Katilu esnehoria | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Ascomycota |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Pezizaceae |
Generoa | Peziza |
Espeziea | Peziza succosa Berk., 1841 |
Katilu esnehoria (Peziza succosa)Pezizaceae familiakoonddoespezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Errezeptakulua: Txikia, 1 eta 5 cm bitartekoa, hanka gabea, hasieran kopa itxuran eta ertza inkurbatua eta gero hemisferikoa. Barnealdea okre zurbil grisaxka samarreko kolorekoa edo oliba tonuekin eta kanpokoa aldea ere kolore berekoa da, baina zurbilagoa.
Haragia: Haragia zuria du eta aireak ukitzean horitu egiten da, puskatzean esnearen antzeko kolore zuriko likido bat jariatzen du, gero horixka bihurtzen da eta azkenean okre iluna.[2]
Etimologia:Peziza terminoa grekotik dator, oin txikiko onddoak izendatzen zituen "pezis" hitzetik.
Jan daiteke, baina ez du balio gastronomikorik.
Peziza succosella delakoarekin nahas daiteke, baina honenlatex-a berdexka da eta ez horixka, himenioa ere askoz ilunagoa du.
Udan eta udazkenean hostozabalen basoetan, bide ilunetan, etab.,buztin lurretan.[3]
Ipar Amerika, Europa, Islandia, Israel, Txina, Argentina.