| Kinect | |
|---|---|
| motion controller(en) | |
| Fabrikazioa | |
| Garatzailea | Microsoft |
| Saldutako kopurua | 18.000.000 |
| Historia | |
| Aurrekoa | Xbox Live Vision |
| Sorrera | 2010 |
Xbox 360rako Kinect edoKinect, besterik gabe,Microsoft-ek ekoiztutakomugimendu-sentsore gailu-lerro bat da, eta 2010ean[1] kaleratu zen lehen aldiz. Tresna horiek orokorkiRGB kamerak dituzte, baita,infragorriak erabilita, mapa sakonak egiten dituzten detektagailuak eta proiektagailuak ere (baiargi egituratuaren baihegaldi-denboraren kalkuluen bidez), eta horiekindenbora errealekokeinu-antzemateak etaeskeleto-gorputzen detekzioak egin daitezke, besteak beste. Mikrofonoak ere badituzte,ahotsaren ezagupenerako etaahots-kontrolerako erabil daitezkeenak.
Jatorriz, KinectXboxbideokontsoletarakohigidura-kontrolatzaile gisa garatu zen, eta lehiakideengandik bereizten zenkontrolatzaile fisikorik behar ez zuelako (NintendorenWii-renurrutiko agintearekin, ofizialkiWii remote izenekoa, edoSonyrenPlaystation Move-rekin gertatzen zen moduan). Lehen belaunaldiko KinectaPrimeSense enpresa israeldarraren teknologian oinarrituta zegoen[2], eta 2009koE3an, (Electronic Entertainment Exporentzako laburdura)Xbox 360renperiferiko moduan aurkeztu zen, "Project Natal" kode-izenarekin. 2010eko azaroaren 4an kaleratu zen lehenengoz, eta zortzi milioi ale saldu ziren bere lehenengo hirurogei eguneko eskuragarritasun-epean[3]. Kinecterako garatutako bideojoko gehienak informalak, familientzako orientatutakoak ziren[4], eta horrek Xbox 360ra bezero berriak erakartzen lagundu zuen, baina kontsola aurretiaz zuten erabiltzaileen artean ez zuen arrakasta handirik izan[5].
2013an, Xbox 360ren ondorengoXbox One-ren aurkezpenean[6], Microsoftek Kinecten bigarren belaunaldiko bertsio bat aurkeztu zuen jarraipen-gaitasun hobeekin. Microsoftek Kinect kontsolaren ezinbesteko osagaia izango zela iragarri zuen ere, eta horrek ez zuela funtzionatukoperiferikoa konektatu ezean. Baldintza hori eztabaidatsua izan zen erabiltzaileen eta kritikarien artean pribatutasunarekiko kezkagatik[7] eta, ondorioz, Microsoftek erabakian atzera egin zuen[8]. Hala ere, Microsoftek 2013ko azaroan Xbox One kontsolak kaleratu zituenean, Kinect berria sartu zuen[9]. Xbox One kaleratu ondoren Kinecten oinarritutako jokoen merkatua oraindik ez zegoen sortu[10]. Geroago Microsoftek Kinect gabeko Xbox Onehardware sortak eskaini zituen[11], eta kontsolaren ondorengo berrikuspenek eskainitako atakak kendu zituzten[12] (bere ordezUSB egokigailu bat behar izan zen[13]). 2017ko urrian Microsoftek Xbox Onerako Kinecten ekoizpena amaitu zuen[14].
Kinect bideojokoekin loturarik ez duten aplikazioen parte gisa ere erabili izan da eremu akademiko[15] eta komertzialetan[16], garai hartan bestesakontasun-detekzio teknologia batzuekin alderatua merkeagoa eta sendoagoa baitzen. Hasieran Microsoftek aplikazio horien aurka egin zuen arren[17], geroago Kinect erabiltzen duten Microsoft Windows aplikazioak garatzeko software garapen-kitak (SDK siglak ingelesez) kaleratu zituen[18][19]. 2020an, MicrosoftekAzure Kinect atera zuenMicrosoft Azurehodei-konputazioko plataformarekin integratutako tekonologiaren jarraipen gisa[20]. Kinect teknologiaren parte batzukMicrosoft Hololens proiektuaren barruan ere erabili ziren[21]. Microsoftek Azure Kinect 2023ko urrian eten egingo zuela iragarri zuen[22].