Koloratura (italieratikcoloratura) ahots lirikoak segidako nota lasterrak jarraian kantatzeko ahalmena da. Koloraturamelismatikoa izaten da, hau da, koloraturan, hitz batenbokala hainbat nota jarraituri zabaltzen da.
Koloratura,bel canto teknikaren hiru adierazleetako bat da. Horregatik, edozein ahots motak egin beharrekoa izaten da. Baina, hala ere, koloraturasopranoaren ahotserakomusikan askoz gehiago erabiltzen da.
Koloratura ohiko baliabideak zenmusika barrokoan. Elizako musika zeinoperako izarrak nabarmentzeko erabiltzen zen,prima donna etacastratiak.Johann Sebastian Bach bezalako konposatzaileentzako kantari ideala, trebezia instrumentala zuen kantaria zen, eta honek, ahotstesitura guztian koloraturak egitea esan nahi zuen.
Garai klasikoan, koloraturak, birtuosismo bokalaren modu bakarra izateari uzten dio, eta hitz egindako ahotsarengandik hurbilago dagoen kantuarekin existitzen da.Wolfgang Amadeus Mozartensingspielean, koloraturazkoaria klasikoa, herri kantutik eratorritako formekin existitzen da aldi berean.
Rossini,Donizetti etaBelliniren operetan, koloratura muturrera eramaten da, zabaleran azkartasunean eta bizitasunean. Garapen hori,AlemanianRichard Wagner bezalako konposatzaileek oso azalekotzat jo zuten. Baina, Rossiniren operetako koloratura, egoera animiko baten adierazpena da beti. Koloraturaren gailurra, RossinirenSevillako Bizargina opera da.
Koloratura eta bel cantoaren irakasle eta teoriko garrantzitsuenaManuel Patricio Rodriguez Garcia baritonoa izan zen.1840 eta1847an,Parisen, bi zatitan banatutako kantuaren gidaliburu bat argitaratu zuen, non, bel cantoaren teknikak laburtu eta nota errepikapenen bidez koloratura bizi bat hartzeko modu bat deskribatzen dituen.
XIX. mendeko bigarren erdiko operan, koloratura, bereziki, emakumeen paper dramatikoetan agertzen zen, VerdirenLa Traviata operako Violeta kasu. Bitartean, Rossiniren erako koloraturazko tenoreaspinto tenoreagatik aldatua da, potentzia handiko ahots bat, baina mugimendu biziak egiteko gai ez dena. Garapen hau opera kantu guztian egiten daRichard Wagnerren etaverismoaren operekin.
Egun, koloraturazko kantuak,Claudio MonteverditikRossinirainoko konposaketekin bizirik iraun du. Baina, egungo konposaketetan, egungo konposatzaileek ez dute teknika hau euren konposaketetan modu naturalean barneratzeko modurik aurkitu.