Kleantes Asoskoa (grezieraz: Κλεάνθης; K.a. 330 ing. – K.a. 230 ing)Antzinako Greziakofilosofoestoikoa etaboxealaria izan zen,Zenon Zitiokoaren ondorengoa izan zena Atenasko eskola estoikoaren burutzan.
Hasiera batean boxealaria izanik,Atenasera joan zen filosofia ikastera. Hor, Zenonekin ikasi zuen, gauean ur-garraiolari gisa lan eginez ogibidea irabaziz. ZenonK.a. 262an hil ondoren, eskolako buru bihurtu zen, eta hor aritu zen 32 urtez. Kleantesek arrakastaz mantendu eta garatu zuen Zenonen doktrina. Ideia berriak sortu zituen fisika estoikoan, eta estoizismoa aurrera eraman zuenmaterialismoaren etapanteismoaren printzipioekin bat. Dena dela, Kleantesek idatzitakotik gutxi heldu da gureganaino.
Krisipo izan zuen ikasleetako bat, zeina, haren ondorengoa izateaz gain ekolako burutzan, pentsalari estoiko garrantzitsuenetakoa ere izan baitzen.