Kerosenoa (antzinako grezierazko κηρόςkeros, "argizari" hitzetik eratorria)petrolioa destilatuz eskuratzen den likido gardena edo ia gardena da.Dentsitate ertaina du,gasolinaren etagasolioaren bitartekoa da.Disolbatzaile etaerregai moduan erabiltzen da, berezikihegazkinetan etaberogailuetan.
Petrolio garbitik eratorritako gaia da,hidrokarburoez osatua. Petrolioa destilatuz lortzen da, destilazio zatikatuaren bidez. Isurkari zuria da, gasolina baino likatsuagoa. Usain sarkorra du, pozoitsua. Kerosenoa 1850ean lortu zen lehenengo aldiz, ikatz alkaternatik, eta 1859an hasi zen petroliotik ateratzen.Erreakzio motorren,berogailuen, eta gisakoen erregai gisa erabiltzen da, eta baita disolbatzaileak, intsektu hilkariak, aerosolak eta abar egiteko ere.[1]