Knismolagnia, baita erekilima erotikoak edokilimen fetitxismoa, ingelesez "tickling", kilimak agertzen diren edozein aktibitate erotikoa definitzeko hitza da. Parte hartzaileek kitzikatzetik jasotzen dute plazer sexuala. AskotanBDSMrekin lotuta dago.[1] Jolas bat izan daiteke baita ere.
Praktika hau ez da zehatz-mehatzsexu-fetitxismoa.Parafilia gisa sailkatzeko pertsona kitzikatzeko ezinbestekoa izan behar da plazerra izateko. Beste kontzeptu gertuaakarofilia da, hau da, plazerra sentitzea kilimak jasotzeagatik nahiz eta horrek sexu-kitzikapenik ez sortu.
Knismolagnia plazer sexuala gisa ezagutzen den arrasto zaharrenaHatshepsut erregin egiptoarrarren kasuan aurki dezakegu; erreginak eunukoei oin biluzitean kilimak egiteko agintzen zien.[2]
Larruazalaren eta masokismoaren arteko harremana Sigmund Freud-ek aurkeztu zuenTeoria sexualari buruzko hiru saiakerak liburuan non Freudek larruazala zona erogeno batekin asimilatzen zuen.[3]