Kolibia marroia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Omphalotaceae |
Generoa | Gymnopus |
Espeziea | Gymnopus fusipes Gray, 1821 |
Basionimoa | Agaricus fusipes |
Kolibia marroia (Gymnopus fusipes)Gymnopus generokoonddoespezie bat da.[1] Ale gazteen kapelak bakarrik jaten dira, ireki baino lehen, gero, gogorra, astuna eta toxikoa ere bada.
Sinonimoa:Collybia fusipes.
Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa. Lehenik ganbila, gero zabaldu egiten da, askotan itxuragabea, irregularra. Azal leuna, ilegabea, batzuetan hondoratua, gorrixka-lehoi kolorekoa edo gamuza kolorekoa ilunagoa edo argiagoa.
Orriak: Itsatsiak, zabalak, zabal. Hasieran, kolore zurixkakoak edo zurbilak, gero arre-gorrixkaz zikinduak.
Hanka: Gogorra, zaila, lehenik betea, gero barnehutsa, ardatzaren formakoa, sustrai itxurako luzapen batez bukatuz; askotan belusatua, sakonki ildaskatua, kolore arre-gorrixka edo purpurakoa, argiagoa goialdean.
Haragia: Gogorra, elastikoa, larrukara, mehea, erresistentea, ez da erraz usteltzen.[2]
Etimologia:Collybia terminoa antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik.Fusipes epitetoa latinetik dator, "fusipes" hitzetik, ardatz itxurako oina esan nahi du.
Ez da jangarria. Perretxiko gogor eta larrukara bat da, digestio arazoak eragin ditzakeena. Probatu nahi izanez gero, ale oso gazteen kapelak bakarrik kontsumitu.[3]
Zaila da nahastea. Antzeko ezaugarriak dituenCollybia filamentosa delakoarekin nahas daiteke, baina oinaren oinarria lodituta du eta konifera basoetan hazten da.[4]
Ohikoa udan, taldeka edo sortatan, hostoerorkorren enborren oinean, batez ere hariztietan, pagadietan eta gaztainondoetan.[5]
Europa, Ipar Amerika, Errusia, Australia, Zeelanda Berria.