Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Klasizismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrea Palladiok sortutako Villa Rotonda, 1591.

Klasizismoa klasikotzat hartzen den garaiko ereduen imitazioan oinarriturikoarte-joera da.Sartaldeko kulturan K.a. V. eta IV. mendeetan,Atenasen bereziki garatu zen artea daklasikoa. Bestalde, klasizismoak oposizio estetikoa adierazi ohi du: klasizismoaerromantizismoaren aurka, klasizismoaabangoardiaren aurka, eta abar.[1]

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hala, klasizismoko aldiek garai horretako artearen ezaugarriak betetzen dituzte:

Nolanahi ere, antzinako eredu horien interpretazioa eta aplikazioa desberdina izan da aldien eta generoen arabera.

Klasizismoa artean

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wielki antzokia,Varsovian, Polonian.
Ulises eta Penelope,Johann Heinrich Wilhelm Tischbein margolariaren lana.

ItaliakoPizkundean,XIV. mendearen amaieran, benetako klasizismorako joera nabarmendu zen.XV. mendearen hasieranFlorentziako zenbait artistak (Brunelleschi,Masaccio)Erromako monumentuen hondakinetan aurkitu zituzten ereduak;L. B. Albertik arkitektura arrazional eta klasikoaren printzipioak definitu zituen. Lehen klasizismoaren aldian nagusi dira Florentziako arkitekto, margolari eta eskultoreak:Donatello,Ghiberti,Andrea del Castagno,Botticelli,Filippino Lippi,Piero di Cosimo eta abar. Florentziatik kanpoPiero della Francesca etaAndrea Mantegna nabarmentzen dira.XVI. mendea Pizkundeko klasizismo betearen garaia da.

Erroman,Leonardo da Vinci etaRafael margolariek,Michelangelo eskultoreak, etaAntonio da Sangallo Gaztea etaDonato Bramante arkitektoek Europa osora hedatu zen arte-mota moldatu zuten. Erromatik kanpoPalladio arkitektoa etaTiziano margolaria dira aipagarrienak.

Harrezkero, klasizismotik saihesten diren manierismoa eta geroMichelangeloren obran jatorria duenbarrokoa garatu ziren. Azken joera horren aurka, alabaina,XVII. mendeko frantses klasizismoa sortu zen:Nicolas Poussin frantses margolariak arrazoian oinarrituriko klasizismo garbira jo zuen berriro,Rafael etaTizianoren ereduei jarraituz. Arkitektura-obra garrantzitsuak dagozkio klasizismo molde honi, Louvreko eta Versaillesko jauregiak adibidez.XVIII. mendean,Palladioren obran oinarrituriko klasizismoa garatu zen, gero Estatu Batuetara hedatu zena. Garaitsu hartan bermatu zen neoklasizismo deiturikoa, baina joera honek antzinatekoak ez bezalako ikusmoldea zekarren, eta hala hautsi zen benetako tradizio klasikoa.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. .

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Klasizismo&oldid=9947872"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp