Kayseri[1]Turkiako hiri bat da, izen berekoKayseri probintziako hiriburua.Anatolia erdialdean dago,Kapadozia eskualdean. AntzineanZesarea Kapadoziakoa[1] zuen izena
Kayseri metropoli-hirian bost barruti daude:Kocasinan,Melikgazi, eta 2004. urtetik honaHacılar,İncesu etaTalas.
2004. urtean barruti berriak Kayseriko udal-eremuan sartu zirenetik biztanleria ere nabarmen hazi da: 2000. urtean 536.392 biztanle inguru zeuden, eta 2007.enean 696.833 inguru zeuden. 2011. urtean 844.656 biztanle zeuden Kayserin.
Kayserin klima kontinentala daukate batez ere, klima semiaridoaren ezaugarriekin. Orokorrean, neguak oso hotzak izaten dira, elurteekin; uda bero eta lehorrak izaten dira, gauez hotz egiten duen arren, hiriaren altuerarengatik. Euria udaberrian eta udazkenean egiten du batez ere, baina ez dago urtaro euritsurik.
Datu klimatikoak (Kayseri) |
---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
---|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.0 | 20.1 | 26.6 | 31.2 | 33.4 | 36.0 | 40.7 | 40.0 | 36.0 | 32.6 | 24.8 | 21.0 | ' |
---|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.9 | 5.9 | 11.6 | 17.5 | 22.1 | 26.7 | 30.5 | 30.7 | 26.6 | 20.1 | 12.3 | 5.9 | 17.8 |
---|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -6.7 | -5.1 | -1.3 | 3.4 | 6.8 | 9.8 | 12.2 | 11.6 | 7.5 | 3.8 | -1.0 | -4.5 | 3 |
---|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -28.1 | -28.4 | -28.1 | -11.6 | -5.5 | -0.4 | 3.7 | 2.1 | -2.5 | -8.3 | -16.2 | -25.5 | ' |
---|
Pilatutakoprezipitazioa (mm) | 33.6 | 33.6 | 42.5 | 57.2 | 56.6 | 35.9 | 14.3 | 8.5 | 12.9 | 34.8 | 37.2 | 39.0 | 406.1 |
---|
Euri egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 11.6 | 12.3 | 13.5 | 13.5 | 8.4 | 2.8 | 2.4 | 4.2 | 7.9 | 9.3 | 11.6 | 109.1 |
---|
Elur egunak (≥ 1 mm) | 9 | 9 | 6 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 | 8 | 36 |
---|
Eguzki orduak | 89.9 | 112 | 151.9 | 183 | 254.2 | 309 | 362.7 | 350.3 | 270 | 201.5 | 138 | 80.6 | 2503.1 |
---|
Hezetasuna (%) | 76 | 72 | 62 | 58 | 56 | 50 | 44 | 44 | 47 | 58 | 69 | 77 | 59.4 |
---|
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü[2] |
Iturria (2): Weather2[3] |
Hirian K.a. 3000. urte ingurutik bizi izan da gizakia: inguruanKültepe merkataritza-gunea kokatu zenez, historikoki izan da merkataritza-bide nagusietako kokaleku garrantzitsu eta estrategikoa, besteak besteZetaren Bidea igarotzen zen bertatik. Mendeetan jarraitu izan du garrantzi horrekin.
Erromatarren sasoian hiriaren izena Zesarea Kapadoziakoa (Caesarea Cappadocia) izan zen, etaCesarea Mazaca ere esaten zioten.