Khazara (hebreeraz כוזרים,Kuzarim;turkieraz:Hazarlar;grezieraz: Χάζαροι;errusieraz: Хазары;tatareraz:Xäzärlär;krimeako tatareraz: Χάζαροι;persieraz: خزر;latinez:Cosri) gaur egungoErrusiaren hegoaldean bizi izan zen antzinako turkiar herria izan zen.
VI. mendean khazar herria Göktürkiar inperioaren barne zegoenKaukaso iparraldeko lurraldean.VII. mendearen hasieran, alabaina, burujabeak ziren eta merkatari-inperio handia eratu zuten Europa aldeko Errusiako hego-ekialdean.BizantziokoHeraklio enperadoreari (610-641) lagundu zioten persiarren kontrako kanpainan. Gero,VIII. mendera arte garai hartan hedatzen ari zen arabiar inperioaren aurka borrokatu behar izan zuten. Gorabehera askoren ondoren, khazarek beren inperioa izandakoaren erdialdera erretiratu behar izan zuten, eta737 inguruan Itilen finkatu zuten beren hiriburua (Astrakhan ondoan,Volga ibaiaKaspiar Itsasoan isurtzen den lekutik hurbil).
Nolanahi ere, khazarek geldiarazi zuten arabiarren iparralderako hedapena ekialdeko Europan. Itilekin batera, Semender, Kaspiar Itsasoaren ertzean, eta Sarkel,Don ibaian, izan ziren merkataritzako hiri nagusiak. Herri asko haien kontrolpean zeuden eta zergak ordaindu behar zizkieten:alanoek,magiarrek,godoek,Krimeako greziar koloniek. Halaber, Volgako bulgariarrek etaeslaviar tribu anitzek nagusitzat hartzen zituzten. Bizantziorekin oso harreman onak izan zituzten, etaJustiniano II.a (704) etaKonstantino V.a enperadoreak (732) khazar emakumeekin ezkondu ziren. Khagan deiturikoa zen khazaren buruzagi nagusia eta haren azpian tribuetako buruak zeuden (beg deiturikoak).
740. urte inguruan khaganak eta goi-mailako agintariekjudaismoa hartu zuten. Guztiarekin ere, tolerantzia handia zen khazaren artean etapaganismoak bizirik iraun zuen. Khazar inperioak garrantzi ekonomiko handia izan zuen: Bizantziotik Ekialde Urrunerako bidean zegoen eta, bestalde, arabiar inperioa iparreko eslaviarrekin lotzen zuen.X. mendean inperioakpetxenegoen indar gero eta handiagoari aurre egin behar izan zion, bai etaItsaso Beltzera iritsi nahi zuten errusiarrei ere.Kieveko Sviatoslav printzeak Sarkel hartu zuen963an eta bost urte geroago khazaren azkeneko indarrak birrindu zituen. Arabiarren arteko eta Bizantzioko iturriek khazar kulturaren maila aski jasoaren berri ematen badute ere, haien hizkuntzaren aztarnarik batere ez da gorde.