Alemania iparraldeko hiri handiena da eta bereziki garrantzitsuaItsaso Baltikorako irteera nagusia baita. Bertan hartzen dira Danimarka, Suedia edo Norbegiara doazen ferriak. Alemaniako Itsas Armadaren egoitza ere bertan dago. Kielgo kaia oso egokia da, izan ere 17 kilometro luze den Kielgofiordoaren bukaeran baitago.
Honetaz gain aipatzekoa daKielgo ubidea (Nord-Ostsee-Kanal), zeinakSchleswig-Holstein estatua zeharkatuz Itsaso Baltikoa eta Ipar itsasoa lotzen dituen. Munduko kanal artifizial erabilienetakoa da gaur egun,Panamakoak etaSuezkoak baino gainditzen ez dutena.
Bikingoak izan ziren X mendean Kielgo fiordoan zeuden herrixka germaniarrak kolonizatu zituztenak. 1233an Adolfo IV.a Holsteingo Kondeak sortu zuenHolstenstadt tom Kyle (Holsteingo Kyle hiria) eta 1242anLübeckeko lege eskubideak jaso zituen. 1284eanHansa Ligan sartu zen Schleswig-Holsteingo hiriburu bezala, baina 1518an Ligatik bota zuten piratak herrian onartzeagatik.
1665ean Kielgo Unibertsitate famatua sortu zen. 1773 eta 1864 arteanDaniar erregeen agindupean egon zenGermaniako Erromatar Inperio Santuaren parte baitzen, baina hiria ez zen Danimarkaren barruan sartu, Alemanian baizik. Inperioa erortzerakoan daniarrek agintzen jarraitu zuten Holsteingo Dukea beren menpekoa baitzen. 1848an Schleswig-Holstein osoa daniarren aurka altxatu zen baina 1852an galtzaile atera ziren. Schleswig-ko bigarren gerra 1864ean izan zen eta oraingoanGermaniar Konfederazioa izan zen garailea.
Gillermo I.a PrusiakoaAlemaniako enperadore bihurtu zenean Kiel izendatu zuen inperioaren kai nagusi (Reichskrieghäfen). Alemaniako Armadaren egoitza bertan ezartzeak hiriari progreso handia ekarri zion eta biztanleria nabarmen handitu zuen, 1864ko 18.770 biztanleak 200.000 bihurtu ziren 1910an.
1918an,Lehen Mundu Gerra bukatzear zela, Kielgo guda ontzieiRoyal Navybritainiarraren aurka borroka handi bat egin zezaten eskatu zieten. Marinelek, ezin garaituzko misioa zela pentsatuz, matxinada egin zuten, eta hura izan zen Alemaniako iraultza sortu zuen txinparta. Iraultzak monarkia deuseztatzea eta ondoriozWeimarko Errepublika ekarriko zuen.
Bigarren Mundu Gerran oso bonbardatua izan zen, Kielen baitzeuden alemaniarren Itsas Armadako ontzirik eta urpekorik gehienak. 710 bonbaketariestatubatuarrek hiriaren % 80 suntsitu zuten, eta industriaren % 83. Ez zen kanileko urik izan hiru egunez; ez eta jana prestatzeko ere astebetez. Kiel berreraiki behar izan zuten, eta 1972an berriro bihurtu zenSchleswig-Holsteingo hiriburu.
San Nikolas eliza (Nikolaikirche): Kielgo eraikin zaharrena da, XIII mendekoa.
Kielgo udaletxea (Rathaus): 1911ean eraiki zuten. 106 metroko altuera duen dorreaveneziar estilora egina da.
Kielgo Opera Etxea (Opernhaus Kiel): Heinrich Seeling arkitektuak diseinatu eta 1905-1907 artean eraiki zen. Bonbaketek erabat suntsitu zuten eta 1953an berreraiki behar izan zen.
Kielgo merkataritza azoka (Kieler Umschlag): 1431ean sortu zen feria urtero ospatu zen XIX mendean garrantzia galduz joan zen arren eta 1900an izan zuen azken ekitaldia. 1975ean berreskuratu zen.
Kielgo belaontzien astea (Kieler Woche): Munduko belaontzi estropada handiena da. Gutxi gorabehera 2000 belaontzik eta 5000 marinelek hartzen dute parte eta hiru milioi ikusle etortzen dira Kiela.
Kielgo kirol talde nagusiaTHW Kieleskubaloi taldea da. 16 aldiz irabazi du Alemaniako Liga eta 7 aldiz Kopa. Baina Europa mailan ere txapeldun izan da, bi aldizEHF Txapeldunen Ligan eta 3 aldizEHF Kopan.
Futbol taldea ere badu,Holstein Kiel, 1912an Alemaniako txapelketa eskuratu zuena. Gaur egun Iparraldeko ligan ari da jokatzen.