Komoreak[1] (arabieraz:جزر القمر,Juzur al-Qumur / Qamar), ofizialkiKomoreetako Batasuna (komoreeraz:Udzima wa Komori,frantsesez:Union des Comores,arabieraz:الاتحاد القمريal-Ittiḥād al-Qumurī / Qamarī)Indiako ozeanokouhartedi-estatu burujabea da, hego-ekialdekoAfrikako kostaldearen aurrean dagoena. Hiru uhartez osaturik, 1.861 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 758.316 biztanle zituen 2017an.[2] HiriburuaMoroni da.
Komoreetako uhartedia Indiako ozeanoan dago,Mozambikeko kanalaren iparraldean,Mozambike etaMadagaskarren artean. Artxipielagoko hiru uhartek osatzen dute Komoreetako Batasuna:
Sumendi jatorriko uharteak dira.Komore Handian dagoenKarthalaezkutu-sumendia da herrialdeko gailurrik garaiena: 2.361 metro. Munduko sumendirik aktiboenetako bat da. 2006ko erupzioan milaka pertsona ebakuatu behar izan zituzten.[3] Anjouango gailurra, berriz, Ntringui mendia da (1.595 metro).
Klima tropikala dute, biurtaroekin: abendutik apirilera euritsua eta beroa (29-30 °C martxoan)zikloi tropikalekin noizean behin; eta maiatzetik azarora lehorra eta freskoa (19 °C edo gutxiago).
1974an,Komore Handia,Anjouan etaMohéli uharteek independentzia eskuratu zuten, eta Mayottek, aldiz, Frantziaren mende geratzea erabaki zuen gainerako uharteen gogoz kontra.1976an,Nazio Batuek frantsesen esku-hartzea gaitzetsi zuten eta 1974ko erreferenduma baliogabetu; erabaki horren kariaz, Frantziak bere laguntza ukatu zien uharteei. Komoreko uharte independenteen lehen lehendakaria,Ahmed Abdallah, berehala kendu zuten kargutik, eta, 1975ko urtarriletik aurrera,Ali Soilihk hartu zuen uharteen gaineko aginpidea.
1978ko maiatzean,Bob Denard frantsesaren aginduetara zeuden mertzenario batzuek Ali Soilih hil eta Abdallah ezarri zuten berriro lehendakari. Urte horretan, konstituzio berria onartu eta Komoreko Errepublika Islamiko Federala eratu zuten uharteek; halaber, Komoreen eta Frantziaren arteko harremanak bere onera etorri ziren. 1985. eta 1987. urteetan estatu kolpeak izan ziren, baina menderatu ahal izan zituzten.
1989an, Ahmed Abdallah presidentea hil zuten haren guardiaren eta Komoreetako gudarostearen arteko borroketan; frantses mertzenarioek ere esku hartu zuten ekintza horretan, eta lurraldetik kanpo egotzi zituzten.1990eko hauteskundeetan,Said Mohamed Djohar hautatu zuten presidente, eta1992an konstituzio berria ezarri zen, baina ez zen lortu egonkortasun politikorik. 1991n gobernu berria osatu zen Komoreetako Demokraziaren aldeko Batasun NazionalekoMohammed Takiren buruzagitzapean, baina Djohardek bere kargutik kendu zuen 1992an, frantsesen aldeko jarrerak erakutsi izanagatik. 1993an legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren, baina oposizioak boikota egitera dei egin zuenez, Djohar lehendakariaren Eraberritze Demokratikorako Elkartea (RRD) atera zen irabazle.
1995ean, estatu kolpea emateko saio bat antolatu zuen 1989an Abdallah lehendakaria hil zuen mertzenario talde frantsesak, Bob Denarden zutela buru.1996an hauteskundeak egin ziren; 1995az gero Djoharren eskumena sinbolikoa izan zen eraginkorra baino areago, oso zahartuta eta gaixo baitzegoen, eta ez zen hauteskundeetara aurkeztu. Horrela, haren aurkari nagusiak,Mohamed Taki Abdoulkarimek, irabazi zituen hauteskundeak. 1996an konstituzioa erreformatu zuen, nahiz eta oposizioak alderdi guztiak presidentearen alderdiarekin bat egiteko presioa begi onez ikusi ez, etaAbbas Djoussouf oposizioko buruarekin bat egin zuten.
1998an Taki Abdoulkarim hil zenean, behin-behineko presidente aukeratu zutenTadjidine Ben Said Massounde, eta Abbas Djoussoufek hartu zuen lehen ministro kargua.1999an hauteskundeak egin bitartean iraun behar zuen behin-behineko gobernu hark, baina bertan behera gelditu ziren hauteskunde haiek, egoera politiko oso larria sortu zelako uharteen burujabetasunaren aldekoen presioagatik. Izan ere, 1997an istilu larriak gertatu ziren Anjouan uharteko burujabetasunaren aldeko erakundearen (OPIA) eta gobernuko gudarostearen artean. Taki Abdoukarimek hiru uharteen autonomia areagotzeko neurriak hartu zituen arren, Abdallah Ibrahim independentistak Anjouanen burujabetasuna aldarrikatu zuen, eta gauza bera egin zuen Moili uharteak ere.
1998an erreferenduma egin zen, eta Anjouango biztanleek onartu egin zuten Komoreetatik bereiztea (han bizi da Komoreetako uharteetako biztanleen erdia). 1999an uharteetako ordezkariek autonomia zabala onartu zieten Anjouan eta Moheliri, eta etorkizunean hiru uharteen artean batasun bat osatzeko asmoa azaldu zuten. Dena dela, istiluek bere horretan jarraitu zuten, eta azkeneanAzali Assoumani Komoreetako gudarosteko koronelak estatu kolpea eman zuen.2001ean, bake hitzarmena sinatu zuten gobernuak eta Anjouanen burujabetzaren aldekoek, eta, horren ondorioz, beste konstituzio bat onartu zen erreferendumean.
Komoreetako errepublikak arazo larriak izan ditu egonkortasun politikoa lortzeko.Estatu kolpe asko izan dira1975ean Frantziatik independendizatzea lortu zuenez gero.1997an,Anjouan etaMoheli uharteek beren burujabetasuna aldarrikatu zuten. Urte hartan bertan, uharte matxinatuen gaineko kontrola berreskuratzen ahalegindu zen Komoreetako gobernua indarrez, baina huts egin zuen. 2001ean, bake hitzarmena sinatu zuten gobernuak eta Anjouanen burujabetzaren aldekoek, eta, horren ondoren, konstituzio berri bat onartu zen erreferendumean.
2001eko konstituzioak izena aldatu zion herrialdeari —Komoreetako Batasuna—, autonomia zabala eman zien Komore Handia, Anjouan eta Mohéli uharteei, eta bakoitzari presidente eta konstituzio bana aitortu zien. Batasuneko presidentea lau urtean behin txandaka aukeratzen da hiru uharteetako hautagaien artean.2018an, ordea, beste konstituzio bat onartu zen erreferendum bidez, txandakako presidentetza alde batera utzi zuena.[4]
758.316 biztanle zituen2017an.[2] Adinari dagokionez, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak, % 36,7; 15-24 urte bitartekoak, % 20,7; 25-54 urte bitartekoak, % 44; 55-64 urte bitartekoak, % 4,5; eta 65 urtetik gorakoak, % 4,1. Bizi itxaropena 66,9 urtekoa da: 68 urtekoa gizonezkoena eta 69,2 urtekoa emakumezkoena (2021eko zenbatespenak).[4]
Komoreetako errepublika munduko herrialderik pobreenetako bat da. Arazo larrienak hiru uharteen arteko komunikazio egokirik eza, biztanleria gaztea eta hazkunde bizkorrekoa eta baliabide naturalen urritasuna dira. Bestalde, langileen prestakuntza ez da ona,analfabetismo handia dago, eta horren ondorioz iraupeneko ekonomia eta kanpoko laguntzen mendekotasuna nabarmenak dira. Ekonomia jarduera nagusiak lehen sektorekoak dira:barne produktu gordinaren % 47,7 eta langileen % 80.[4] Lurrik onenak esportaziorako gaiak lantzeko baliatzen dira (lurrinak egiteko erabiltzen denCananga odorata,banilla,iltzea), eta bertako biztanleentzat lantzen diren gaien uztak (banana,tapioka,arroza) ez du bertako beharrak asetzeko ematen. Gobernua ahaleginak egiten ari da hezkuntza eta prestakuntza teknikoa bideratzeko, merkataritza eta industria enpresak pribatizatzeko, osasun zerbitzuak hobetzeko, turismoa bultzatzeko eta biztanle kopuruaren hazkundea murrizteko.