Klopidogrela edoIUPAC-ennomenklaturaren arabera (+)-(S)-metil 2-(2-klorofenil)-2-(6,7-dihidrotienol[3,2-c]piridin-5(4h)-il azetatoabotika moduan usatzen denkonposatu organikoa da, C16H16ClNO2S formula duena.
Klopidogrelaplaketen agente antiagregatzailea da (tienopiridina motakoa), ahotik ematen da, etakoaguluak sortzea eragozten duarteria koronarioetako gaixotasunean,gaixotasun baskular periferikoan etagaixotasun zerebrobaskularrean.P2Y12 izeneko hartzaile baten inhibizio itzulezinaren bidez jarduten du,Adenosin difosfatoaren (ADP) kimioerrezeptore bat.Bihotzekoen kasuan etastent koronarioak ezartzen direneanaspirinarekin batera preskribitzen da, biok agente antiagregatzaileak baitira.
Zelula-mintzen adenosin difosfatoaren hartzailearekin (ADP) lotuta dagoen akzio-mekanismoa duenprofarmakoa da klopidogrela. Hartzailearen azpimota espezifikoa P2Y12 da, eta hori garrantzitsua da plaketen agregazioan eta plaketakfibrinaren bidez elkartzean[1].
Hartzaile horren blokeoak plaketen agregazioa inhibitzen duIIb/IIIa glukoproteinak aktibatzeko bidea blokeatuz. IIb/IIIa konplexuak hartzaile gisa funtzionatzen du, batez erefibrinogenoarentzat etabitronektinarentzat, baina baitafibronektinarentzat etavon Willebrand-en faktorearentzat ere. Hartzaile hori plaketen agregazioan aktibatzen den azken bide amankomuna da, eta garrantzitsua da plaketak fibrinaren bidez elkartzeko ere.
Plaketen inhibizioa klopidogrelaren dosi bakarra hartu eta bi ordura froga daiteke, baina efektu optimoa motela da; horregatik, 300 mg-tik 600 mg-ra bitarteko karga-dosia ematen da maiz.
Klopidogrela kasu hauetan baliatzen da[2][3]:
Azido azetilsalizilikoarekin konbinatuta ere erabiltzen da, stent koronarioa ezarri ondorentronbosiari aurrea hartzeko, edo azido azetilsalizilikoa onartzen ez duten pazienteentzako ordezko antiplaketario gisa.
Ebidentzian oinarritutako gida klinikoek klopidogrela gomendatzen dute aspirinaren ordezko moduanultzera gastrikoaren aurrekaria duten pazienteen kasuan, aspirinakprostaglandinen sintesia inhibitzen duenez ultzera areagotu egin baitezake.
KlopidogrelaEuropan 75 mg-ko ahozko pastilletan saltzen da. Oso ezaguna daPlavix izen komertzialarekin (Sanofi-Aventis etxearena) baina beste aurkezpen komertzial askok dute osasun-autoritateen baimena, etsenplurako,Clopidogrel cinfamed, Agrelan edoClopidogrel Kern Pharma izenekoak[5].
Klopidogrelek ondorio kaltegarri nagusi hauek eragin ditzake[6][3]: