Kirolen adibideak:Eskrima,atletismo,errugbi etaTxirrindularitza.Pilota, nazioarteko euskal kirolaHaurrak futbolean jolasten.Emakumeen presentzia dezente handitu da kirol gehienetan.
Kirolak jolas edo lehiaketa helburu duten ekintzak dira,giza gorputzaren ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten jarduerak. Kirola banaka nahiz taldeka egin daiteke.
Kirol izenaren bi agerpen daude euskara zaharrean, XVII. mendekoak (Refranes y Sentencias mendebaldeko hizkerakoatsotitzen bilduman); biak, «josteta» edo «libertimendu» zentzuan. Esanahi bereko gaztelania zaharrekoquirola hitzarenmaileguak dira.[1]
XX. mendearen hasieran,Resurreccion Maria Azkuek berreskuratu zuen hitza, eta adiera berri ezagunera hedatu.[1]Euskara batuaren garaian,kirol izenaren erabilera orokortu da,[2] beste hainbat termino eratorri ere eman ditu (kirolari, kirol egokitu, kirol oinetako...).
Kirola beste aisialdi-jardueretatik bereizten duen definizio zehatza, iturrien artean, aldatu egiten da. Definizio bati buruzko nazioarteko akordiotik hurbilena, Nazioarteko Kirol Federazioen Mundu Elkarteak (ingelesez GAISF) ematen du, zeina nazioarteko kirol federazio handienen elkartea den (futbola,atletismoa,txirrindularitza,tenisa,hipika kirolak, eta abar), eta, beraz,de facto, nazioarteko kirolaren ordezkaria da.
GAISFek, kirol bat hala hartzeko, honako irizpide hauek erabiltzen ditu erabakitzeko[3]:
Lehia-elementu bat izan.
Inolaz ere, kaltegarria ez izan edozein izaki bizidunentzat.
Ez egon hornitzaile bakar batek emandako ekipamenduen mendean (hondartza-futbola izeneko jabedun jokoan izan ezik).
Ez fidatu bereziki kirolerako diseinatutakozorteko elementuetan.
Kirol-mentalak kirolaren definizioetan sartzea ez da unibertsalki onartuta; horrek lege-erronkak sortu ditu kirolarentzat eskuragarri dauden finantzaketa ukatzeagatik[4]. GAISFek kirol-mental kopuru txiki bat aitortzen duen arren, ez dago kirol-mental gehiago onartzeari irekita.
Kirol terminoaren aplikazioa erronka ez-fisikoen multzo zabalago bati areagotu da, hala nolabideojokoak,e-kirol ere deituak (kirol elektronikotik) batez ere, parte-hartzearen eta antolatutako lehiaketaren eskala handia dela eta, baina kirol-erakunde nagusi gehienek ez dituzte horiek aitortzen.Europako Kontseiluaren Europako Kirol Gutunaren 2.i artikuluaren arabera,Kirolak esan nahi du: antolatutako edo antolatu gabeko parte-hartzearen bidez, egoera fisikoa eta ongizate mentala adieraztea edo hobetzea, harreman sozialak sortzea edo maila guztietan emaitzak lehian lortzea[5].
Ikuspegi kontrajarriak daudelehiaren beharra kirol baten definizio-elementu gisa, bada, ia kirol profesional guztiek lehiaketetan parte hartzea sartzen baitute tartean, eta gidari-organoek lehia eskatzen dute Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (COI) edo GAISFek aitortzeko baldintza gisa[3].
Beste erakunde batzuek kirolaren definizioa jarduera fisiko guztia barne har dezan zabaltzea defendatzen dute. Esaterako, Europako Kontseiluak ariketa fisiko guztiak barne hartzen ditu, dibertsioagatik lehiatzen direnak barne.
Parte-hartzea zabaltzeko, eta gaitasun gutxiago duten parte-hartzaileengan galtzeak duen eragina murrizteko, jarduera fisiko ez-lehikorra sartu da tradizionalki lehiaketako ekitaldietan, hala nola eskola kiroleko egunetan, nahiz eta horrelako mugimenduak eztabaidagarriak izan ohi diren[6][7].
Lehia-ekitaldietan, parte-hartzaileak berenemaitzaren arabera kalifikatzen edo sailkatzen dira, eta, sarritan, errendimendu konparagarriko taldeetan banatzen dira (adibidez, sexua, pisua eta adina). Emaitzaren neurketa objektiboa edo subjektiboa izan daiteke, etahandicap edo zigorrekin zuzenduta. Lasterketa batean, adibidez, ibilbidea osatzeko denbora neurketa objektiboa da.Gimnasian edoohol-jauzian, emaitza epaimahai batek erabakitzen du, eta, beraz, subjektiboa da.Boxeoaren etaarte martzial mistoen artean, epaitzeko ñabardura asko daude, non lehiakideek partidaren amaieran galdu ez badute garaipena epaileek esleitzen duten.
Kirolaren helburu nagusia gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, baita arintasuna,mugimendua edoindarra areagotzea ere. Kirolak, bestalde, gogoaren ezaugarri jakin batzuk indartzen ditu, ausardia, iraupena eta diziplina, adibidez. Bestalde, kirol ekintza antolatu guztien helburua markak haustea edo aurkakoari nagusitzea da. Horregatik, aldi jakinetan, lehiaketak edo txapelketak antolatzen dira mundu osoan. Bi kirolari mota nagusi bereizten dira. Batetik, zaletua, edo kirola gustuz egiten duena (amateur), eta bestetik, profesionala, dirua irabazteko helburuarekin aritzen dena. Baina batzuetan, zaila da bien arteko bereizketa garbia egitea.[8]
Kirol profesionala, bestalde,kirolezko zuriketarako erabiltzen da maiz. Hau da, kirol ekitaldiak antolatzen dira, kirol taldeak erosi edo babesten, edo kirol batean parte hartzen, helburu hau izanik: gizabanako, talde, korporazio edo gobernu baten edo batzuen fama kaltetua hobetzea.
Kirol guztietan ekintza fisikoa da nagusi. Kirola ehizaren oinarrizko elementuetatik eratorri zela uste da, eta geroago zibilizazioaren aurrerabidearekin gizarte harreman, indarraren erakusketa eta jolas ekintza bihurtu zen. Antzinako egiptiarrek eta txinatarrek, adibidez, kirola egiten zuten, baina aurrerabiderik handiena Grezian gertatu zen.Greziako jokorik ospetsuenakOlinpiar Jokoak izan ziren, lau urtez behin egiten zirenak. Kirol modernoaXIX. mendean sortu zenEuropan. Hiri handien sorrerak ekintza fisikoak egiteko gogoa piztu zuen, eta biztanleria egonkor bihurtzeak taldeak sortzea eta lehiaketak antolatzea bultzatu zuen, beti ere araudi bati eta tokiko edo herriko erakundeei lotuta (federazioak, batzordeak). Izadiarekin harremanetan egoteko asmoarekin, baita bizikletarekin, automobilaren eta gisako asmakuntzaren ondorioz ere kirol berriak sortu ziren (eskia, mendizaletsuna…). Komunikabideen aurrerapenak hedatu zirenean, burdinbide, errepide edo hegazkinari esker, kirol elkarteak sorrarazi zituen herrialdeetan eta nazioartean. Olinpiar Jokoak berriz ere1896. urtean antolatu ziren,Pierre de Coubertin frantses baroiari esker, eta nazioarteko lehiaketei bultzada handia eman zitzaien honela.
Kirolak badu entretenimendu elementu garrantzitsua; horrekin batera,hedabideen zabaltzeak zeinaisialdiaren handitzeak, kirol munduaren profesionalizazioa ekarri dute neurri handi batean. Horrek polemika zabala ekarri du, bestetik: kirolari profesional askorentzat kirola bera baino garrantzitsuagoa izan daitezke dirua eta ospea. Aldi berean, zenbait kirol errentagarriagoak edo ezagunagoak bilakatu dira, diru-iturri oso garrantzitsuak bihurtuz eta batzuetan tradizio baliotsuak galdu dituzte.FutbolaEuropan etaLatinoamerikan edoAEBetanfutbol amerikarra,saskibaloia etabeisbola urtero diru kopuru handiak mugitzen dituzten kirolen adibideak dira.
Bilakaera horrek lehiakortasuna areagotzea dakar, atal ekonomikoa ere sartzen denean garaipenaren aldeko borrokak beste zentzu bat hartzen baitu. Ondorioz, elementu negatibo ugari ager daiteke, tarteandopinaren erabilera, iruzurrak, lehia konponduak, mafiak eta bestelako hainbat trikimailu edo tranpa.
2014ko dauten arabera, urtero, Kirolaren munduak ikuskizun gisa, 70.000 milioi euro inguruko kopurua mugitzen du, sarreren salmentaren, telebistaren eskubideen eta babesleen artean. Kirolaren praktikarekin lotutako kontsumoak sartzen badira, hala nola kirol ekipamendua eta arropa eta osasun eta fitness gastuak, kirol industriak 600.000 milioi euro inguru sortzen ditu urtero mundu osoan.[9]
Espainiari dagokionez, 2017. urtean 4.924 milioi euro izan ziren kirolean egindako gastua.
Kirol ezberdinak aztertzen baditugu,Forbes aldizkarian oinarrituz, soldaten eta babesleen artean hauek dira diru gehien mugitzen duten kirolak[10]:
Kirolak hainbat irizpideren arabera sailka daitezke. Horitako bat bakarkako kirolak (atletismo) eta taldekako kirolak (errugbi) banatzean datza. Kirola egiteko beharrezko osagarrien arabera ere banatu daitezke. Kirol batzuetan gorputza bera bakarrik da beharrezkoa (borroka greko-erromatar), baina beste batzuetan baloia (futbol), patinak, zintak eta abar behar dira praktikatu ahal izateko. Azkenik, batzuek animaliekin jokatzen dute (polo) eta beste batzuek garraio ezberdinak behar dituzte (bela).
Sailkatzeko beste irizpide bat praktikatzen den lekuaren arabera da, hau da, aire librean, pista jakin batean edo elurra bezalako lurzoru batean egiten bada (eski). Honen ondorioz, neguko edo udako kirolak izaten dira, nahiz eta urte guztian zehar egiteko aukera izan aurrerapen teknologikoei esker.
Azkenik, kirolaren helburuaren arabera egin daiteke banaketa, hau da, garaipena nola lortzen den, tirozko (arkularitza) edo irristatze kirolak, adibidez.
Jarraian, kirol ezagunenen zerrenda dago kategoria arrunten arabera sailkatuta. Kirol batzuk hainbat kategoriatakoak izan daitezke eta kirol horietako askok elbarritasuna duten pertsonentzako baliokidea dute, gainera:
Olinpiar Jokoak hautatutako hainbat kirolen nazioarteko lehiaketa da. Hori dela eta, kirolak Olinpiar Jokoetako programaren parte direnean, "kirol olinpikoak" esaten zaie eta beraz, sailkapen bate egin daiteke[11]. Gainera, olinpikoak ez direnen artean,Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (COI) aitortzen dituen batzuk daude.
Kirol lehiaketak entretenimendu moduan kontsumitzen diren aisialdi modu bat dira. Kirol gehienak publikoa dagoen lekuetan praktikatzen dira, estadio, kirol pabiloi edo kalean. Prentsa, irratia, telebista edo internet bezalako komunikabideen etorrerarekin batera, kirolek hedabideen plataforma indartsuen laguntza dute. 1977tik aurrera, telebista kateak agertzen hasi ziren kirol gertaerak eta albisteak igortzeko. Batzuk orokorrak dira eta kirol desberdinetan aritzen dira,Teledeporte edoGOL, adibidez. Beste batzuk, aldiz, kirol bakarrean espezializatzen dira. GaineraBarca tv-k bezalako telebista kateak talde bakarrean ardazten dute beraien emanaldi guztia.Kirol prentsaren artean, KataluniakoMundo Deportivo etaSport, FrantziakoL'Équipe, ItaliakoLa Gazzetta dello Sport eta EspainiakoMarca etaAS dira ezagunenak[13].
Gaur egun kirol ekitaldi garrantzitsuenak munduko zonalde guztietatik ikus daitezke teknologiaren aurrerapenari esker eta hauek dira garrantzitsuenetarikoak[14]:
Kirolaria bakarka edo beste baten kontra ari dela egiten direnak.
Animalia probak.
Lehen, herri-kiroletan aritzen ziren ia guztiak gizonezkoak ziren. Emakumeak aritzea guztiz arraroa zen, ez zegoen ondo ikusita. Banaka batzuek etxean egiten zuten, baina ez plazan, jendaurrean.[15] Hala ere, XX. mendearen azken zatiaz geroztik emakumeak gero eta gehiago aritzen dira, Euskal Herriko gizarteaksexismoa gainditze aldera egindako bidearen islatzat.
Herri kiroleknekazaritzan etaarrantzan dituzte sustraiak. Nekazariek baserriko lanetan oinarrituriko joko eta demak asmatu zituzten baserrien arteko norgehiagokak antolatzeko; arrantzaleek, berriz, arrantzaldian herrian bertan edo ondoko portuko arrantzaleekin sortutako ika-mikak argitzeko erabili zituzten.
Gaur egun, ordea, herri kirol batzuk erabat profesionalizatu ez badira ere (hala nolaharri jasotzea etaaizkolaritza), erdi profesionalizatuta daudela esan daiteke. Beste kirol batzuek, berriz, erabatamateur izaten jarraitzen dute, eta, txapelketak kenduz gero, haien ekitaldiakapustuetara eta erakustaldietara mugatzen dira.
Herri kirolen artean, hauek aipa ditzakegu, besteak beste:
Azken urteetan, herri kiroletako zenbait txapelketa antolatu izan dira han-hemenka: Munduko Aizkolarien Txapelketa; Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketak; Gipuzkoakoak; Bizkaikoak edo Nafarroakoak; Segalarien Txapelketak; Euskal Herriko harri jasotzaileen txapelketak...
Sokatirari dagokionez, urteak dira euskal herritar sokatiralariek parte hartzen dutela munduko sokatira txapelketetan. Hasieran, Espainiaren edo Frantziaren izenean hartu behar zuten parte; baina, 2014. urtetik aurrera, Basque Country («Euskal Herria», ingelesez) izenez dihardute.[16]
Herri kiroletako arautegia usadio zaharretan gordetako baldintzetatik ateratako oinarrietan arautzen da. 1942. urtean, ordu arteko arazoak konpondu nahian, arautegi bat lantzen hasi ziren, eta 1943ko abuztuaren 20an arautegi ofiziala argitaratu zen. Geroago, 1976ko urtarrilaren 1ean, arautegi zaharra egokitu, eta berri bat erabiltzen hasi ziren. Hasiera batean,Atletismo Federazioek egiten zuen epailetza lanak, geroago, berriz, lan hori lurralde bakoitzeko herri kirol federazioek hasi ziren betetzen.
↑Scrimgeour, Heidi (17 June 2011). "Why parents hate school sports day". ParentDish. Archived from the original on 24 October 2020. Retrieved 11 June 2012.