1974-1976 bitartean, Ghanako Turismo ministerioarentzat lan egin zuen. NBEren barruan organismo batzuetan eta besteetan lan egin ondoren,1987an idazkari nagusiaren finantza-gaietarako aholkulari eta laguntzaile izatera iritsi zen, baiJavier Pérez de Cuéllarrekin, baiButros-Galirekin.1995-1996 bitartean, idazkariorde nagusia zelarik, Butros-Galiren ordez aritu zenJugoslavia ohian bake-lanetan.1996an, Batzar Nagusiak NBEko idazkari nagusi aukeratu zuen, Estatu Batuek Butros-Gali berriro hautatzeko ezetza eman baitzuten; bera da orain arte postu horretara iritsi den karrerako funtzionario bakarra.
Bitartekari lanetan aritu zen hainbat prozesu politikotan:1998anSaddam Hussein presidentearekin elkarrizketatu zenBagdaden, estatubatuarrekIraki egin nahi zioten erasoa eragozteko asmoz, irakiarrek ez baitzuten baimenik eman nahi ustez zituzten armategi kimikoa eta biologikoa ikuskatzeko. Negoziazio horietan izan zuen arrakastarekin asko hazi NBEren ospea nazioartean, aurretik porrot ugari izan baitzituen gatazka horretan. Bitartekari izan zenNigerian ere, gobernu zibilaren aldeko trantsizioari bultzada emanez, eta baita NBEko Segurtasun Batzordearen etaLibiaren arteko harremanak suspertzen ere1999an.[1]2001ean,Bakearen Nobel saria jaso zuen, mundu ondo antolatu eta baketsuago baten alde egindako lanagatik.[2]
Haren agintaldian lehentasuneko gai batHIESaren aurkako borroka izan zen. Pasarte polemikoak ere izan zituen:2004an, Irakeko egunkari batek salatu zuen hainbat agintarik NBEk sustaturikoPetrolioa Elikagaien Truke programa irabaziak eskuratzeko erabili zutela eta ustelkeria sare horretan Annanen semea zegoela.[3]2006an, idazkari nagusi izateari utzi zion, eta NBErentzat jarraitu zuen laneanSirian, ordezkari berezi gisa.[4]2007an, haren izena daraman fundazioa sortu zuen, bakea eta elkarrizketa sustatzea helburu duena.[3]
2012an dimisioa eman zuen, Sirian bere betebeharra lortu ez zuelako, eta NBEan zuen postua utzi zuen.[9] Beti ere, hil arte segitu zuen lanean.2018ko uztailean, esate baterako,Zimbabwen egon zen hauteskunde-prozesua ikuskatzen.[2]Nelson Mandelaren jaiotzaren urteurrenaren ekitaldietaraHegoafrikara joan zenean gaixoturik, horren ondorioz hil zen Bernan.[3]
Bauer, Friederike (2005). Kofi Annan: Ein Leben (in German). S. Fischer. ISBN 978-3-10-009647-0.
Maurel, Chloé (2019). "ANNAN, Kofi Atta" (PDF). In Bob Reinalda; Kent J. Kille; and Jaci Eisenberg (eds.). IO BIO, Biographical Dictionary of Secretaries-General of International Organizations. Retrieved 2 May 2022.
Frederic Eckhard (préf. Bernard Kouchner, trad. Annick Stevenson),Kofi Annan, Éditions du Tricorne, 2009(ISBN 978-2-8293-0293-0)