Kilix bat (pluraleankilix edokilizeak, batzuetan, modu erratuan,kylix bezala transkribatua),ardoa edateko kopa edo edalontzi bat da, gorputz ez oso sakonarekin eta nahiko zabalarekin oin baten gainean altxatua, eta simetrikoki jarritako bi heldulekurekin.
Koparen barnealdeko oinarrian dagoen barneko zirkulu ia laua,tondo deitua,K.a. VI. mendetikK.a. V. menderartekoirudi gorrien edoirudi beltzen kilixen margotutako apaindurarako azalerarik nagusiena izan zen. Irudiak ardoz estalita zeudenez, margotutako eskenak, soilik pixkana-pixkana agertzen ziren, ardoa amaitzen zihoan heinean. Sarritan, hau pentsatuta diseinatu ziren, argi geratzean, edalea harritzeko asmoz sortutako eskenekin.
Kilixaren erabilera nagusiasinposioetan zenez, sarri, eskena dibertigarriekin apaintzen ziren, erromantikoekin edo gai bezala sexua zutenekin, partehartzaileak ardoa edaten amaitzen zuenean ikusgai geratzen zirenak.Dioniso, ardoaren jainkoa eta beresatiroak, gai arruntak ziren. Maitasun heterosexual edopederastikozko eskenak, sexuzkoak edo orgiazkoak ere irudikatzen ziren. Kilixaren formak, edaleari, etzanda zegoen bitartean edatea ahalbidetzen zion, sinposioetan egiten zen bezala.
Kilix hitza,grezierazko κύλιξ hitzetik dator, kopa edo edalontzia esan nahi duena