Emil Julius Klaus Fuchs (Rüsselsheim,1911koabenduaren 29a -Ekialdeko Berlin,1988kourtarrilaren 28a)alemaniar fisikaria izan zen.Nazien esetsaldian Ingalaterrara ihes egin zuen, etaGlasgowko Unibertsitatean irakasle izan zen. Han hasi zituenenergia atomikoari buruzko ikerketak.Bigarren Mundu Gerraren garaian Estatu Batuetan egon zen bonba atomikoa egiteko ikerketetan laguntzen. 1942. urtearen amaieran, Sobietar Batasunekoespioitza sarea batek kontaktatu zuen, eta Ingalaterran kokatutakoUrsula Kuczynski agente aleman komunistaren bidez, sekretu nuklearrak pasatu zizkien sobietarrei, funtsezkoak izan zirenak sobietarrenarma nuklearren garapenean.
Ingalaterrara itzuli zeneanHarwelleko laborategian Fisika Teorikoko irakasle izendatu zuten. 1950ean bonba atomikoari buruzko ezkutuko datuakSobietar Batasunari eman izanaz epaitu zuten, eta hamalau urteko kartzela-zigorra eman zioten. Kartzelatik irten zenean Berlin ekialdean bizi izan zen.