Knossos[1] (antzinako grezieraz:Κνωσός,Linear B:𐀒𐀜𐀰, ko-no-so) antzinako hiria zen,Kretako iparraldean zegoena.
K.a. 3000. urtea baino lehenagokoa da.Minos errege mitologikoaren jauregia izan zen. K.a. XV. mendeanmizenastarrek okupatu zuten, geroagodorioarrek, etaerromatarrek.[2]Minostar zibilizazioaren gune nagusia izan zen. Hain zuzen ere, Knossosko jauregi handiaren ikerketetatik ezagutzen da zibilizazio minoikoa[3]. Jauregi osoa, gotortu gabe zegoena, harriz egina zegoen egurrezko egitura baten gainean, eta erdikopatio baten inguruan biltzen zen[4].
Jauregiaren[5] ipar-mendebaldean, "Freskoen etxea" deritzona dago,K. a. XV. etaK. a. XII. mendeen artean erabilgarri egon zena.Etxebizitza eraikin txiki samarra da, baina fresko ederrak nabarmentzen dira.[6]
Knossosen monumentu garrantzitsu bat, errege jauregia deitzen da. Jauregiaren ipar-ekialdeko muturrean kokatzen da. Izaera erlijioso sendoa du, eta aristokrazia edo hierarkiaren kide nabarmen baten bizilekua izan zitekeen. Mendi-magalaren sekzio batean eraiki zen,eta fatxadak Kairatos ibaiaren haranera ematen zuen. Beheko solairua mantendu da eta lehen solairuaren zati bat zaharberritu da; bigarren solairu bat zegoen goian.[7]
Antzinako Greziar elezaharren arabera,Minos erregearen hiriburua[8] zen, eta bertan zegoenlabirintoa. Hiria suntsituta gelditu zenK.a. 1400. urte inguruan, arrotzen erasoz ziurrenik, baina gero greziar hiri jorietakoa izan zenK. o. IV. mendera arte. Tradizioaren arabera, Minos erregea Kretara iritsi zenean, hiru gunetan banatu zuen, eta hiru hiri sortu zituen: Knosos,Festo eta Zidonia.[9]