Khalil Gibran 1883an jaio zen LibanokoBsharri herrixkan. Familia umila zen eta, erlijioz,maronitak, eliz katolikoaren adar bat. Lehenengo ikasketak Bsharrin egin zituen. Lau anai-arrebak ziren, Boustros, Marianna, Sultana, eta bera laugarrena zen. Txikitatik arte eta literaturarekiko grina azaldu zuen.
Hamaika urte zituelarik, familia Ameriketako Estatu Batuetara joan zen, lan egiteko aukera berrien bila.Bostonen (Massachusetts) egokitu ziren. Amerikan ingelesa ikasi zuen; ondorengo lan asko hizkuntza horretan idatzi zituen baina, hala ere, bere ama hizkuntza ez zuen baztertu. 1898tik 1902ra Libanora itzuli zen.Beiruten Bayt Aljicma zentro maronitara joaten zen. Frantsesa ikasi zuen eta beste estilo literario lantzen joan zen. Libanon zegoela eta, bere lehenengo liburuaren ideia hasi zen lantzen,The Prophet, 1923an plazaratuko zuena.The Prophet bere obraren gailurra izango litzateke.
Bostonera itzuli zen eta arabieraz idatzitako lanak hasi zen argitaratzen. Ordurako bere estiloaren ezaugarriak nabariak ziren. Halaber, margolaritzan lan garrantzitsuak ekoitzi zituen; margolan horien munduko toki desberdinetan erakutsi ziren etaAuguste Rodin edoWilliam Blakeren lanekin konparatuak izan ziren.[2] Arabieraz poemak plazaratu zituen.
Esperientzia berriak ezagutzeko asmoz, 1904an, Parisera joan zen eta, 1910 arte, Vaugirard kalean lekuratu zen. Garaiko Parisko giro kultural eta artistikoa ezagutzeko parada izan zuen. 1910ean berriro ere Bostonera joan zen. 1911an, Ekialdean ematen zen tiranien eta zapalkuntzaren aurka borrokatzeko elkarte politikoa sortu zuen.New Yorkera joan zen. 1912an arabieraz geroLes Ailes brisées edoLas Alas Rotas bezala itzuliko zen liburua plazaratu zuen; lan horrekin 1906tik aritua zen. Urte horietan ere LibanokoAl-Manarah aldizkarian hasi zen idazten; aldizkari horiYoussef Howayeken laguntzaz, Gibranek berak sortua zen. Eta berriro ere Europan zeharreko bidaiei ekingo die.
Alfunun aldizkarirako hasi zen lanean eta, hau desagertu zenean,Alsaih aldizkarirako. Bigarren aldizkari horren inguruanmahyar literaturarako, hau da, Ameriketara joandako arabiarren literaturarako garrantzi handia izango zuen elkartea antolatu zuen,“Literatura liga” alegia, 1920ko apirilaren 4an sortua. Elkarte horretan idazle eta intelektual desberdinak gailenduko ziren: Gibran,Nuayma,Nasib Arida,Rasid Ayyub. Idazlea ingelesez argitaratzeari ekin zion: 1918anThe Madman, 1919anTwenty Drawings, 1923anThe Prophet agertu ziren. Momentuan arrakasta itzela lortu zuen. Halaber, bere betiko maitasunarekin ezkondu zen. Baina bere osasuna ez dago ondo eta Estatu Batuetara itzuli zen. Gizarte onarpenari esker bere bizimodua asko hobetu zen baina, azkenik, minbiziaz gaixotu zen.[3] Poetaren gorpuzkinak Libanora eraman zituzten.[4][5]
Gibran familia maronita baten altzoan sortu zen eta horrek eragin handia izan zuen bere ideologian. HalaberIslamaren eragin zuzena ezagutu zuen, berezikiSufismoarenmistizismoarena. Haren ustez erlijio guztiek oinarrizko sustrai amankomuna zuten. Gibranek erebahá'í fedearekin kontaktua izan zuen. Gibranek erlijio horren buru izan zenAbdul-Baha ezagutu zuen Estatu Batuetara joan zenean. Beti emozio handiaz gogoratu zuen.
Politikan Gibran ez zen politikaria. Esaten zuen: “ni ez naiz politikaria eta ez dut nahi izan” eta “gertaera politikotik eta botere-borroketatik urruntzen naiz, ezen lur osoa nire aberria eta gizon guztiak nire aberkideak baitira.” Dena dela jarrera politiko batzuk izan zituen. Adibidez,Siriarako arabiera hizkuntza nazionala gisa erreibindikatu zuen. Halaber, arabiar munduan sortzen ari ziren estatu berriakotomandar inperiotik aske garatu behar zirela esan zuen. Zentzu berean Libanoaren askatasuna eskatu eta ospatu zuen. Beraz, internazionalismoarekin batera nazionalismoa ere erreibindikatu zuen.
Izan ere, ikuspuntu literariotik, Gibran Ekialdeko idazlea izan zen. Bere lanen funtsean gizakia dago. Bere pentsamendua bere ibilbide biografikoarekin zuzenean lotzen da eta poliki-poliki berezko filosofia garatu zuen. Garai desberdinak eskematizatu daitezke:
Libanoko urteak: izaera errebeldea garatu zuen, gizarte kritika.
Estatu Batuetako urteak: Britania Handiko eta Estatu Batuetako sortzaileen eragina ezagutu zuen.
Europan eta, batez ere, Parisen egon zen urtetan, bere ikuspegia zabaldu egin zen.