Kesha Rose Sebert (Kesha edoKe$ha izenez ezaguna;ˈkɛʃə ahoskatua;Los Angeles,Kalifornia,1987komartxoaren 1a) pop-abeslari, rapper eta musikagileamerikarra da. 2005. urtean, hemezortzi urte zituela,Dr. Luke ekoizlearen disketxeak eta publizitate enpresak lehenbiziko kontratatua eskaini zion. Ordutik, hainbat abeslari ospetsuren atzeko ahotsak egin eta abestiak idazteari ekin zion. 2009an azkenik, ospea iritsi zenFlo Rida rapperraren "Right Round" abestia grabatu ostean. Arrakasta honi esker, abuztuan, mundu osoan zehar bere izena zabaldu zuen "Tik Tok" abestia kaleratu zuen. Kanta honek, guztira, hamaika herrialdetako musika-zerrendetako lehen postua eskuratu zuen eta AEBn bederatzi astez jarraian mantendu zen gorengo postuan; gaur egundaino, gailurrean denbora gehien iraun duenXXI. mendeko abestia da.
Abeslariaren lehen albuma urte bat beranduago kaleratu zen,Animal izenekoa, eta guztira, bi milioi album saldu ditu.Animal albumeko hiru singlek, "Tik Tok", "Your Love Is My Drug" eta "Take It Off"-ek hain zuzen, musika-zerrendetako top 10 askotan sartzea lortu dute. Azaroan, bestalde, lehenbiziko albumarenCannibal luzapena kaleratu zen eta argitaratutako azken lana, "We R Who We R" single-burua da[1].
Kesharen arabera, bere musikan eragin nabarmena izan duten artisten artean,Madonna,Debbie Harry,Queen,Johnny Cash,Aaron Neville,Bob Dylan etaBeastie Boys daude. Bere berezitasun nagusia, rapperrek darabiltenspoken wordadance-pop musikan txertatzean datza. Azkenik, aipatzekoa da abeslariarenfesta-neska desfasatu itxura etaautotune ahotsa biziki kritikatuak izan direla. Dena den, bi "berezitasun" hauei esker,Cannibal luzapenak aldeko kritikak jaso ditu.
Kesha Rose SebertLos Angelesen jaio zen 1987. urtean. Bere amak, Pebe Sebert izeneko konpositore, guraso bakar eta abeslariak, diru arazoak zeuzkan garai hartan eta familia gizarte laguntzari esker bizi zen. Dirua irabaztearren, amak, taberna txikiko agertoki batean egiten zuen lan gauetan eta bere seme-alabak taula gainean zegoen bitartean zaintzen zituen[2].
Azkenik, Pebek lan egonkor bat lortu zuenTennesseekoNashville hirian eta familia guztia bertara joan zen bizitzera 1991ean.Nashvillen hazi zirenKesha eta bere bi nebak. Ama bere haurren arduradun bakarra zenez, denbora asko pasatzen zuen beraiekin eta askotan, lan egiten zuen estudiora ere eramaten zituen. Estudio horretan, amak abesten eta kantak idazten irakatsi zionKeshari. Dena den, abeslaria telebistan atera zen lehenbiziko aldia, ez zen musikaren erruz izan; hain zuzen, Sebertarrak,Paris Hilton etaNicole RichierenThe Simple Life telesaileko saio batean agertu ziren. Bertan,Keshak, AEBetako ospetsuetan ospetsuena denParis ezagutzeko aukera izan zuela[3][4].
AbeslariakBrentwood High Schoolen ikasi zuen eta, ustez,SAT frogan nota ona atera zuen arren, hamazazpi urtekin eskola utzi zuen.The Simple Life telesailean atera ondoren, amak alabaren demo bat bidali zion Samantha Cox, eta honek,Dr. Luke etaMax Martin ekoizleei. Azken hauek kontratu bat eskaini ziotenKeshari eta 2005ean, abeslaria bere ibilbide musikala hastekoLos Angeles hirira joan zen bizitzera.Dr. Lukek ondorengoa esan zuen lehen demo horri buruz:
«
[Bere lehen demoa] bikain abestua zegoen, berak idatzitako country estiloko balada bat zen etaKesharen musika beste norabide batetik joan zitekeela uste izan nuen. Bigarren demoa, aldiz,trip hop abesti beldurgarria zen. Hala ere, bukaera aldean,Keshak estiloa aldatu eta minutu batez zera rappeatzen zuen: "I'm a white girl/From the 'Ville/Nashville, bitch. Uhh. Uhhhhh." Orduan, 'Neska honen nortasuna gustatzen zait' pentsatu nuen. Ehunka abesti entzuten ari zaren bitartean, hain zuzen, horrelako lotsagabekeriak eta ausardia deigarri gertatzen zaizkizu[5].