Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Katanga

Koordenatuak:9°S26°E / 9°S 26°E /-9; 26
Wikipedia, Entziklopedia askea
Katanga
 Kongoko Errepublika Demokratikoa
Administrazioa
Izen ofizialaKatanga
Estatu burujabe Kongoko Errepublika Demokratikoa
ISO 3166-2CD-KA
HiriburuaLubumbashi
Deuseztapen data2015
Geografia
Koordenatuak9°S26°E / 9°S 26°E /-9; 26
Azalera496.871 km²
MugakideakKasaï-Occidental(en)Itzuli,Ekialdeko Kasaï,Maniema etaHego Kivu
Demografia
Biztanleria4.125.000(1998)
Dentsitatea11,29 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00
www.katanga.cd

KatangaKongoko Errepublika Demokratikoko hegoaldeko eskualdea da,Tanganika aintziraren,Zambiaren etaAngolaren artean dagoena. 496.887 km² eta 5.608.683 biztanle (2010) ditu. Hiri nagusiak:Lubumbashi,Kolwezi etaLikasi. Aberastasun handiak daude lurpean: kobrea, kobaltoa, uranioa, zinka, burdina, zilarra, urrea, eztainua eta manganesoa.Upemba etaKundelunge parke nazionalak daude eskualde horretan.

1971 eta1997 artean (Mobutu Sese Sekoren agindupeaneta Kongo Zaire zenean), izen ofiziala Shaba Probintzia zen.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Belgikako administraziopean egon zen1885. urtetik aurrera, eta independentzia-saio ugari izan zen harrezkero.1960. urtean Kongok independentzia eskuratu zuenean, Shabako eskualdeak Kongotik bereizi nahi izan zuen,Moise Tshombe buru zuela. Shabako independentziaren aldeko askok Angolara erbesteratu behar izan zuten, Kongoko, Belgikako eta Nazio Batuetako militarrek auzian esku hartzea erabaki zutenean.1977. urtetik aurrera eraso ugari antolatu dituzte Shabako independentziaren aldekoek Angolatik bertatik, arrakastarik gabe.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Katanga&oldid=8803217"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp