

Ideiaren sorrera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Iraultza eta gizarte komunista ulertzeko gakoak

Ideia komunistak antzinakoak badira ere, komunismoaren aldaera nagusiaren abiapuntuaKarl Marxek etaFriedrich Engelsek1848an argitaratu eta ideologia komunistaren aitzindaritzat jotzen denAgiri Komunista izenburukomanifestuan dago. Hain zuzen, komunismoa, adiera zabalduenean,marxismoan txertatzen da: horren arabera, gizarte aldaketa sistema ekonomikoak eragiten du funtsean, hain zuzen sistema ekonomikoa kontrolatzen dutenen eta kontrolatzen ez dutenen artekoklase-borrokan; horrela, kapitalismoan ekoizpen-bideen jabe denburgesia eta burgesiak esplotatzen duenproletarioen edo langileen klasea daude aurkari; proletarioek beren egoeraren kontzientzia eskuratu, beren burua Alderdi Komunistan antolatu,iraultza egin eta boterea eskuratzerakoan,proletarioen diktadura jarriko lukete indarrean;kapitalismoak gizakien artean sortutako gatazkak gaindituta, proletarioen diktadura eta bere tresna guztiak desegin eta gizarte komunista sortuko litzateke.

Gauzatzea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Komunismoaren printzipioak gauzatzeko ahaleginetan aurrera atera zen lehen iraultzaErrusiakoa izan zen, 1917an. Iraultza horren liderraVladimir Ilich UlianovLenin izan zen, eta hark zioen Errusiaren iraultzaren emaitza «kapitalismoaren kate-mailarik ahulena» Errusia zelako gertatu zela. Berez, garai hartan Errusiak atzerapen teknologiko eta industriala nabarmena zuen, bere ekonomiaren oinarri nagusia nekazaritza sasifeudala izanik.

Errusiako Iraultzak industriaren jabetza pribatua ezabatu, nekazaritza kooperatibak sortu eta ekoizpen baliabideen biderkatzearen alde egin zuen nabarmen. Leninen helburu nagusietarikoa Errusianargindarra zabaltzea izan zen; berak zioenez, sozialismoa sobietak gehi argindarra zen.

Stalinen garaian industrializazioaren erritmoa azkartu egin zen, eta are gehiagoBigarren Mundu Gerra hurbildu zenean, industria astuna eta elikagaien ekoizpenari lehentasuna eman baitzitzaion. Ekonomian bost urteko planak ezarri ziren, eta StalinekSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren barruan sortutako disidentziari aurre egin behar izan zion.

Lehen Internazionala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehen Internazionala (edoLNE, Langileen Nazioarteko Erakundea) izan zen langile klaseari lotutakosindikatuak etaalderdi politikoak erakunde bakarrean lehenik elkartzeko saioa.Londresen sortu zen, langileen arteko bilera batean,1864an. Lehen kongresua 1866an egin zuen,Genevan. 1872an LondresetikNew Yorkera eraman zuten egoitza. Bere garaian, Internazionalak 1,2 milioi kide izatera iritsi zen mundu osoan, nahiz eta bere kazeta ofizialak 8 milioiko tirada izan.

Langileen Nazioarteko Erakundeakanarkismoaren etamarxismoaren arteko gatazka ideologikoak nabarmendu zituen.

LNE ez da nahastu behar Langileen Nazioarteko Elkartearekin, urte asko geroago, 1922tik 1923ra,anarkistek etaanarkosindikalistek sortua Berlinen.[9]

Bigarren Internazionala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehen Internazionala birsortzeko zenbait porroten ondoren, 1889anBigarren Internazionala sortu zen, zenbait alderdisozialista etalaborista bildu zituena. 1916an desegin zen,Lehen Mundu Gerra hasi ondoren. Bigarren Internazionalak egungosozialdemokraziaren oinarriak finkatu zituen.[10]

Hirugarren Internazionala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Igitaia eta mailua,Hirugarren Internazionaletik aurrera alderdimarxista-leninistek hartutako ikurra,Sobietar Batasunaren banderan agertzen zen bezala.

Bigarren Internazionala desegin zelarik,Lehen Mundu Gerraren aurkako talde sozialista iraultzaileek Zimmerwaldeko Konferentzia deitu zuten 1915eko irailean, eta Kienthalgo Konferentzia, 1916ko apirilean. Bilkura haiek NazioartekoHirugarren Internazionalaren aurrekari zuzena izan ziren,Komintern errusierazko laburtzapenaz ezagutua (errusieraz Коминтерн, Коммунистический Интернационал edoNaziorateko Komunista). Lehen kongresuan eratu zuten, 1919an,Petrograden,Alderdi Boltxebikearen ekimenez; urte batzuk geroago, alderdi hori bilakatuko zenSobietar Batasuneko Alderdi Komunista. Hirugarren Internazionalak behin betiko haustura ekarri zuen taldesozialdemokratekiko, etaSobietar Alderdi Komunistak ezarritako jarraibideei jarraitu zien.

Nazioarteko honetan ere agertu zenestalinisten etatrotskisten arteko gatazka. Trotskistek nazioarteko lehen lau biltzarren zilegitasuna besterik ez zuten onartu,HitlerAlemanian boterera iritsi baino lehen egindakoak, hain zuzen. Une hartan, trotskistak behin betiko banandu ziren Internazionaletik, etaLaugarren Internazionala eratzen hasi ziren.

1943komaiatzaren 15ean,Teherango Batzarra egin ondoren, Internazional Komunistaren batzorde exekutiboak, «alderdi komunisten heldutasuna kontuan hartuta», eta herrialde kapitalista aliatuen errezeloak saihesteko, Internazionala desegitea erabaki zuen.[11]

Alderdi komunistak Errusiako Iraultzaz geroztik

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Izar gorria,alderdi komunistak edo, oro har, komunismoa irudikatzeko erabiltzen den ikurra,Sobietar Batasuneko banderan agertzen zen bezala.

Postulatu marxistak jarraitzen zituen lehen iraultza izan zenErrusiakoa, 1917an. Mugimenduaren buruzagiVladimir Leninek kontraesan kapitalisten ebazpen hura azaldu zuen, esanezkapitalismoak «lotura ahulenean» huts egin zuela,Marxek etaEngelsek uste izan zutenaren aurka. Hain zuzen, Errusia garapen industrial eskaseko herrialdea zen, nekazaritza sistema ia feudal batean oinarritua.

Errusiako Iraultzaz geroztik,komunista izendapenaSobietar Batasunarekin bat egin zuten alderdi marxistek soilik jaso zuten.Errusiako iraultzakjabetza pribatua kendu zuen industrian, nekazaritza kooperatibak sortu zituen, nekazarien artean parte hartzea sustatuz (geroago, erregimenestalinistan,nahitaezko kolektibizazio bihurtuta), etaprodukzio bideak ugaritzera jo zuen, lau urtekogerra zibil baten erdian. Leninen lehen helburuetako bat izan zen Errusia elektrifikatzea (Leninek behin esan zuen komunismoa «sobietarrak gehi elektrizitatea» zela).[12]

Stalinen gobernuan,industrializazioa pausoz pauso azkartu zen, nazioarteko egoera tentsio handia kontuan hartuta.Bigarren Mundu Gerrak areagotu egin zuenindustria astuna etaelikagaien industria sortzeko prozesua, eta, aldi berean, handitu egin zituen estatuaren kontrolak. Aldi horretan,sozialismorako trantsizio etapa bat izan zen, bosturteko zenbait planaren bidez, baina, aldi berean,Alderdiaren Komunistaren eta Batzorde Zentralaren burokraziaren esku botere politikoa gero eta gehiago kontzentratu zen;Stalinen eta bere kideen arabera, hori beharrezkoa zen gerra baldintzengatik. Maila politikoan, Alderdi Komunistaren barruko oposizioko sektore disidenteen jazarpen politikoa areagotu egin zen, geroago,Hirugarren Internazionalera zabaldu zena. Ildo politiko autoritario horren adierazle nagusiaPurga Handia izan zen.[13]

Kominform

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1947. urteanKominform (Informazio Komunistaren Bulegoa) izeneko erakundea sortu zen,Kominternen ordez.Bulgaria,Txekoslovakia,Frantzia,Hungaria,Italia,Polonia,Sobietar Batasuna etaJugoslaviako alderdi komunistak biltzen zituen. 1956an desegin zen.

Laugarren Internazionala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Laugarren Internazionalaren logoa.

TrotskiSobietar Batasunetik kanporatu zuteneanStalinekiko lehia zela eta,1929kourtarrilaren 20an,Ezkerreko Oposizioko jarraitzaileek,Frantzian elkarturik, pentsatu zuten Hirugarren Internazionala estalinismoaren mende geratu zela, eta ez zela gai izango langile klasea boterera eramateko. Ondorioz,Laugarren Internazionala.[14]

Laugarren Internazionalak jazarpen latz bat jasan zuen, bere historian zehar, zenbait gobernu kapitalistaren,sobietar polizia sekretuaren etaHirugarren Internazionaleko zenbait alderdiren aldetik.Sobietar Batasunaren jarraitzaileek eta, geroago,maoistek Laugarren Internazionala etatrotskismoa, oro har,marxismoaren,boltxebismoaren etakomunismoaren aurkako hartzen dituzte.

1940tik aurrera, Laugarren Internazionalak zenbait zatiketa jasan zituen. Ordutik, zenbait antolamenduk Laugarren Internazionalaren ordezkari edo oinordeko izateko esklusibotasuna aldarrikatu izan dute, nahiz eta, beste batzuek, haren ondare edo programa politikoa aintzat hartuta, zatiketaren aurkako berreraikitzearen alde egiten duten.[15]

Alderdi komunistak XX. mendean

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Munduko leku bakoitzean hedadura gehiago edo gutxiago izan arren, alderdi komunistak gutxitan iritsi ziren boterera. SalbuespenakEkialdeko Europako herrialdeak izan ziren,SESBen ezarritako erregimen politikoaren kontrolpean egon zirenak,Stalin boterera iritsi ondoren, 40 urtez baino gehiagoz.Bigarren Mundu Gerraren amaieran,nazien armadaren porrota eragin zuelarikArmada Gorriak, Europako ekialdea mendean hartu zuen. Hala ere, baiJugoslaviak, bai ondorenAlbaniak etaErrumaniak beren autonomiari eutsi zioten, sarritan Moskurekiko desadostasunak argiro azalduta. Ekialdeko Europako herrialdeetatik kanpo, komunistak boterera iritsi zirenTxinako Herri Errepublikan,Ipar Korean,Vietnamen etaKuban —matxinada armatuen edo gerrillarien bidez, bakoitza bereAlderdi Komunistak zuzendu edo eraginda, nekazarien eta herri sektoreen laguntzarekin.[16]

Txilen, 1970eko hamarkadaren hasieran,Unidad Popular (Herri Batasuna) alderdien koalizioa gobernura iritsi zen,Salvador Allende buru zela,1970eko iraileko hauteskundeak irabazi ondoren. Gobernu koalizioa ezkerreko alderdi eta mugimenduak biltzen zituen aliantza bat zen, parlamentuan gehiengorik ez zuena.Alderdi Komunistak parte hartzen zuen. beste batzuekin batera, hala nolaAlderdi Sozialista, Ezker Kristaua, Alderdi Erradikala eta Ekintza Popularreko Mugimendu Unitarioa (MAPU,Demokrazia Kristau Demokraziatik banandua). Koalizioaren kontsigna nagusia izan zen «sozialismorako bide baketsua», Allenderen inguruko aliantza politikoaren oinarri programatikoa, baina garai hartako mugimendu iraultzaile guztiek babesten ez zuena. Bide horrek berekin zekarrensozialismoa eraikitzeaestatu parlamentarioburgesaren berezko erakundeen bidez,fronte popularren estrategiari jarraituz, «progresistatzat» edo «herrikoitzat» jotzen ziren indar politikoen arteko hauteskunde koalizioan oinarrituta gobernuak ezartzeko. Esperientzia hori zapuztu egin zuen zentroko eta eskuineko indarren oposizio gogorrak, Estatu Batuen laguntzarekin, azkeneanestatu kolpea eragin baitzuen 1973an. Matxinada militarraren ondorioz,Salvador Allende presidente sozialistaren heriotza ez ezik,Movimiento de Izquierda Revolucionaria alderdiak edoMAPUren zati marxistak gidatutako langile erresistentziako guneak (hala nolaindustria kordoiak) guztiz deuseztaturik gelditu ziren. Parlamentua deseginda eta erregimen militar zorrotz eta odoltsu bat ezarrita, hurrengo urteetan errepresio sistematiko jarraitu bat ezarri zuen, ez bakarrik Alderdi Komunistaren aurka, baizik Allenderen gobernuetan parte hartutako erakunde politiko eta sindikatu guztien aurka.[17]

Nazioarteko mugimendu komunistak krisi ugari jasan zituen XX. mendean zehar. Lehena,Leon Trotski Sobietar Batasunaren zuzendaritzatik urruntzearekin lotua,Stalinekiko desadostasun sakonek eraginda. Mexikon erbesteratu zen Trotski; hanRamon Mercader agente estalinistakerail zuen.Armada Gorriko gidari ohiakiraultza etengabea aldezten zuen.

Bigarren krisi handiaSobietar Batasunaren etaTxinaren arteko liskarrak eragin zuen,nazioarteko politikari dagokionez.Faxismoa Europan gailendu zen garaietatik, Sobietar Batasunakinperialismoarekiko bizikidetza baketsu bat eta batasun politika bat bultzatu zituen burgesiaren indar demokratikoekin,mundu kapitalistan jarduten zuten alderdi komunistei zegokienez.Txinako Alderdi Komunistak inperialismoarekin zuzenean borrokatzeko politika zuen, nahiz eta haren aurka zeuden burgesia nazionalekin akordioak lortzen ahalegintzen zen. Politika desberdin horrek beste eten sakon bat eragin zuen alderdi komunista askotan. 1970eko hamarkadan, txinatarren aldeko komunismoak aliantza bitxiak eragin zituen, gobernu bakoitzakPekinekin zuen harremanaren arabera.[18]

Alderdi komunistak Bigarren Mundu Gerraren ondoren

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra amaitzean,Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna mundu mailako potentzia handi bat zen.Stalinen heriotzarekin, 1953an, bere metodoennortasunaren gurtza deiturikoaren kritika bat egin zuen erregimenak.Khrustxov buru zelarik,desizoztearen etapa hasi zen. Horrek ez zuen eragotzi, baina, geroago Khrustxov bera metodo autoritarioez salatua izatea.[19]

Txinako Herri Errepublikak aurrera egin zuen,1949anTxinako Alderdi Komunistaren zuzendaritza militarrari esker sortua,Mao Zedong buru zela eta armada oparo batek sostengatua. Kontraesan gero eta handiagoen artean, forma ekonomiko mistoak ―hau da, kapitalismotik hartutako antolamendu batzuekin― onartzen hasi zen, 1970eko hamarkadatik aurrera,Deng Xiaoping buru zela, baina alderdi bakarraren sistema politikoa aldatu gabe eta Estatuaren kontrol politiko eta polizial zorrotza lasaitu gabe.[20]

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Europako bi alderdi komunista,frantsesa etaitaliarra, asko hazi egin ziren, bakoitza bere herrialdean indar politiko giltzarri bihurtzeraino. Mugimendu sindikalean eragin zabala zeukaten, ordezkaritza parlamentarioa zuten eta barne politikan aliantza politika konplexu batez jokatzen zuten.Sobietar Batasunarekiko kritiko izan ziren alderdi askotan. Jarrera independente horrekeurokomunismoaren muin bihurtu zituen bi alderdiak; joera horren ikuspuntua izan zen hauteskunde parlamentario pluripartidisten bidez herrialde kapitalista batean boterea lor zitekeela. Eurokomunismoak behin baino gehiagotan egin zion aurreSobietar Batasuneko Alderdi Komunistari, eta horregatik, besteak beste, iritsi zen hedapen zabala izatera, bereziki Italian.Frantziako Alderdi Komunistak ez zuen aldatu, hala ere, aurreko garaietan garatutako kudeaketa metodo guztiz zentralista. Ez zen hain zurruna izanItaliako Alderdi Komunista. Honek, gainera,Kristau Demokraziarekikokonpromisohistorikoaren politika diseinatu zuen, balizko aliantza taktikoak baino askoz harago zihoana.Espainiako Alderdi Komunista ez zen hain boteretsua, eta eurokomunismoarekin bat egin zuen arren,diktadura frankistatik erregimen konstituzional berrirakotrantsizioan aldarrikapen historiko askori uko egin zion,monarkia onartuz etaMoncloako Itunen alde eginez.[21]

Alderdi komunistak SESB erori ondoren

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1991n,Perestroika izeneko erreformapribatizatzaileak egiten saiatu ondoren, barne krisia bizkortu etaGerra Hotzak nahiz mendebaldeko potentziek presionatuta,Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna bere kontraesanen aurrean amildu zen. Sistema politikoa eta instituzionala bertan behera gelditu zen eta batasuna osatzen zuten errepublikak independentzia hartu zuten.Berlingo harresia suntsitzea,Alemaniako Errepublika Demokratikoan, izan zen SESBen eragin eremuko bloke osoaren gainbeheraren ikur.[22]

Sobietar Batasuna erori ondoren, alderdi komunistek eraldaketa eta zatiketak jasan zituzten mundu osoan. Frakzio batzuek politika erreformista hartu zuten, beste batzuekglobalizazio kapitalistaren aurkako taktika garatu zuten,kapitalismokontsumista deritzonak baztertutako masekin loturak estutu nahian eta, kasu batzuetan,komunismo libertarioari begira. Aurreko hamarkadetanmarxismoaren jarraitzaile askok mugimendusozialdemokratak bultzatu zituztenEuropan etaLatinoamerikan.

Kuban, 1959ko iraultza orduanAlderdi Komunistakoak ez ziren gazteiraultzaileek gauzatu bazuten ere, Alderdi Komunista hegemonikoa bihurtu zen, hein handi batean,Estatu Batuek ezarri zutenblokeo ekonomikoaren ondorioz, herrialdeko ekonomia gero etaSESBen mendekoago bihurtu baitzen. SESB erori zenean, Kuba komunismoaren gotorleku bakarti gisa gelditu zenAmerikan, nahiz eta atzerriko kapital pribatuen parte hartzea onartu, turismoari begira.[23]

Txinako Herri Errepublikan ere eraldaketa sakonak garatu ziren nazioarteratzearen eta aldarrikatutako printzipio politikoetatik asko aldentzen den eredu ekonomiko baten inguruan, estatu kapitalismoaren eta merkatu sozialismoaren erdibide moduko batean.

Vietnamen eta, neurri apalagoan,Laosen, Txinaren norabide bereko erreforma bidean sartu ziren;Ipar Koreak, aldiz, erreforma liberalizatzaileen aurkako eta patriotismoaren nahiz ekonomia sozialistaren aldeko jarrera itxiari eutsi zion, nahiz eta azkenaldian atzerriko kapitala sartzea ahalbidetzeko mekanismoak hartzen ari den.[24]

Errusian,Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista izandakotik abiatutaErrusiar Federazioko Alderdi Komunista sortu zuten 1993an. Alderdi horrek komunismoaren alderdi ohikoak konbinatzen ditu abertzaletasun sendo batekin bere planteamenduetan. Ideologikoki,nazional boltxebismoa deitu izan da, hau da,antikapitalismoaren borroka sozialanazionalismoarekin konbinatzea. Dena dela, 1920ko hamarkadaz geroztik, joera hori, neurri batean,Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan bizirik egon zen.[25][26] Errusiar Federazioko Alderdi Komunista berriak botoen % 40 baino gehiago lortu zuen 1996ko lehendakaritzako hauteskundeen bigarren itzulian, % 24 1999ko legegintzaldikoetan eta % 19 2011ko eta 2021eko legegintzaldikoetan.

Komunismoa soziologian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Komunismoak, kontzeptu soziologiko gisa ulertuta, ekoizpen- eta/edo kontsumo-ondasunak erabat komunean edukitzean oinarritutako ordena sozioekonomikoari egiten dio erreferentzia.

Émile Durkheim soziologoaren definizioan, komunismoa gizarte-ordena (berez komuna) gisa deskribatzen da, non kontsumoa kolektiboki antolatzen den, ekoizpenean papera libreki eta indibidualki aukeratzen den bitartean (nahiz eta lanaren produktua komunitatearen zerbitzura egon). Komunismoa horrela definitzen da sozialismoaren aurkaritzan, bertan kolektiboki ezartzen baitira ekoizpena eta lanaren forma; kontsumoa, berriz, pribatuan gozatzen da, eta gizarteari, askatasunez, egindako lan-ekarpenaren mende dago:

«Egia da sistema batek eta besteak eremu kolektiboan sartzen dituztela, ikuskera indibidualisten arabera, eremu pribatuari egokitu beharko litzaizkiokeen jarduera-modalitateak, eta, zalantzarik gabe, horrek eragin du gehien nahastea. Baina puntu honetan ere, aurkakotasun zorrotza dago. Sozialismoaren arabera, funtzio ekonomikoak berak, hau da, zerbitzuak ekoizteko funtzioak (merkataritza eta industria) sozialki antolatuta egon behar dira, baina kontsumoak pribatua izaten jarraitu behar du. Ez dago, ikusi dugun bezala, doktrina sozialistarik gizabanakoari legez eskuratu duena nahi bezala eduki eta erabiltzeko eskubidea ukatzen dionik. Komunismoan, aldiz, kontsumoa arrunta da, eta ekoizpena, pribatua.Utopian, bakoitzak bere aldetik egiten du lan, nahi duen bezala, eta beharturik dago alfer ez egotera. Bere lorategia lantzen du; bere ogibideaz arduratzen da, gizarterik indibidualistenean egin lezakeen bezala. Ez dago arau komunik langileek, elkarren artean, dituzten harremanak zehazteko, ez eta jarduera desberdin horiek helburu kolektiboetara nola heldu behar duten zehazteko ere. Bakoitzak gauza bera egiten duenez, edo ia, ez da lankidetzarik arautu behar, baina norberak ekoitzi duena ez da berea. Ezin du nahi bezala erabili. Komunitateari eman behar dio, eta berak kolektiboki erabiltzen denean bakarrik erabiltzen du. Gizarte-antolamenduko bi mota horien artean, beraz, polipo kolonia jakin batzuen eta goiko animaliena bereizten dituen antolaketa distantzia bera dago. Lehenengoan, elkartutako banako bakoitzak bere kasa ehizatzen du, modu pribatuan, baina harrapatzen duena urdail komunera doa, eta gizabanakoak ezin du aberastasun komunaren bere zatia izan, hau da, bere janari-zatia, gizarte osoak aldi berean jaten ez badu. Aitzitik, ornodunen artean, organo bakoitza, bere funtzionamenduan, beste organoekin harmonizatzeko arauetara egokitzera behartuta dago; nerbio-sistemak bermatzen du akordio hori. Baina organo bakoitza eta organo bakoitzean ehun bakoitza eta ehun bakoitzean zelula bakoitza, bereiz elikatzen da, askatasunez, besteen mende egon gabe. Organismoaren atal bakoitzak ere bere elikadura berezia du gainera. Hain maiz parekatu diren bi gizarte-kontzepzioen arteko distantzia ez da txikiagoa.[27]»

BadirudiMax Weber ekonomialari eta soziologoa bat datorrela definizio horrekinetxeko komunismoa deiturikoari dagokionez, baina ez komunismoari orokorrean dagokionez. Weberren ustez,sozialismo terminoa, helburu praktikoetarako, komunismo moduarrazional bat deskribatzeko modua bezala erabil daiteke, non gizabanakoen ekoizpena eta kontsumoa ere modu kolektiboan antolatzen diren; balizko komunismo aurremodernoetan, berriz, ekoizpena eta kontsumoa, banaka, libreak dira, baina horien helburua eta jatorria, hurrenez hurren, funts kolektibo komun bat dira beti:

«Etxeko komunismoaren printzipioak, norbanakoarenesleipenik gabe, baizik eta norbanakoak bere indarren arabera laguntzen eta bere beharren arabera gozatzen duena (ondasunek lortzen duten heinean), gaur egun ere, gurefamiliaren etxeko komunitatearen ezaugarririk funtsezkoena izaten jarraitzen du, noski, ia beti etxeko kontsumora mugatutako hondakin gisa.[28]»
«[...] Komunismoa ondasunen erabileran "kalkulurik" ez dagoela ulertzen badugu, eta ez ekoizpenaren antolaketa arrazionala edozein antolamenduri begira ("sozialismoa").[28]»

Weberrek komunismoaren izaera produkzioa antolatzen duen plangintza orokor gisa deskribatzen du merkatuko gizarte batekin kontrastatuz:

«"Administrazio-ordena" kontzeptuaren barruan, administrazio-koadroaren zein kideen "elkartearen aurrean" jokabiderako balio izan nahi duten arau guztiak sartzen dira, edo, esan ohi den bezala, administrazio-koadroaren eta haren kideen ekintza planifikatu eta positiboki preskribatu baten bidez elkartearen antolamenduak ziurtatu nahi dituzten helburu guztietarako balio nahi dutenak. Erabateko izaera komunista duen antolaketa ekonomiko batean, gizarte-ekintza oro mota horretakoa izango litzateke gutxi gorabehera; zuzenbide-estatu batean, bere forma garbi eta absolutuan, epaileen, polizien, epaimahaien, soldaduen eta legegintza- eta hauteskunde-jardueren ekintzak baino ez lirateke izango mota horretakoak. Oro har —baina ez beti bereziki—, administrazio-aginduen eta agindu arautzaileen muga, izan ere, bat dator (elkarte politiko baten barruan) zuzenbidepublikoaren etapribatuaren arteko bereizketarekin.[28]»

Ferdinand Tönnies soziologoak deskribatzen du, komunismoan, ekoizpen bitarteko sozialen eta fabrikatutako ondasunen azken helburua kolektiboa denez (eta, aldi berean guztien artean partekatua) kideek bizi eremu komun bakar batean zuzenean parte hartuz inplikatzen dituela.[29] Kontzeptu hori partekatua da, ñabardura etimologiko gisa, terminoaren kontzeptua ondorioztatzeko.[30]

Karl Marxek, bere lehen eskuizkribuetan, komunismoaren ideiak deskribatu zituen, bere garapenerako baldintzak sortzen dituen jabetza pribatuaren izaeraren arabera, proiektu sozial gisa hartzen dituen garapenaren izaera eta formak, baina definizio esentzialista eta komunismoaren eta sozialismoaren arteko bereizketarik egiten saiatu gabe, egileak aurreikusitako etorkizuneko antolaketa sozialak tradizionalismo komunitarioaren eta kontraktualismo sozietarioaren elementuak konbinatu eta gaindituko lituzkeelako.[31]

Bere aldetik,Friedrich Engelsek giza gizarteen garapen historikoaren hasieran komunismo primitiboko aldi bat egon zen ideia hartu zuenLewis Henry Morgan antropologoarengandik, eta bereFamiliaren jatorria, jabetza pribatua eta Estatua liburuan sistematizatu zuen, non bere izaera soziologia enpirikotik hurbilago dagoen ikuspegi batetik deskribatzen den.

Marxismoak bat egiten du ondorengo soziologia klasikoarekin: komunismoa bereizi egiten delalanaren banaketan ez espezializatzeagatik[32] eta ondasunen zirkulaziorakodirurik ez egoteagatik.[33][34][35][36].

Soziologiaren ikuspegitik komunistatzat defini daitezkeen gizarte-ordenamenduen adibide historiko zehatzen artean, honako hauek aipa daitezke:komunismo kristau aurremodernoa (Eliza katoliko primitiboaren familia-komunismoa), eta modernoa (Tomas Morok sistematizatua etaMánchesterreko Shaker-ek esperimentatua,[37]Gerrard Winstanley-ren zulatzaileak etaWilhelm Weitling-enJustuen Ligako langile-mugimenduak bultzatua),[38] pertsiarmazdakismoaren forma protokomunistak,[39] komunismofeudala, azken aldikoMarxen[40] arreta erakarri zuena (Errusiako Mir tradizionalak, Santa Kilda-ko eskoziar uhartetarrak),[41]komunismo erlijioso milenaristaren aldaera sekularizatuak (Gabriel Bonnot de Mably,Morelly) eta mugimendu ez-iraultzaileak, hala nolahippykomunena etakibbutz israeldarrena, besteak beste.[42] Bizimodu komunista horiek gehienak ez dira egon ezartzen dituen doktrina politiko baten mende.

Komunismo marxista

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Marxismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Marxismo»

Leninismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Leninismo»

Marxismo-Leninismoa, estalinismoa, trotskismoa eta maoismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Marxismo-Leninismoa eta estalinismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Estalinismo»

trotskismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Trotskismo»

Maoismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Maoismo»

Marxismo libertarioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eurokomunismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Eurokomunismo»

Ezkerreko komunismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Komunismo ez-marxista

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Anarko-komunismoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Komunismo libertario»

Komunismo kristaua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kritika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Antikomunismo»
Ikur antikomunista.

Antikomunismo terminoa erabiltzen da, adiera zabalenean, komunismoarekiko aurkakotasun edo etsaitasun jarrera teorikoen eta praktikoen multzoa izendatzeko. Hala, antikomunismoa izan daiteke posizionatze ideologiko hutsa, diskurtso politiko egituratu bat, ekintza politiko bat edo propaganda egitea. Alta, antikomunismo hitzaren zentzua aldakorra da, izan ere, "komunismoa" berak ere herrialdeetan oso mamitze desberdinak izan baitu. Antikomunismoaren nolakotasuna azaltzen duten faktoreak lotuta daude borrokatu nahi den komunismo motaren ezaugarriekin.[43]

KontzeptuaXIX. mendean sortu zen etaXX. mendean bilakaera luzea izan zuen, batez ere,boltxebikeekErrusian1917ko urrian boterea eskuratu etaSESB sortu ondoren: ordutik, funtsean, antikomunismoa erregimen komunisten eta inspirazioleninista etaestalinista zuten alderdien kontrako jarrera bezala definitu zen.1930eko hamarkadan,antisemitismoarekin batera,Alemania naziak martxan jarritako politiketako bat izan zen.Bigarren Mundu Gerraren ostean, antikomunismoaEstatu Batuen barne eta kanpo politikako funtsezko elementu bihurtu zen, SESBerekin aurrez aurre kontrajarriko denaGerra Hotzaren garaian.

Komunismoa Euskal Herrian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)«Communism | Definition, History, Varieties, & Facts | Britannica» www.britannica.com (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-02-12).
  2. (Ingelesez)«The Principles of Communism» www.marxists.org (web.archive.org) (kontsulta data: 2019-06-06).
  3. (Ingelesez)«Nikolai Bukharin and Evgenii Preobrazhensky: The ABC of Communism - Chapter III : Communism and the Dictatorship of the Proletariat» www.marxists.org (web.archive.org) (kontsulta data: 2019-06-06).
  4. (Ingelesez)George Kurian. (2011). The Encyclopedia of Political Science. web.archive.org  doi:10.4135/9781608712434. ISBN978-1608712434. (kontsulta data: 2019-06-06).
  5. abcdefg (Italieraz)Gian Mario Bravo. (1971). Storia del socialismo, 1789-1848 : il pensiero socialista prima di Marx. Roma: Editori Riuniti ISBN978-8864731254..
  6. abcde (Frantsesez)Jean Bruhat. (1979). Le socialisme français de 1815 à 1848 - Histoire générale du socialisme (1) Des origines à 1875. Presses Universitaires de France.
  7. (Ingelesez)Steele, David Ramsay. (2013-12-15). From Marx to Mises: Post Capitalist Society and the Challenge of Ecomic Calculation. Open Court ISBN978-0-8126-9862-6. (kontsulta data: 2023-03-13).
  8. Askoren artean (1910-1911). «Communism». Hugh Chisholm ed.Encyclopædia Britannica.A Dictionary of Arts, Sciences, Literature, and General information (ingelesez) (11. argialpena). Encyclopædia Britannica, Inc.;gaur egun jabari publikoan.
  9. (Frantsesez)Maurice Dommanget. (1962). «La Première Internationale» Revue d'histoire économique et sociale 40 (4): 549–556. ISSN0035-239X. (kontsulta data: 2023-03-10).
  10. (Ingelesez)D. G. Kirby. (1986). War, peace, and revolution : international socialism at the crossroads, 1914-1918. ISBN978-0312855871..
  11. (Frantsesez)«Internationale Communiste — Wikirouge» web.archive.org 2023-03-06 (kontsulta data: 2023-03-10).
  12. (Ingelesez)«Communism is Soviet Power + Electrification of the Whole Country – Seventeen Moments in Soviet History» web.archive.org 1921 (kontsulta data: 2023-03-11).
  13. (Ingelesez)«Robert Conquest: Revealing the horror of Stalin - BBC News» web.archive.org 2015-08-06 (kontsulta data: 2023-03-11).
  14. (Gaztelaniaz)Gabriela Liszt. (2020-01-20). «La expulsión de Trotsky de la URSS» La Izquierda Diario (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-03-11).
  15. (Frantsesez)«Quatrième internationale — Wikirouge» web.archive.org 2022-06-30 (kontsulta data: 2023-03-11).
  16. (Ingelesez)Craig Johnston. (1980). «The 'Leading War Party': Communists and World War Two» JSTOR (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-03-12).
  17. (Gaztelaniaz)Gonzalo Martner. (1984). «América Latina dentro del orden económico mundial» Estudios Internacionales 17 (68)  doi:10.5354/0719-3769.1984.15839. ISSN0719-3769. (kontsulta data: 2023-03-12).
  18. (Frantsesez)Yu-Shan Wu. (2001). «Les voies du communisme | Cairn.info» Raisons politiques (web.archive.org) ISSN978-2724629064. (kontsulta data: 2023-03-12).
  19. (Ingelesez)Donald A. Filtzer. (1993). The Khrushchev era: de-Stalinization and the limits of reform in the USSR, 1953-64. WorldCat.org ISBN978-0333585269. (kontsulta data: 2023-03-12).
  20. (Frantsesez)Valéria Zanier. (2016). «Redéfinir la relation de l’Europe et de la Chine après 1945 : les organisations économiques britanniques à la recherche d’échanges commerciaux « politiquement corrects » (1952-1963) [1 | Cairn.info»] Relations internationales (web.archive.org) (kontsulta data: 2023-03-12).
  21. (Gaztelaniaz)Andrea Donofrio. (2013). «El final del eurocomunismo y el PCE» Studia Historica. Historia Contemporánea 31: 167–191. ISSN2444-7080. (kontsulta data: 2023-03-12).
  22. (Ingelesez)«Berlin Wall: 20 years on | World | The Guardian» web.archive.org 2009 (kontsulta data: 2023-03-12).
  23. (Gaztelaniaz)Miguel García Reyes, María Guadalupe López de Llergo. (1997). «Cuba después de la era soviética» www.worldcat.org ISBN978-6076285497. (kontsulta data: 2023-03-12).
  24. (Ingelesez)«Foreign Investment | North Korea in the World» web.archive.org 2023-01-16 (kontsulta data: 2023-03-12).
  25. (Gaztelaniaz)Carlos Taibo. (2006). Rusia en la era de Putin. Libros de la Catarata ISBN978-8483192788..
  26. (Gaztelaniaz)Luis-Tomás. Zapater Espí. (2005). «El nacionalismo ruso: la respuesta euroasiática a la globalización | WorldCat.org» www.worldcat.org (Universidad Politécnica de Valencia) ISBN978-8497057301. (kontsulta data: 2023-03-12).
  27. «Le socialisme - Émile Durkheim - Quadrige - Format Physique et Numérique | PUF» web.archive.org 2022-11-28 (kontsulta data: 2023-03-13).
  28. abc (Ingelesez)Max Weber. «Wirtschaft und Gesellschaft Entstehungsgeschichte und Dokumente | WorldCat.org» www.worldcat.org (kontsulta data: 2023-03-13).
  29. Ferdinand Tönnies (1887)Gemeinschaft Und Gesellschaft. Kessinger Publishing.ISBN 978-1168583338.
  30. (Ingelesez)Alan Woods. (2021). The History of Philosophy: A Marxist Perspective. Wellred ISBN978-1913026240..
  31. Paul S. Adler,Community and Innovation: From Tönnies to Marx,Organization Studies, 2015, SAGE Publications, DOI: 10.1177/0170840614561566, vol. 36(4) [445-471], 465-466 or.
  32. Karl Marx, "La división social del trabajo y sus consecuencias: la propiedad privada, el Estado, la «enajenación» de la actividad social",La ideología alemana, Universitat de València, 1994, cap. III, 46. or.
  33. Karl Marx, "Dinero",Manuscritos económico-filosóficos de 1844, Colihue, 2006, 3.er manuscrito, § 4, 179-184 or.
  34. (Gaztelaniaz)«Trotsky (1936): La Revolución Traicionada» www.marxists.org (kontsulta data: 2023-02-12).
  35. (Ingelesez)«Marxian Humanism and the Crisis in Socialist Ethics by Eugene Kamenka» www.marxists.org (kontsulta data: 2023-02-12).
  36. (Ingelesez)«Freedom, Inequality, Primitivism, and the Division of Labor by Murray N. Rothbard» archive.lewrockwell.com (kontsulta data: 2023-02-12).
  37. (Ingelesez)«Description of Recently Founded Communist Colonies Still in Existence - Engels» marxengels.public-archive.net (kontsulta data: 2023-02-12).
  38. (Ingelesez)«Communism | Definition, History, Varieties, & Facts | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2023-02-12).
  39. (Ingelesez) A Comprehensive Commentary on the Quran: Comprising Sale's Translation & Preliminary Discourse, with Additional Notes & Emendations...by the Rev. E.M. Wherry.... K. Paul, Trench, Trübner, & Company 1896 (kontsulta data: 2023-02-12).
  40. Juan Dal Maso,La historia es una abuela. Marx, la revolución rusa y la actualidad del marxismo
  41. (Ingelesez)«St Kilda» www.abandonedcommunities.co.uk (kontsulta data: 2023-02-12).
  42. Early Communism
  43. Jean-Jacques Becker (2001) «Aspects de l'anti-communisme» txostenaren hitzaurrea,Communisme 62-63 zk., «L'Âge d'homme». Éditions Vendémiaire.
  44. (Frantsesez)«Pays Basque | NPA» web.archive.org 2022-04-10 (kontsulta data: 2023-03-14).
  45. (Frantsesez)NPA. (2022-05-31). «Soutien aux candidatEs de rupture de la NUPES, candidatures autonomes: le positionnement du NPA pour les législatives» archive.wikiwix.com (kontsulta data: 2023-03-14).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Kontzeptuak
Lanak
Das Kapital, Kapitala (1867, 1885, 1894)  • Agiri Komunista (1848)  • Anti-Dühring (1877)
Mugimenduak
Marxistak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Komunismo&oldid=9851940"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp