Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Klaustro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atxuriko Gizakundearen Komentua izandakoaren kalostra.

Kalostra edoklaustroapatio baten inguruko ibiltoki estalia da, alde bateankolomadia duena eta sarrienelizen alboan edomonasterioen barnean eraikiak. Munduko kalostra handienaSalerno ondoko Certosa di Padula monasteriokoa da (12.000m²), Italia hegoaldean.

Egitura eta historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lauki- edo laukizuzen-formakoak izaten dira klaustroak gehienetan; inguruan pasabide estaliak dituzte, eta erdianiturria edoputzua.Monasterioetan, klaustroek bertako eraikuntzak lotzen dituzte, eta batetik bestera joateko bide dira. Bi eratakoak zirenErdi Aroko klaustroak:beneditarren erakoak etazistertarrenekoak. Beneditarren klaustroekeliza zuten alde batean, eta beste aldean jangela, era horretan elizaraino sukaldeko zaratarik eta usainik ez iristeko; batzar-gela hegoaldean izaten zuten, eta logelak lehen pisuan. Zisterraren ordenako monasterioetan, bi pisu hartzen zituen askotan klaustroak; goikoan logelak izaten ziren, eta behean, berriz, fraide gazteen ikasgelak eta lantegiak. Nolanahi ere, klaustroa beti zenmonasterioetako biltoki nagusia. Bestalde, klaustroen erdiko partea, askotan, monasterioko edo katedralekohilobia izaten zen.

XI. mendea arte klaustroetako estalpea zurezkoa zen.Erromanikoaren garaian kanoi-ganga erabiltzen hasi zen, eta harroina eta kapitela zuten zutabeek. Zutabeen gainean puntu-erdiko arkua ezartzen zen, eta kapiteletan hornidurak;XII. mendekoak oso aberatsak ziren. Zisterraren erreforma iritsi zenean, hornidurak baztertu ziren, eta klaustroak soilagoak egin ziren, baina berehala,XIII. mendean, hasi ziren estilo gotikoko klaustro dotoreak. Klaustro gotikoak lauki luze baten forma zuen, estalpeak gurutze-eiteko ganga izaten zuen, zutabeak erromanikokoak baino fuste estuagoa, eta arkuetako hutsuneetan koloreetako beirak izaten ziren batzuetan. Klaustroen gainean beste igarobide bat, arkuduna eta estalia, izaten zen. Errenazimentu garaian klaustro gotikoa erabili zen batez ere, baina estilo horretako zutabe estuak erabili ordez, ordena klasikoetako zutabeak ezarri ziren. Katedraletan ez ziren klaustroak eraikitzen, baina hirietako eraikuntzetan hasi ziren jartzen.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Eliz arkitekturaren elementuak
Eremuak
Kanpoaldea
Barnealdea
Bestelakoak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Klaustro&oldid=7988115"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp