Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Katalunia

Artikulu hau nabarmendua da. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Iberiar penintsulako ipar-ekialdeko herrialdeari buruzkoa da; lurralde historiko eta politikoa gaitzat duena beste hau da: «Kataluniako Printzerria»
Katalunia
Catalunya
Cataluña
Catalonha
Els Segadors

Kataluniako bandera

Kataluniako armarria
Geografia
HiriburuaBartzelona
41°22′57″N 2°10′37″E
Hiririk handienahiriburu
Azalera32.114
Punturik altuenaPica d'Estats
Punturik sakonenaEstany de Vilacolum(en)Itzuli
KontinenteaEuropa
MugakideakOkzitania,Aragoi,Valentziako Erkidegoa,Andorra,Encamp,Escaldes-Engordany,Sant Julià de Lòria,Andorra la Vella(en)Itzuli etaLa Massana
Administrazioa
Gobernu-sistemaSistema parlamentario
PresidenteaSalvador Illa
Kataluniako Generalitateko presidenteaSalvador Illa
LegebiltzarraKataluniako Parlamentua
Epai autoritateaKataluniako Justizia Auzitegi Nagusia
Zeren kide
Demografia
Biztanleria8.034.743
Dentsitatea251,91 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Derrigorrezko eskolaratzea6-16
Bizi-itxaropena83,63(2016)
Giza garapen indizea0,904(2016)
Ekonomia
BPG nominala232.522.265.640 $(2015)
BPG per capita33.661 $(2017)
Inflazioa1,4 %(2018)
Historia
801Bartzelonako konderria
1137Aragoiko koroa
1173Kataluniako printzerria
1516Monarkia Hispaniko
1716Nueva Planta Decree of the Principality of Catalonia(en)Itzuli
19321932ko Kataluniako Autonomia Estatutua
19791979ko Kataluniako Autonomia Estatutua
20062006ko Kataluniako Autonomia Estatutua
Bestelako informazioa
Ordu eremua
ikusi
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.europar loki etaSchuko
Internet domeinua.cat
web.gencat.cat

Katalunia (katalanez:Catalunya,gaztelaniaz:Cataluña etaokzitanieraz:Catalonha)Europakoherrialde bat da,Mediterraneoaren mendebaldekoa,Espainiakoautonomia erkidegotzat eratua:Kataluniako Autonomia Erkidegoa.Iberiar penintsularen ipar-ekialdean dago, eta mugakide ditu iparraldeanFrantzia etaAndorra, mendebaldeanAragoi, hegoaldeanValentziako Erkidegoa eta ekialdeanMediterraneo itsasoa. 32.000 km² inguru ditu, eta 7 milioi biztanle.

Haren Autonomia Estatutuaren arabera,nazio bat da.[1] Hizkuntzaren aldetik (katalana), lotura estua du gainerakoKatalan Herriekin (Països Catalans):Andorra,Valentziako Erkidegoa,Balear Uharteak, administratibokiFrantziako lurraldea denIpar Katalunia,Aragoiko ekialdeko eremu bat (Sartaldeko Zerrenda edoFranja de Ponent) etaMurtziakoEl Carxe eskualdea.

Izena

BerezCatalunya (Katalunia) izenaXII. mendeanfrankoen itzalpetik piskanaka bereiztuz hasi zirenHispaniako Markako ekialdeko konderri multzoa izendatzeko erabiltzen hasi zen. Gaur egun oraindikCatalunya izenaren jatorria zehaztu gabe dago. Teoria batek diogazteluen lurraldea (terra de castells) izenetik datorrela,[2]castlà edo gazteluaren agintariaren izenetik eratorria.[3][4] Beste teoria batek dioenez, aldiz,Catalunya izenaGotholàndia izenetik datorke, hots,godoen lurraldea; izatez, maizfrankoek katalan lurraldeari nahizIberiar PenintsulariGòtia deitzen omen zieten.

KataluniakoNASArensatelite bidezko irudia.

Talunya edoTaluniya delakoaLleidatik hurbil zegoenAl-Tagr al-Ala musulmanen lurraldeko udalerri baten izena zen.Al-'Udrī (1002—1085)[5] historialari eta geografomusulmanak bereTarsi al-akhbār idazlanean aipatua da. Han jasota dagoenez, udalerriaLleida etaHuescaren artean kokatua zegoen, ondorioz aditu askok gaur egungoMonzón udalerria dela uste dute. Izenak udalerriariiberiar jatorria ematen dio. Mairuen garaian, Monzón udalerriakkalat Talunya izenekogotorleku edogaztelu bat izan zuen (arabieraz «gaztelu» –kalat), gaztelu hitza izendatzekoka- laburdura erabiliz,ka Talulnya litzateke (euskarazTalunyako gaztelua). Hipotesi horri jarraituz,arabiarrekHispaniako Markan bizi zirenei «ka Talunya-tik haratago bizi direnak» deitzen omen zieten. Arabiar jatorriak, iberiar leku izenaren bitartez,català herritar izenaren etaCatalunya leku izenaren arteko elkarrekikotasun eza azalduko luke.[6]

Beste teoria batzuen arabera, izena kondairazkoOtger Catalógermaniar printzearengandik eratorria litzateke, edotaVallès etaBarcelonès eskualdetako lurretan bizi zen tribuak jasotzen zuenIaketani ezizenetik,italiarren eraginezkatelans izendapenera eraldatu eta handik gaur egungocatalans (katalanak) izenean amaitzeko.[7]

Kataluniaren datu orokorrak.

XIV. mendeanKataluniako PrintzerriaPrincipat de Catalunya») zuzenbide edo lege izendapena agertu zen (latinezprincipatus) etaKatalan Gorteen legedipean edo agindupean zegoen lurraldea izendatzeko erabiltzen zen, bertako subiranoa (latinezprinceps)Bartzelonako Etxeko erregea zen, formalki erresuma bat izan gabe Gorteek parekatutako lege batzuk zituzten konderri multzo bat zelarik. Nahiz eta Printzerriko lurraldea geroraAragoiko Korora eta ondorenGaztelako Erresumara batu, eta bere zati batFrantziako Erresumak bereganatu zuen (gaur egungoIpar Katalunia), gaur egun oraindik «Printzerri» izendapena autonomia erkidegoa osatzen duten lau probintziak informalki izendatzeko sarritan erabiltzen da.

Ikur nazionalak eta ospakizunak

Senyera.

Kataluniak estatutuaren arabera hiru ikur nazional nagusi ditu:[8]Kataluniako bandera edoSenyera,Els Segadors ereserkia etaKataluniako Egun Nazionala edoDiada.

Kataluniako bandera edoSenyera delakoaBartzelonako kondeen armarriaren ohialerako aldaera da. Nahiz eta bandera honenXIII. mendearen aurreko inolako erreferentziarik topatu ez den izan,Europa osoko bandera zaharrenetako bat da.[9] Katalan bandera bost oihal-zerrenda gorri eta lau horiz osatua dago, denak neurri eta zabalera berberekoak.

2010ekoKataluniako Egun Nazionalan ospatutako manifestazioa,BartzelonakoGràcia pasealekuan.

Kataluniako ereserkia nazionalaEls Segadors da,1899anEmili Guanyaventsek idatzia. Aurretik,1892anFrancesc Aliók doinua konposatu zuelarik. Ereserkia honen jatorria1640. urteko gertaeratan kokatzen da, katalanakFilipe IV.a Espainiakoaren aurka borrokatu zirenean, bertan katalan nekazari edo baserritarrak (pagesos) ekintza nabarmenak burutu zituztelarik.1993kootsailaren 25anKataluniako Parlamentuak ofizialki onartu zuen.

1980an Kataluniako ParlamentuakKataluniako Egun Nazionala edoDiada Nacional de Catalunya jai egun nazional gisa ofizialki berrezarri zuen. Jaiegun Nazionala (Diada Nacional) edota Kataluniako Festa (Festa de Catalunya), urteroirailaren 11an ospatzen da,1714anBartzelonako setioaren ondoren egun honetan bertan katalanek askatasuna galdu zutela oroitarazten da, gaur egun aldarrikapen ospakizuna eta zapaltzaileen aurkako erresistentziaren oroigarria delarik: berrezartze nazional baten itxaropena.[9] Egun honetan kataluniar agintari eta alderdi ezberdinetako ordezkariekRafael Casanova zenaren monumentuaren aurrean lore eskeintza egiteko ohitura dute.

2012ko Kataluniako Jai NazionaleanBartzelonako erdigunean«Catalunya, nou estat d'Europa» manifestazio jendetsua ospatu zen, bertan 1,5 milioi lagun inguruk Kataluniakoindependentzia eskatu zutelarik.[10][11]

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Kataluniako historia»
Pedra Gentil ("Jentilarri") delakotrikuharria.Vallgorguina,Vallès Oriental.

K. a. 218. urteanErromatar Inperioak gaur egun Katalunia kokatzen den lurraldea konkistatu etaTarraconense probintziaren barnean egon zen.V. mendeangodoek lurraldea bereganatu etaToledoko Erresumaren zati bilakatu zen.

712anmusulmanekbisigodoaj garaitu eta lurraldearen jabe egin ziren, baina mende honen amaieranfrankoekKarlomagnoren babesaz musulmanak lurraldearen iparraldetik kanporatu etaHispaniako Marka osatu zuen.[12]Gotia zeritzon lurralde hau konderrietan antolatu zen, bainakarolingiar leinua amaitzean bertako kondeek ez zioten errege leinu berriari men egin.Kataluniako konderri hauek gaur egunKatalunia Zaharra (Catalunya La Vella) izenez ezagutzen den lurraldea osatu zuten.

Kataluniako Gorteak irudikatzen dituenXV. mendeko miniatura.

Bartzelonako kondea zenRamon Berenguer IV.a Bartzelonakoa inguruko hainbat konderrietaz nagusitu eta1137an Aragoiko erregearen alaba zenPetronila Aragoikoaren ezkondu zen, ondorioz bi leinuen arteko batasuna gauzatuz. Haien semeaAlfontso II.a Aragoikoa, Aragoiko erregea eta Bartzelonako kondea bilakatu zen, ordurarte elkarren artean ezberdinak ziren katalan konderriak batu zituen, horretarako izaera juridiko eta kulturala zuten hiru agiriez baliatu zelarik:Usatici Barchinonae («Bartzelonako Erabilerak»),Liber domini regis («Errege Jabegoaren Liburua») etaGesta Comitum Barchinonensium («Bartzelonako Kondearen Balentriak»). Argiri hauek KataluniaErdi Arokoestatu gisa eratu zuten, lege egitura batasun bat eta kultur erreferentzi amankomunak jasoz, bai eta mugak zehaztuz ere: «Salsesen hasizTortosa etaLleidan amaitzen den lurraldea» («de Salsis usque Dertusam et Ilerdam cum suis finibus»). Administratiboki, Katalunia eskualde izaerako lege egitureketa bat jaso zuen:Vegueriak direlaroak, hauetako bakoitzaren veguer edo agintariak erregerearen ordezkariak zirelarik. Katalunia estatuaren sorreraAragoiko erregearen lege agirietanCathalonia izendapena agertzen denean adierazia dago, aurreko esanahi geografiko arruntetik eremu politiko eta etniko zehaztu baten izendapena izatera iragan zelarik.

1319anJakue II.a AragoikoakAragoiko Erresuma,Valentziako Erresuma,Mallorcako Erresuma eta Kataluniaren batasuna finkatu eta estatu ezberdinen arteko batasun ahaltsu baten bidez[13]Aragoiko Koroa sortu zuen,[14] betiere lurralde bakoitzaren berezitasunak errespetatuz eta elkarren artean antzekoak eta parekideak ziren politika egiturak garatuz: Legebiltzarrak, Generalitateak eta konstituzio sistema.Aragoiko Etxea zenaTrastamara Leinua etaHabsburgo Leinuarekin elkartzeak ez zuen Aragoiko Koroa osatzen zuten estatuen konstituzio sistema eraldatu.

Segalarien Gerra irudikatzen duen1910koH.Mirallesen margolana.

1640an Olivares kondearen proiektuzentralistakSegalarien Gerra piztu zuen, honen ondorioaPortugalgo Erresumaren banaketa etaFrantziako ErresumakRosselló etaCerdanya bereganatzea izan zen.[15]Espainiako ErresumanBorboi Leinua erregetzara iristeakEuropa mailanOndorengotza Gerra ekarri zuen eta1705an katalan lege sistemaren murrizketakMonarkia Katolikoa osatzen zuten estatuen arteko barne gerrak eragin zituen. Gerraren amaieran Espainiako Erresumak bereItalia,Flandria,Menorka etaGibraltarreko jabegoak galduaz amaitu zen, bai etaPlanta Berriko Agiriak etaborboi absolutismoaren ezarketaz.

XIX. mendean zehar jazotakoAntzinako Erregimenaren gainbehera etaerregimen liberalen ezarketak ez zuen Kataluniaren eta Aragoiko Koroaren gainerako estatuen konstituzio sistema berreskuratzea ekarri, baizik eta Espainiako Erresuma erregimen politiko zentralizatu gisa nagusitu zen. Halere, mende honen erdialdera Kataluniako historian garrantzi handia izan zuenRenaixença («Berpizkudea») izeneko katalan kultur, literatur eta hizkuntzaren aldeko mugimendua eta berpizkundea eman zen, gerorakatalan nazionalismoaren iturbura izango zena.

XX. mendean zeharKataluniako Mankomunitatea etaErrepublikar Generalitatea bezalako deszentralizazio administratibo saiakerak burutu ziren, baina1978anEspainiako Konstituzioa eta1979ko Kataluniako Estatutua onartu ziren arte, ez zen gaur egungoautonomia erkidegoen sistema politiko-administratiboa ezarri.2006ko Kataluniako Autonomia Estatuaren hitzaurrearen arabera «Kataluniako Legebiltzarrak, katalanen sentimendua eta borondatea bilduz, Katalunianazio gisa definitzen du», nahiz eta gaur egun indarrean dagoenEspainiako Konstituzioak Kataluniako erralitatea nazionalitate historikora mugatu izan.[16]

Geografia

2002ko lursailen erabilpen ezberdinak adierazten dituen Kataluniako mapa.
     Laborantza lursailak eta soroak     Ura     Hareatzak, elurtokiak eta lursail etze edo ez-emankorrak.     Hiriguneak, herriguneak, industrialdeak eta errepideak.     Basoak, zelaiak, larreak eta landaredia.

Kataluniak 32.000 km² inguruko azalera du. IparraldeanAndorra (65,3 km) etaFrantziakoEkialdeko Pirinioak departamenduarekin muga egiten du, mendebaldeanAragoiekin (359,9 km), hegoaldeanValentziako Erkidegoarekin (52,9 km) eta ekialdeanMediterraneo itsasoarekin. Beregeografia kokapenakErdi Arotik Mediterraneoko gainerako herrialdeekin nahizEuropako kontinentearekin harreman oparoak izatez erraztu izan dio.

Kataluniako azaleraren % 28,7nekazaritza eta soroetarako erabilia da; % 15,7larre etazelaiak dira; % l,1 –ibaiak; % 43,4 –basoak, % 6,7 – hirigune edo herriguneak, eta % 4,6 zehaztu gabeko jardueratarako erabili ohi da.[17]

Topografia

Kataluniak erlatiboki azalera txikia duela kontuan harturik, aniztasun geografiko nabarmenda du. Bere geografia Mediterraneoko kostaldeak baldintzatzen du, kostalde honek 580kilometro luze ditu,Creuseko lurmuturretikEbroren Delta ingurura hedatzen da. Kostaldea iparraldetik hegoaldera, zati edo eremu hauetan banatuta dago:Costa Vermella (Ipar Katalunia),Costa Brava,Costa del Maresme,Costa del Garraf etaCosta Daurada.

Iparraldean aldizPirinioetako mendilerro eta erliebe garaiak. Katalan erliebean hiru mendilerro nabarmentzen dira:[18]

Pirinioetako mendi nabarmenetakoen artean daudenEls Encantats izeneko bi gailurrak etaSant Maurici iboia.
Montserrat.

Katalan Pirinioak hegoaldeko edo Espainia aldeko Pirinioen ia erdia dira, Kataluniako iparraldean 200 kilometrotan zehar hedatzen baitira. Usadioz Pirinio AxialetikPirinioaurrea mendilerroa bereiztu izan da, hauek mendilerroekiko paraleloak dira, garaiera txikiagokoak, ez hain maldatsuak eta osaketageologiko ezberdinekoak. Bi mendilerroak mendebaldean ekialdean baina zabalagoak dira, mendebaldean gailur garaienak daudelarik. Kataluniako mendirik garaienaPallars Sobirà eskualdeko iparraldean dago etaPica d'Estats (3.143 m) delakoa da, gailur honi garaierari dagokionezFrantziarekin muga egiten dutenPuig Cedrós (2.914 m) etaPuigmal (2.910) mendiek jarraitzen diote. los dos en la frontera con Francia.Pirinioaurrea hainbat mendilerro nabarmentzen dira, adibidezCadí mendilerroa etaPedraforca.

Katalunia Kostaldeko Mendilerroak ipar-mendebaldetik hego-mendebalderako norantzan kostaldearekiko paraleloak diren bi mendilerro edo gehiagoz osatuak daude. Bi mendilerro hauekKataluniako Itsasertzeko Mendilerroa etaItsasertz Aurreko Mendilerroa dira. Kostaldeko Mendilerroak hedaduraz laburragoak eta garaiera txikiagokoak dira, aldiz Itsasertz Aurreko Mendilerroa hedaduraz zabalagoak nahiz garaieraz handiagoak direlarik. Sistemaren barnean hainbar ordoki eta lautada daude, hauetako handienak Itsasertzeko Sakonunea eta Itsasertz Aurreko Sakonunea direlarik. Kostaldeko Sakonunea delakoa Itsasertzeko Mendilerroaren ekialdean dago, aldiz, Itsasertz Aurreko Sakonunea delakoa barnealdean eta bi mendilerroen artean kokatua dago,Vallès etaPenedès eskualdeetakolautada edoordokiak osatzen dituelarik. Beste lautada edo ordoki handi batzukSelva,Alt Empordà etaBaix Empordà eskualdeetan kokatuak daude. Amaitzeko, Sistemak bere barnean Zeharkako Mendilerroa eta Pirinio Aurreko Mendilerroa ere hartzen ditu,[19] Itsas Aurreko Mendilerroaren iparraldean dauden egitura berantiarrak baitira, Pirinioak eta Pirinio Aurreko Mendilerroekin kontaktuan egonik, garaierako ertaineko mendi eta erliebeak sortu zituzten, gainera lehenbizikoaren kasuanGarrotxa eskualdeko eremuansumendiak ere sortu zituen.

Kataluniako Erdiko Beheragunea delakoaPirinioak etaItsasertz Aurreko Mendilerroaren artean kokatua dago.Lleidako probintziako hegoaldeko etaBartzelonako probintziako erdialdeko eskualdeek lurralde hau osatzen dute. Sakonuneko lurraldeak 200 eta 600 metro arteko garaieran kokatuak daude. Pirinioetatik jeisten diren lautada eta urek lurralde hau soroz eta laborantza lursailez oparo bilakatu dute eta bertan ureztatze kanal ugari ere eraiki izan dira.

Hidrografia

Ebro ibaiaMiravet udalerriko lursailetan.

Katalunia ia osoki Mediterraneoko isurialdearen barnean dago. Katalan hidrografia sarea bi hidrografia arro nagusitan banatua dago,Ebro arroa eta Kataluniako barnealdeko ibaien arroa, biak ereMediterraneoan isurtzen direlarik. Gainera,Atlantikoan isurtzen duen arroa ere badago,Garona ibaiaArango Haranean iturbura baitu, baina atlantiar isurialdeko arro hau kataluniar lurraldearen % 1,73 besterik ez da.

Hidrografia sarea bitan banatzen da, bata mendebaldekoa edo Ebrokoa eta bestea kataluniar kostaldean zehar Mediterraneoan urak isurtzen dituen ibai txikiagoez osatutako ekialdea da. Lehenak batez besteko 18.700 *hm³/urteko hornitzen ditu, bigarrenak aldiz bataz besteko 2.020 *hm³/urteko besterik ez du hornitzen. Diferentzia hau Ebro ibaiaren ur horniduraren ondorioa da, bere ibaiadar nagusienaSegre ibaia delarik. Bestalde, Katalunian lurrazpiko ur oparotasun erlatibo bat ere badago, nahiz eta lurraldearen egitura konplexuaren ondorioz eskualdeen ezberdinen desbedintasun edo desorekak ere badauden. Kataluniar Pirinioetanglaziar jatorrikoiboi txikiak ere badaude, horietako handienaBanyoles aintzira delarik.

Herrialdekoibairik luzeenaTer da, eta beste nabarmen batzukNoguera Pallaresa,Noguera Ribagorçana,Segre etaLlobregat ditugu. HalaberEbro ibaiaTarragonako probintziaren hegoaldean itsasoratzen da.

Kataluniar kostaldea ia osoki lerrozuzena da, luzeraz 500 kilometro baino gehiago eta elementu geografiko gutxi ditu, horietan nagusienak honako hauek dira: iparraldeanCreus lurmuturra etaRosesko golkoa, eta hegoaldeanEbroren delta. Itsasertzeko Mendilerroa itsasazpian urperatzen den lekuetan, bi gunetan egiten du: bata, iparraldean,L'Estartit etaBlanes udalerrien artean (Costa Brava), eta bestea hegoalderago,Garrafeko kostan.[20]

Klima

Kataluniak orokorrean bereIpar Hemisferioko kokapenari dagokionklima mediterraneo epela du. Halere, bertan klima aniztasun eta berezitasunak ere badaude. Urteko bataz-besteko klimak Pirinioetako 0 °C-tik kostaldeko 17 °C-ra doa; tenperatura maximoak 43 °C-ra iritsi daitezke (Garrigues eskualdean), eta tenperatura minimoak -30 °C-ra (Pirinioetan).

Euriari dagokionez, Katalunian bi eremu bereiz daitezke:

Euri-jasek ekinozio joera izan ohi dute. Mediterraneoan udak lehorrak dira eta udaberriak euria egin ohi du. Pirinioetan,maiatzean etaekainean ugariak izan ohi dira, eta udak orokorrean hezeak.

Medes uharteak,L'Estartit herriko hondartzatik ikusita.

Tenperaturak nahiz euri-jasak kontuan hartu ezkero, Katalunia hiru klima eremuetan banatzen da:

Naturguneak

1990an kataluniar gobernuak Naturaren Babeserako Kontseilua sortu zuen,natura etapaisaiaren babesaren inguruko organu aholku-emailea, kataluniar ingurune-naturala ezagutu, ikertu, babestu eta kudeatzeko asmoz. Katalunia osoan hamar parke natural daude:Goi-Pirinioko Parke Naturala,Empordàko padurak,Cadí-Moixeróko Parke Naturala,Creuseko lurmuturra,Ports de Tortosa-Beseit,Montsenyko Parke Naturala,Montserrat,Sant Llorenç del Munt,Montsanteko mendilerroa,Garrafeko parkea etaGarrotxako Sumendi-Lurraldearen Parke Naturala; parke natural bat:Aigüestortes eta San Maurizioko Parke Naturala; natura-erreserba bat:Llobregateko delta; eta itsas-erreserba bat:Medes uharteak.

Banaketa administratiboa

Katalunia lurraldeei dagokionez probintzietan antolatua dago.2006ko Autonomia Estatutuak Kataluniako banaketa administratiboa hiru mailetan ezarri zuen: udalerriak, eskualdeak etavegueria direlakoak.

Probintziak

Katalunia honako lau probintzia hauetan banaturik dago:


  • Hiriburua:Girona, 96.722 biztanle (2011)
  • Hiriburua:Lleida, 138.416 biztanle (2011)

Eskualdeak

Sakontzeko, irakurri: «Kataluniako eskualdeak»

Katalunia 41 eskualdetan banatuta dago gaur egun. Historikoki,1936an hasi zen indarrean banaketa administratibo hura,Francisco Franco diktadoreak etenda hiru urte geroago geratu bazen ere. Atzera1987tik indarrean dago. Gaur egungo Kataluniako eskualdeak honako hauek dira:

Vegueriak

Vegueria aintzinako Kataluniako lurralde banaketa bat da, gaur egun oraindik mantentzen delarik. Vegueria bat, eskualde jakin batetarako udalerrien arteko agintea eta berezko izaera duen tokian-tokiko elkarlan erakunde gisa definitzen da,2006ko Autonomia Estatutuaren araberaKataluniako Generalitateak bere zerbitzuen antolakuntzarako aukeratu zuen eskualde banaketa da. Bere interesen kudeaketarako autonomia ere badu. Veguerien administrazioa diputazioak ordezkatzen dituzten Veguerien Kontseiluen ardura da.

Udalerriak

2006ko Autonomia Estatutuak udalerria gai publikoekiko dagokionez tokian-tokiko komunitatearen bertako oinarrizko erakundea eta funtsezko baliabide gisa definitzen du. Gainera, bere eskumenean erabileraren autonomia eta interesen kudeaketa bermatzen dizkio. Katalunian denera 947 udalerri daude. Erakunde hauen azpitik deszentralizatutako udal erakundeak daude, hauek nolabaiteko autonomia ere badute eta herrietan jardun ohi dira, baina betiere dagozkien udalerrien agindupean; gaur egun Katalunian denera 58 daude.

Katalunian biztanle gehien dituzten udalerri edo hiriak honako hauek dira:

Bartzelona.
Lleida.
Tarragona.
Girona.
Arango Kontseilu Nagusia edoConselh Generau d'Aran erakundearen egoitza.
PostuaUdalerriaEskualdeaBiztanleria[21]
1Escut de BarcelonaBartzelonaBarcelonès1.619.337
2Escut de l'Hospitalet de LlobregatL'Hospitalet de LlobregatBarcelonès258.642
3Escut de BadalonaBadalonaBarcelonès218.886
4TerrassaTerrassaVallès Occidental212.724
5SabadellSabadellVallès Occidental207.338
6TarragonaTarragonaTarragonès140.184
7LleidaLleidaSegrià137.387
8MataróMataróMaresme122.905
9Santa Coloma de GramenetSanta Coloma de GramenetBarcelonès120.060
10ReusReusBaix Camp106.622
11GironaGironaGironès96.236

Arango Harana

Sakontzeko, irakurri: «Arango Harana»

Arango Harana eskualdeak bere lurraldeko gai publikoak kudeatzeko lege erregimen berezia eta autonomia du. Bertako aginte erakundeaConselh Generau d'Aran da («Arango Kontseilu Nagusia»), hau honako kide eta organuz osatua dago:Síndic («Sindikoa»),Plen des Conselhèrs («Kontseilarien Batzarra»),Conselhères Generaus («Kontseilari Nagusiak») etaComission d'Auditors de Comdes («Kontu Auditoreen Batzordea»).Síndic delakoa, ordezkari gorenena da eta Generalitateak Arango Haranean duen ordezkaria. Eskualde honetako berezko hizkuntzaaranera da, Katalunian ere ofiziala delarik.

Politika

Kataluniako Parlamentua.
Kataluniako Generalitatearen Jauregia.

Espainiako 1978ko konstituzioak Kataluniako autonomia erkidegoak nazionalitate gisa bere autogobernua izan dezan bermatzen du. Kataluniako oinarrizko erakunde araua2006ko Kataluniako Autonomia Estatutua da. Estatutu honen arabera, Kataluniako autogobernua politikokiKataluniako Generalitatearen aginte eta administraziopean antolatzen da.

Kataluniako Generalitatea honako gobernu erakunde hauek osatzen dute:[22]

  • Kataluniako ParlamentuaParlament de Catalunya»): Kataluniar gobernukobotere legegilea da. Legebiltzar honetan eztabaida politikoa gauzatuz gain, gobernuaren ekintza politikoa kontrolatu eta bultzatzen da. Bere ahalmenen artean, legebiltzarrak Generalitatearen aurrekontuak onartzen ditu. Gutxienez 100 legebiltzarkide edo diputatuz eta gehienez 150ez osatua dago, hauek lau urtero alderdi ezberdinen zerrenda itxiekin ordezkaritza proportzional bidez hautatuak izan ohi dira.
  • Kataluniako Gobernua edo Kontseilu ExekutiboaGovern o Consell Executiu de Catalunya»): Kataluniako Gobernua edo Kontseilu Exekutiboa delakoa Generalitatearen ekintza politikoa eta administrazioa zuzentzen duen kide anitzeko organu gorena da. Gobernuaren burua Generalitateko presidentea da, lehen kontseilaria eta beste kontseilari batzuk dira. Honen arabera, Gobernuaren eskumen nagusiak hezkuntza, osasuna eta kulturaren ingurukoak dira. Generalitatearen finantzaketa Kataluniako Autonomia Estatutua eta Autonomia Erkidegoen Finantzaketaren Lege Organikoak arautzen du.

Erakunde hauetaz gain, Generalitateko beste erakundeak Parlamentuak berak sortzen dituenak ere badira. Berme eta kontrol organu gisa, horiek ere gaur egun Generalitatea osatzen dute:Síndic de Greuges de Catalunya («Kataluniako Kalteordainen Sindikoa»), kataluniar hiritar guztien eskubide eta askatasunen bermatzailea da (Euskadiko Arartekoaren parekidea);Sindicatura de Comptes de Catalunya («Kataluniako Kontuen Sindikatura»), organu honek Kataluniako erakunde publikoen ekonomia kontuak kontrolatzen ditu; etaConsell de Garanties Estatutàries («Estatutuaren Bermen Kontseilua»), Generalitatearen xedapenak Kataluniako Estatutua eta Espainiako Estatuaren Konstituzioaren arabera egokitu daitezen arduartzen da.

2006ko Estatutuaren arabera Kataluniakobotere legegile Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenean datza. Justizia Auzitegi Goren honen eskumenak erankudeetako hainbat mailetako baliabide eta prozedurak ezagutzean datza, honen bidez Estautuak onartutako eskubideak aitortu eta bete daitezen zainduz. Dena dela, maila jurisdikzional, zibil, nahiz auzi administratibo eta sozialetan eskuduna da, eta baita etorkizunean sortu daitezkeen beste batzuetan ere.

Gobernuak Kataluniako Generalitatea osatzen du. Kataluniako Gobernuaren hiriburuaBartzelona da eta egoitzaKataluniako Generalitatearen Jauregian du.Demokrazia garaian,19802003 bitartean Generalitateko PresidenteaCIU alderdikoJordi Pujol i Soley politikaria izan zen, honi20032006 bitarteanPSCkoPasqual Maragall i Mirak jarraitu zion, ondoren,20062010 arteanPSCkoJosé Montilla Aguilera izan zen.2010-2016 artean, Generalitateko PresidenteaCIUkoArtur Mas i Gavarró izan zen. Ondoren,2015eko hausteskundeen ondorioz,Junts pel Sí koaliziokoCarles Puigdemont i Casamajó bihurtu zen Generalitateko Presidente,Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikaziora arte.2018-2020 bitartean, 155. artikuluaren aplikazioa bukatuta,Junts per Catalunya koaliziokoQuim Torra i Pla bihurtu zen Presidente.2020. urtean, Quim Torra kargugabetuta izan zen, eta bere botereak Generalitateko Presidenteordeak,Pere Aragonès García, bereganatu zituen,2021ekomaiatzaren 21era arte. Handik aurrera,Pere Aragonès-ek Presidentziako botereak eskuratu zituen,Kataluniako Parlamentuak Generalitateko Presidente aukeratu zuenean.

2014kourriaren 1ean, onartu zenhomofobiaren aurkako legea Kataluniako Parlamentuan; aitzindaria zenEuropan. Jarrera homofobikoak ez ziren ezerezean geratuko, izan ere, zigorgarriak izango ziren[23].

Demografia

Kataluniako eskualdeetako biztanleria guztiaren dentsitatea.

Kataluniako biztanleriak gaur egun 7 milioiko langa gainditu du.[24] Kataluniako Estastistika Institutuaren arabera,2005ean Kataluniak 6.995.206 biztanle zituen, (Espainiako biztanleen % 15,9). Horietatik 603.636 (% 8,9) atzerritarrak ziren, Espainiako atzerritar biztanleen % 22,3 izanik. 1,5 miloi herritar inguru Bartzelona hiriburuan bizi dira (Kataluniako biztanleen % 22,8), eta Bartzelonako Hirigunean, berriz, 5 milioi lagun bizi dira (Kataluniako biztanleen % 72,7). Beraz,Europako hirigune jendetsuenetako bat da. Aldiz, Katalunian biztanle gutxien dituzten eremuak Pirinioetako eskualdeak dira.

Kataluniako 2,5 milioi biztanle Bartzelona hiriburuaren inguruko 25 kilometroko erradioan bizi dira. Hirigunearen lehenbiziko eraztunaren barnean honako hiriak hauek daude:Hospitalet de Llobregat,Badalona,Santa Coloma de Gramenet etaCornellà. Aldiz, bigarren eraztunaren barnean hiri eta udalerri hauek daude:Terrassa,Sabadell,Montcada i Reixac,Granollers,Martorell,Molins de Rei,Sant Feliu de Llobregat,Gavà etaCastelldefels.

XX. mendean zehar Kataluniak hainbat etorkin-samalda hartu ditu.1900ean Kataluniako biztanleria bi milioikoa zen.1960ko hamarkadan, berriz, jada bost milioi biztanle zituen; hazkunde hori ez zen berezko leherketademografiko baten ondorioz bakarrik gertatu, gehienbatEspainiatik jasotako immigrazioari esker jazo zen, berezikiAndaluzia,Murtzia etaExtremadurako etorkinei esker.1990ko hamarkadan bigarren etorkin-samalda ailegatu zen, hori Espainiako herritarrek barik, atzerriko etorkinek osatu zuten nagusiki.

2005ekojaiotza tasa % 11,6 zen, etaheriotza-tasa – % 8,9.[25][26] Biztanleriaren hazkunde tasa % 2 zen. Adin piramideari dagokionez, talderik ugariena 20-50 urte bitartean dutenena da, eta europar ongizate-gizarte gehienetan gertatzen denaren antzera, biztanleriaren zahartze nabarmena antzematen da (adinduen kopurua gero eta handiagoa da),[27] bizi-itxaropena handituz eta langa 80 urtetan ipiniz.[28]

Ekonomia

XIX. mendetik Kataluniaoihalgintzaindustrial usadio handia duen herrialdea izan da. Gaur egun, Kataluniakoekonomiasektore nagusienak industria,turismoa etazerbitzuak dira.19952004 bitarteko urteko bataz-besteko hazkundea espainiar bataz-bestekoaren azpitik edon zen. Halere,2005an % 3,3 hazi zen, espainiar bataz-bestekoaren portzentaia berdinean eta europar bataz-bestekoaren gainetik. Iturri berdinen arabera, Katalunia bereBarne produktu gordinaerosteko ahalmen parekotasunari dagokionez, erkidego autonomien sailkapenean laugarrena zen. Izan ere, EspainiakoBPG osoaren % 18,8 zen, industria sektorearen BPGaren % 25,5, eta zerbitzu sektorearen BPGaren % 17,5.[29]2005an Kataluniakolangabezia tasa % 6,6 zen.

2008. urtean Kataluniako BPGaren hazkundea oso nabarmen murriztuz joan zen:2007ko urte arteko hazkundea % 3,6 izan zen, 2008ko lehenbiziko hiruhilekoa – % 2,5, eta bigarren hiruhilekoa – % 1,5.

BartzelonakoAvinguda Diagonal etorbidean dagoenLa Caixaren eraikina.

2005eko Espainia osoko goi teknologiako esportazioak kontuan hartuta, Kataluniakoak % 34,6 ziren. Urte berean, Kataluniako inportazioak espainiar Estatu osoko % 29 ziren, eta esportaziak, berriz, – % 26,8. Urte hartako espainiar Estatukoikerkuntza eta garapenako (I+G) gastuen % 22,8 Katalunian gauzatu ziren.

Martorell udalerrikoSEATautomobilgintza lantegiaren aireko ikuspegia.

Bestalde, Katalunia Espainiako lehenbiziko helmuga turistikoa da;2005anurtarrila etaazaroaren artean 13,2 milioi turista bertaratu ziren, Espainiara iritsitakoen % 25,3: urte bakar batean, % 12,7ko hazkundea. Kataluniako turismogune garrantzitsuenakBartzelona hiribura,Costa Bravako hondartzak, Bartzelonako kostaldeko hondatzak (Matarótik hasi etaVilanova i la Geltrú arteraino) etaTarragonako probintziakoCosta Doradako hondartzak dira, bai etaPirinioetakoeski-estazioak ere:Vaquèira-Beret,La Molina,Espot Esquí,La Masella,Port Ainé,Vall de Núria,Boí Taüll,Port del Comte,Rasos de Peguera,Tavascan Pleta del Prat etaVallter 2000.

Kataluniako etxebizitzen salneurriaHego Euskal Herria etaMadrilgo Erkidegoarekin batera Espainiar Estatu guztiko garestienetakoa da.2005an metro karratuko 3.397euro ordaintzen zen,Bartzelonako hiriaDonostia etaMadrilekin batera Espainian etxebizitza bat erosteko hiririk garestienen artean sailkatzen zen. Halere,2005an Espainiar Estatu guztiko hiririk garestiena Bartzelona zen, bataz-beste metro karratu bakoitza 3.700 eurotan zegoelarik.

Finantzei dagokionez, Kataluniakoaurrezki kutxen usadioa eta arrakasta nabarmendu behar da. Espainiako 46 aurrezki kutxetatik 10 kataluniarrak dira. Horien artean berezikiLa Caixa nabarmentzen da, bai etaCaixa Catalunya ere.Bankuen artean, Kataluniako garrantzitsuenaBanco de Sabadell da, Espainiar Estatuko laugarren banku talde handiena delarik.

Garraioa

Katalunia bai lurrez, nahiz itsasoz, zein airez ederki komunikatua dago. Lurrez heltzekoautopista,autobide,errepide etatrenbide sare zabala du.

Errepide-sarea

AP-7 autopistaren ordainlekuakMartorell udalerriaren parean.
C-32 autopista etaGarrafeko tunelak,Sitges inguruan.

Kataluniakautoak igaro daitezkeen 12.000 kilometro luzeko errepide-sarea du, nahiz eta horietako 10.843 kilometro norantza bakoitzeko bide bakarrekoak izan. Errepide-sare horretako 962 kilometroautopistak dira (665 bidesaria ordainduz eta 307 kilometro dohainik). 12.000 kilometro horietatik, 5.600 kilometro jabetzakoak dira, bai Kataluniako Generalitatea edota Aldundi Pronbintzialen jabetzakoak, bestalde, 1.955 kilometroEspainiako Sustapen Ministerioaren jabetzakoak dira.

Autopista sarearen egitura Bartzelonan zentralizatua dago:

  • AP-7: Kataluniako autopista garrantzitsuena da, «Mediterraneoko Autopista» izenez ezaguna, honek Katalunia zeharkatzen du, alde batetikGironako probintzian barnaBartzelona etaLa Jonquera elkarlotuz, eta bestaldetikTarragonako probintzian barna Bartzelona etaValentzia elkarlotuz.AP-7 autopistak sahiesbide baten bitartez Bartzelona hiritik igarotzea sahiesten du,Molins de Rei etaMontmeló udalerriak elkarlotuz. Errepide hau,B-30a, Bartzelonako hirugarren ingurabidea da etaVallès eskualdea iparraldetik hegoalderako norantzan zeharkatzen du.
  • AP-2: autopista honekLleidako probintzian barna Bartzelona etaZaragoza hiriak elkarlotzen, ibilgailu trafiko kopuruari dagokionez Kataluniako bigarren autopista da, etaEuskal Herritik Kataluniara datozteneuskaldunen ibilgailuen ohiko sarbidea da.
  • C-32: autopista hau «Pau Casalsen Autopista» izenez ere ezagutzen da, Bartzelona etaEl Vendrell udalerriak elkarlotzen ditu,Garrafeko Parkeko kostaldeko errepidearen tunelak sahiesten dituelarik. Denera 56,3 kilometroko luzera du eta bi ordainleku dituenez, Europako autopista garestiena da. Bartzelona hiriburutikPalafolls udalerrira doan autopista ere C-32 gisa izendatu ohi da, «Maresmeko Autopista» izendapenaz ezagutzen delarik.
  • C-25: autopista honekRiudellots de la Selva (Girona) etaCervera (Lleida) udalerriak elkarlotu eta Bartzelona hiriburua zeharkatzea ekidinez. Denera 153 kilometro luze ditu eta «Zehar-Ardatza» izenez ezagutzen da («Eje Transversal»).
  • C-15: «Ardatz-Diagonal» izenez ezagutzen da («Eje Diagonal»),Manresa udalerria,Vilanova i la Geltrú udalerria etaMediterraneo itsasoa elkarlotzen ditu.

Trenbideak

Bartzelona-Sants geltokia.
Frantziako geltokia,Bartzelona.

Katalunia izan zenIberiar penintsulantrenbidea ezarri zen lehenbiziko lekua, hain zuzen ere,1848kourriaren 28an Batzelona etaMataró udalerriaren arteko linea inauguratu zenean, denera 28,4 kilometroko luzera zuelarik. Hurrengo urteetan zehar etaXX. mendea hasi aurretik Katalunian 1.000 kilometro trenbide eraiki ziren (ia gaur egungo kataluniar trenbide-sarearen % 80), Bartzelona eta kataluniar hiri nagusiak elkarlotzen zituzten ibilbideak hedatuz. Trenbide gehienakenpresaburuen kapital pribatuaren bidez finantziatuak izan ziren, heuren merkantziak eta produktuen garraioa hiriburura lehen bai lehen ailegatzeko asmoz.

Gaur egun, nahiz etatrenak etengabe zaharberrituak izan, trenbide-sarea orain dela ehun urtekoaren ia berdina da, Bartzelonan oso zentralizatua dagoen egitura duelarik. Trenbide ibilibide nagusienak bi dira:

Kataluniako trenbideen jabeakADIF etaKataluniako Generalitatearen Trenak dira («Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya»). Eragileei dagokionez, Katalunian jardun ohi duten tren-konpainiakRenfe Operadora etaFGC dira.

2008ko lehenbiziko hilabeteetan zehar,Bartzelona-Sants geltokiraAbiadura Handiko Trenaren martxan jarri zen, hiru linea zerbitzatzen dituelarik: Bartzelona – Madril, Bartzelona – Sevilla eta Bartzelona –Málaga. Datozen urteetan abiadura handiko lineaFrantziako mugara luzatuko da, han aurrera jarraitu eta gaur egungo abiadura handiko frantziar trenbide-sareakin lotuko da, ondorioz Bartzelona etaParis hiriak elkarlotuko direlarik.

Bestalde,2005koabenduan Kataluniako Generalitateak 1.100 kilometro trenbide linea berri eraikiko zituela iragarri zuen, horietatik 200 kilometro burdinbide arruntak eta 800 kilometro abiadura handiko burdinbideak, hauek kataluniar hiriak zeharka elkarlotuko dituztelarik.20062026 bitartean gauzatuko den egitasmo horrek 25.000 miloi eurotako inbertsioa ekarriko omen du.

Portuak

Kataluniako bi portu garrantzitsuenak pasaiari nahiz merkantzien kopuruari dagokionezBartzelonakoa etaTarragonakoa dira. Gainera,Espainiako nahizMediterraneoko portu garrantzitsuenetakoak dira.

Bestalde, Kataluniako kostaldean zehar portu ugari daude: baiarrantza-portuak, baikirol-portuak.

Aireportuak

Katalunian honakoaireportu hauek daude:

Beste garraiobide publiko batzuk

Katalunian dagoenmetro-sare bakarraBartzelonako metroa da, honek hiriburuko barruti eta auzoak elkarlotzeaz gain, Bartzelona hiriburua bera bere inguruko hiriekin lotzen du:Hospitalet de Llobregat,Cornellà de Llobregat,Santa Coloma de Gramenet,Badalona,Sant Boi de Llobregat etaMontcada i Reixac. Gaur egun bederatzi linea martxan daude,TMB etaFGC konpainiek kudeatzen dituztelarik. Bartzelonako probintziantranbia ere badago (Trambaix etaTrambesòs), bai etabizikleta alokairuko sistema bat ere.

Bestalde, kataluniar udalerri guztietanautobus-sare edo zerbitzu bikain bat ere badago.


Polizia

Mossos d'Esquadrako oinezko bikotea.
Ekitaldietarako jantzita doanMossos d'Esquadra bat.
Mossos d'Esquadraren patruila-autoa.

Kataluniak bere berezkopolizia du,Mossos d'Esquadra direlakoak, bere jatorriaXVIII. mendean dago etaEuropako polizia zibil zaharrenakoen artean kokatzen da.1980tik aurrera Kataluniako Generalitatearen agindupean dago, eta19942008 bitartean Katalunia osoanGoardia Zibila etaEspainiako Polizia ordezkatuz hedakuntza prozesua gauzatu zuen. Halere, Espainiar Estatuak Katalunian eginkizun zehatz batzuk burutzeko polizia agente kopuru mugatu bat mantentzen du: portu, aireportu, kostaldeak eta mugak zainketa, atzerritarren erregimen orokorra, nortasun agirien kudeatzea, arma, droga eta lehegailuen trafikoaren aurkako borroka, Estatuaren babespen fiskala eta Espainiako Konstituzioak ezartzen dituen beste hainbat funtzio.

Segurtasunari dagokionez, Kataluniako udalerri bakoitzean tokian-tokiko udalaren agindupeko udaltzaingoak daude («Policia Local»). Gaur egun 200 udaltzaingo inguru daude. Udaltzaingo bakoitza jatorri zibila erakunde armatua da eta egitura jerarkizatua duen antolamendua du. Leku batzuetan izen ezberdina ere badute, adibidezEl Vendrell udalerrian «Udal Polizia» (Policía Municipal) etaBartzelona hiriburuan «Bartzelonako Hiri Goardia» (Guàrdia Urbana de Barcelona).

Heuren eginkizunak honako hauek dira:

  • Udalerrietako udal agintariei babesa eskeini, eta udalaren eraikin eta instalakuntza ofizialak zaindu.
  • Hirigune eta herriguneetako trafikoa zuzendu eta kontrolatu, betiere ezarritako zirkulazio edo trafiko arauen arabera.
  • Hirigune eta herriguneetan jazotako trafiko istripuetako atestatuak bideratzea.
  • Polizia administratiboa, ordenantzeei dagokionez, bere eskumenen barnean dauden udal bandoak eta xedapenak jakinarazi eta betearaztea.
  • Polizia judizialaren eginkizunetan parte hartzea.
  • Istripu, hondamendi edo ezbehar publikoetan laguntza eskeintzea, legeek horretarako aurreikusia duten moduan babes zibileko planen exekuzioaren arabera parte hartuz.
  • Segurtasun batzarretan ezarritako elkarlan esparruaren arabera ekintza deliktiboak ekiditeko dauden izapide eta ekintzak betearazi eta gauzatzea.
  • Eremu publikoak zaintzea eta Espainiako Estatuaren Indar eta Segurtasun-Gorputzekin nahiz Erkidego Autonomoetako Poliziekin elkarlanean manifestazioetan babes lanetan jardutea eta giza kontzetrazio handien ordenaren mantenimendua, horretarako deituak baldin badira.
  • Gatazka edo liskar pribatuen konponbidean laguntza eskeintzea, helburu horretarako deituak baldin badira.

Hizkuntzak

Sakontzeko, irakurri: «Katalan», «Aranera» eta «Gaztelania»

Kataluniako berezkohizkuntzakatalana da, salbuespenaArango Harana da, bertanaranera mintzatzen baita. Katalana nahiz Espainiar Estatuko hikuntza ofiziala dengaztelania Kataluniako lurralde osoan hizkuntza ofizialak dira. Arango Haranan mintzatzen den aranera,okzitanierarendialektoa da eta Katalunian ofizialtasuna du. Kataluniako Estatistika Institutuaren arabera, kataluniarren % 36k eguneroko bizitzan katalana hizkuntza nagusi gisa erabili ohi du, % 46k –gaztelania, % 12k biak, eta % 0,03k – aranera. Biztanleen % 6k eguneroko bizitzan beste hizkuntza batzuk eabili ohi ditu.[30]2013ko datuen arabera, Kataluniako biztanleen % 94k ulertzen du katalana, eta % 80 katalanez hitz egiteko gai da. Erabilerari dagokionez, % 50,7 gaztelaniaz mintzo da nagusiki, eta % 36,3 – katalanez.[31]

Katalanaren ezagutza

2007ko datuen arabera,[32] Kataluniako biztanleen % 93,8k katalanez ondo edota hala-hola badaki, nahiz eta soilik katalanen % 31,6ren ama hizkuntza den eta % 37,2 hizkuntza horrekin identifikatua sentitzen den.[33] Honako taula honek Kataluniako katalanaren erabilpena adierazten du:

Katalana
EzagutzaPertsonakPortzentaia
Ulertu6.610.202% 93,8
Mintzatu5.331.000% 75,6
Irakurri5.143.100% 73,0
Idatzi3.967.500% 56,3
2 urtez gaindiko biztanleria7.049.900% 100

2013ko datuen arabera, herritarren % 94,3k ulertzen du katalana, eta % 80,4k hitz egiten du. % 82,4k irakur dezake, eta % 60,4k idatzi ere bai. Ama hizkuntzari dagokionez: % 55 kataluniarrena gaztelania da, % 31rena – katalana (2003an, % 36rena). Inkestaren arabera, 2.530.000 pertsona prest daude katalana ikasteko edo ezagutza hobetzeko, edozein arlotan. Kataluniako biztanleen % 40 inguruk, beraz, katalana hobeto jakin nahiko luke. Ezagutzari dagokionez, katalanak urratsak ematen jarraitzen du[31].

Gaztelaniaren ezagutza

2008an Kataluniako Estatistika Institutuak bere webgunean argitaratutako datu ofizialen arabera, Kataluniako hizkuntza mintzatuena gaztelania zen, katalana ama hizkuntza,[34] identifikazio hizkuntza[35] edota eguneroko edo ohiko hizkuntza gisa gainditzen zuelarik.[36]

Gaztelania
EzagutzaPertsonakPortzentaia
Ulertu6.973.500% 99,0
Mintzatu6.793.900% 96,4
Irakurri6.440.300% 91,4
Idatzi6.258.200% 88,8
2 urtez gorako biztanleria7.049.900% 100

Iturria: Idescat. Demografia inkesta[37]

2013ko datuen arabera, gaztelaniari dagokionez, populazioaren % 95ek baino gehiagok erantzun du gai dela gaztelania ulertzeko, hitz egiteko, idazteko eta irakurtzeko.[31]

Araneraren ezagutza

Honako taula honekArango Haranan araneraren ezagutzari buruzko datuak adierazten ditu (2001an). Portzentaiak eskualde honetako biztanleriarekin bat datoz, ez Kataluniako biztanleriarekin.

Araneraren ezagutza[38]
EzagutzaPertsonakPortzentaia
Ulertu6.712% 88,88
Mintzatu4.700% 62,24
Irakurri4.413% 58,44
Idatzi2.016% 26,69

2013ko datuetan jasota dagoenez,Val d’Araneko biztanleen % 80k ulertzen du, % 56k hitz egiten du, eta % 35ek idazten ere badaki. Katalanarekin ez bezala, aranerari dagokionez etxeko transmisioak eta erabilerak huts egiten du, etahezkuntza da hizkuntzari eusteko bide nagusia. Ondorioz, 30 urtetik beherakoak diraokzitanieraz idazten eta irakurtzen ondoen dakitenak, baina 65 urtetik gorakoak dira, nagusiki, okzitanieraz hitz egiten dutenak.[31]

Atzerritar hizkuntzen ezagutza

2011komartxoan Kataluniako Estatistika Insititutuak eta Komunikazioaren Barometroak kataluniar gizartean hizkuntzen erabilpena eta ezagutzari buruz elkarlanean argitaratu zuten ikerketaren emaitzak honako hauek dira:[39]

EzagutzaKatalanaGaztelaniaIngelesaFrantsesaArabieraBeste batzuk
Ulertu% 95,3% 99,9% 24,1% 13,2% 3,1% 9,6
Mintzatu% 77,5% 99,8% 18,8% 10,8% 3,0% 8,5
Idatzi% 60,6% 99,0% 15,8% 8,2% 2,6% 6,7

2013ko datuen arabera,ingelesa % 38,4k ulertzen du, % 31k hitz egiten du, eta % 34k – irakurtzen.Frantsesa, berriz, % 25ek ulertzen du, eta % 16k – hitz egiten. Gainera, Katalunian bizi diren 662.300 herritarrek beste hizkuntzaren bat dauka ama hizkuntza. Hurrenkera honetan:arabiera (151.700 pertsona),errumaniera (56.100);amazigera (41.800),frantsesa (38.800);galiziera (33.200) etaerrusiera (31.900)[31].

Erabilera

2013an aurkeztutako datuen arabera,gaztelaniaren erabilera igo egin da azken bost urtean: 2003an – % 47ko erabilera, 2008an – % 46koa, eta 2013an – % 50ekoa. Katalanaren erabilerari dagokionez, herritarren % 35,6ren ohiko hizkuntza da; duela 10 urte baino gutxiago (2003an – % 46), baina duela 5 urte baino apur bat gehitxoago (2008an – % 35,6).[31]

Ferran Mascarellkultura sailburuak aurkeztu zituen datuok, eta baita zenbait ondorio eta iritzi eman ere. Mascarellen arabera, datuak azaltzeko orduan (eta batez ere katalanak izan duen atzerakada azaltzeko), eragin nabarmena izan dute Hego Ameriketatik heldutako 700.000 erdal hiztunak.Atzerrian jaiotako biztanleak 2003an % 9 ziren; 2013an, ostera, – % 17,5. Dena den, eta globalizazioaren eragina ere handia izan arren,katalanak normalizaziorantz urratsak ematen jarraitzen du etakatalana erakargarria da herritarrentzat, eta hizkuntza ikasteko eta erabiltzeko gogoa nabari da herritarren artean. Belaunaldi berriek usu erabiltzen dute lagunekin[31].

Katalanaren erabilera nagusi da Kataluniako eskualderik gehienetan, eta katalana gaztelania baino gehiago erabiltzen da, bai ikaskideen artean, baita lan munduan ere. Txostenean emandako datu eta ondorioen artean azpimarratzen da, gainera, ama hizkuntza katalana ez dutenen artean, 3.000.000 herritarrek katalana ikasi duela, eta 600.000 lagunentzat ohikohizkuntza bihurtu dela. Bestalde, belaunaldien arteko transmisio linguistikoa katalanaren aldekoa da, 6 puntuko aldearekin (hau da, seme-alabekin katalanez hitz egiten duen herritarren kopurua handiagoa da, gurasoekin mintzo dena baino).[31]

Lurraldearen arabera, alde handia

Bartzelonakometropolia da katalanez gutxien hitz egiten den ingurua, % 27,8, duela 10 urte baino 10 puntu gutxiago (2003an – % 37,1). Gaztelaniaren erabilera, aldiz, % 60 da. Katalan gehien egiten den eskualdea, aldiz,Terres de'l Ebre da (% 74), eta jarraianTerres de Ponent (% 62),Alt Pirineu i Aran (% 61,3), eta Comerques Gironines (% 51,5).[31]

Ohitura eta usadioak

Sakontzeko, irakurri: «San Jurgi Eguna»
Vilafranca del Penedès udalerrikocastellerrenhirutan hamarreko dorrea.

Kataluniakodantza nazionalaSardana da. Borobil batean dantzatu ohi den dantza bat da, bertan dantzariak eskutik heldutzen dira, eta ahal bada gizona-emakumea-gizona-emakumez ordena jarraituz... Dantzari guztiak biribilaren erdira begiratuz dantzatzen direlarik.Ball de bastons («Makil-dantza») etaTerres de l'Ebre eskualdekojota ere kataluniar dantza herrikoiak dira, gainera kataluniar kostaldeanhavanerak abesteko ohitura dago,Calella de Palafrugell herrikohavanera lehiaketa nabarmentzen delarik.

Larrosa saltokiaSant Jordi Egunean ("San Jurgi Eguna").

Kataluniar adierazpen nabarmena eta nazioartean oso ezaguna denaCasteller delakoa da (giza-dorreak), jatorriaTarragonako probintziakoCamp de Tarragona eskualdean du eta Kataluniako beste eskualde batzuetara ere zabaldu da.Casteller lehiaketen partaideak nork egitura garai eta hobeagoak gauzatzen dituen lehiatzen dira, egitura hauen gailurrean mutiko edo neskato bat igo eta besoa altxatzen duelarik.

Apirilaren 23anSant Jordi Eguna («San Jurgi Eguna») ospatu ohi da, Kataluniako Santu Zaindaria. Jaiegun hau senide, lagun eta bikoteen arteanlarrosa bat etaliburu bat elkar oparituz ospatu ohi da.

Ekainaren 23an, Sant Joan eguneko bijilia ospatu ohi da. Antzinako ohitura herrikoiaren arabera,deabruak, madarikazioak eta beste hainbat ezbehar usatzekosuak piztu ohi dira. Gainera, egun honetancoca jan etacava edaten da.

2010ekouztailaren 28an Katalunianzezenketak desagertarazteko legea onartu zen. Lege berri hau2012kourtarrilaren 1an indarrean sartu zen, Lege Ekimen Herrikoi baten ondorioz hasi zelarik, bertan 180.000 lagunek zezenketen debekuaren alde sinatu zutelarik.[40][41]

Kataluniako usadio herrikoairen araberaeguberrietan pertsonairik nabarmenenaTió de Nadal da («Eguberritako Enborra»), haur nahiz helduei oparoak banatzen dizkienenborra,Euskal HerrikoOlentzeroaren nolabaiteko parekidea. Antzina enbor honi su ematen zitzaion, gaur egun ordea ez zaio surik ematen eta opariak "kaka eginaraziz" ematera derrigortzen zaio. Bestalde, eguberrietako beste kataluniar irudi ospetsuaCaganer delakoa da.

Jaiegunak

Kataluniak urtean 15 jaiegun ditu: bederatzi jaiegun Espainiako Estatuaren Administrazio Nagusiak ezarritakoak dira, beste bost jaiegun Kataluniako Generalitateak jarriak dira, eta azken jaieguna udalerri bakoitzeko santu zaindariaren ohorez ospatu ohi da. Udalerri bakoitzeko jaiegunaz kanpo, gainerako hamalau jaiegunak honako hauek dira:

Kultura

Literatura

Sakontzeko, irakurri: «Katalunierazko literatura»

Katalunierazko literaturak bi urrezko aro bizi zain ditu: lehenbizikoaXIIIXIV. mendean izan zen,Joanot Martorellvalentziar idazlearen zaldun-eleberriekin etaAusiàs Marchvalentziar olerkariarekin, bai etaRamon Llull idazlemallorkarrarekin. Bigarren urrezko aroaXIX. mendean gauzatutakoRenaixença («Berpizkudea») izeneko kataluniar kultura eta politika mugimenduarekin. Aro honetan honako idazle hauek nabarmendu ziren:Jacinto Verdaguer,Narciso Oller,Joan Maragall etaÀngel Guimerà.XX. mendean zeharNoucentisme etaAbangoardismo mugimenduak garatu ziren, bertan honako olerkari hauek nabarmendu zirelarik:Josep Carnero,Carles Orilla etaJosep Vicenç Foix i Mas.Espainiako Gerra Zibilan zehart etaDiktadura Frankistaren aroanJosep Pla,Mercè Rodoreda etaSalvador Espriu nabarmendu ziren. Gaur egungo katalunierazko idazle nabarmenen artean honako hauek daude:Quim Monzo,Mercè Rodoreda...

Gaztelaniaz idatzi duten kataluniar idazle nabarmenak honako hauek dira:Manuel Vázquez Montalbán,Terenci Moix (gaztelaniaz nahiz katalanez),José Agustín Goytisolo,Luis Goytisolo etaJuan Goytisolo.

Musika

Sakontzeko, irakurri: «Kataluniako musika» eta «Katalunierazko musika»
Lluís Llach kantautorea.

Kataluniako kultur arlo sendoenetako batmusika da, bai urte osoan burutu ohi diren ekitaldi eta musika emanaldien kopuruarengatik, nahiz musikagune sare zabalarengatik, bai eta Katalunian dauden musikagile, musikari, abeslari eta musika talde kopuru ugaria dela eta.

1990eko hamarkadan gailendu zenkataluniar rock mugimenduanEls Pets,Sopa de Cabra edotaSau musika taldeak etaQuimi Portet abeslariak nabarmendu ziren,katalanezkopop-rock zuzpertu zutelarik. Kataluniakogaztelaniazko musika talde eta abeslari ospetsuen artean honako hauek daude:Los Sírex,Santabárbara,Loquillo y Los Trogloditas (Loquillo abeslaria kide dela),El Último de la Fila (Manolo García kantautorea kide dela),Jarabe de Palo,Los Rebeldes,Sergio Dalma etaMónica Naranjo.Rumba catalana deritzon musika mugimendua ere eman zen, bertako musika talde eta abeslari ospetsuenak honako hauek izan zirelarik:El Pescaílla,Peret,Gato Pérez,Los Manolos etaEstopa, azken hauek kataluniar errunba eta pop-rocka elkar nahasiz.
Estopa bikotea.
  • Musika jarduerak: Maiz ospatu ohi diren musika emanaldi eta kontzertuez gain, bartzelonar eszenatoki nagusienetan musika jarduerak programatu eta Kataluniako hainbat tokitan ere nazioarteko musika jarduerak egon ohi dira. Bartzelona hirian honako hauek nabarmentzen dira:Festival Primavera Sound (musika elektronikoa, urteromaiatzeko hiru egunetan),Sónar Jaialdia (musika elektronikoa eta multimedia,ekainean) etaFestival Grec (eklektikoagoa,uztailean hiriburuko hainbat eszenatokitan ospatu ohi da).
Bartzelona hiritik kanpira honako musika jaialdi hauek nabarmentzen dira:Viceko Zuzeneko Musikaren Jaialdia,Pereladako Jaialdia,Terrassako Jazzaldia,Tarragonako Nazioarteko Dixieland Jaialdia etaEl Vendrelleko Nazioarteko Pau Casals Musika Jaialdia. Urteroko beste jarduera garrantzitsu bat Kataluniako Nazioarteko Diskoaren Azoka da.

Zinema

Sakontzeko, irakurri: «Kataluniako zinema»

Kataluniarzinema zuzendari ospetsuak diraVicente Aranda,Bigas Luna,Isabel Coixet,Jaime Rosales,Juan Antonio Bayona etaIsaki Lacuesta, besteak beste.

Aktore ezagunen zerrendan,Mary Santpere,José Sazatornil,Rosa Maria Sardà,Silvia Munt,Juanjo Puigcorbé,Josep Maria Pou,Assumpta Serna,Eduard Fernández,Ariadna Gil,Sergi López,Candela Peña,Neus Asensi,Daniel Brühl etaIngrid Rubio ditugu, beste batzuen artean.

Bestela,Sitgeseko Zinemaldia etaTorellóko Mendi Zinemaldia aipatzekoak dira.Gaudí Sariak Katalunia mailan arlo honetan banatzen diren prestigiotsuenak dira.

Artea

Kataluniako Arte Museo Nazionalaren egoitza denJauregi Nazionala.Montjuïc,Bartzelona.

Nazioartean ospe handiena duten kataluniar margolariak honako hauek dira:Salvador Dalí,Joan Miró etaAntoni Tàpies, guztiakXX. mendekoak.Pablo Picassomalagarra denboraldi batez Kataluniako margolaritza giroari estuki loturik egon zen, gaztaroanBartzelonan bizi izan baitzen, bertan artista gisa hazi etakubismo estilosna margotzen hasi zelarik. Arte Plastikoen munduan heuren aztarna laga duten beste kataluniar margolari batzukRamon Casas,Josep Maria Subirachs edotaMarià Fortuny izan dira.

Kataluniako margolaritza museo garrantzitsuenak honako hauek dira:Dalí Antzoki-Museoa (Figueres udalerrian), elMuseo Picasso de Barcelona,Antoni Tàpies Fundazioa,Joan Miró Fundazioa,Kataluniako Arte Museo Nazionala,Bartzelonako Arte Garaikideko Museoa,Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentrua etaCaixaForum Barcelona.

Arkitektura

Mas Fabregas del Boscmasia (L'Ametlla del Vallès).

Arkitekturari dagokionez, Katalunian Europan nagusi ziren hainbat arkitektur estilo garatu eta herrialde honetara moldatu izan dira., bertakoeliza,monasterio etakatedraletan aztarna laga duelarik, baierromaniko estiloko eraikinak (adibide onenak Gòtia etaHispaniar Markako lurraldekoak) etagotiko estiloko eraikinak dira (adibide onenakKatalunia Berriko hirietan topa daitezke).XIX. mendeanmodernismoak kataluniar arte nazionala bereganatu zuen, bereziki apaindura arteari zegokionez. Kataluniako arkitektuek nazioarteko goraipamena jaso zuten, haien artean ospetsuenak honako hauek izan zirelarik:Antoni Gaudí,Lluís Domènech i Montaner etaJosep Puig i Cadafalch.Arrazionalismo arkitektonikoari dagokionez,Josep Lluís Sert,Torres Clavéo eta beste hainbat arkitekto nabarmendu ziren. Oraintxuki, beste askoren arteanJosep Antoni Coderch etaRicard Bofill hirigileak nabarmen dira.

Kataluniar landa arkitektura herrikoiari edolandetxeei dagokionez, kataluniar eraikin nabarmen edo ezagunenamasia da (Euskal Herrikobaserrien nolabaiteko parekidea). Masiak Kataluniakolanda inguruneetan non-nahi topa litezke,nekazari edoartzainen esparru sakabanatuko eraikin tipikoa eta herriguneetatik aldenduta.

Gizateriaren Ondarea

Sant Climent de Taüll.
Familia Santuaren tenpluaren atari nagusia.

KataluniaUNESCO erakundearenGizateriaren Ondarea diren monumentu eta eraikin ugariren kokalekua da. Zerrenda horretara gehitu zen lehenbiziko eraikinak1984anAntoni Gaudírenarkitektur lanmodernistak izan ziren, denak izendapen berdineko multzoan bateratu zirelarik. Arkitektur lan hauek honako hauek dira:Güell parkea,Güell jauregia,Milà Etxea,Familia Santuaren tenplua,Vicens Etxea,Batlló Etxea etaGüell kolonia dira.1991an zerrenda honiPobleteko monasterioa gehitu zitzaion, bertanAragoiko Koroaren errege ugariren hilobiak daudelarik. Zazpi urte geroago,Iberiar penintsulako Mediterraneoko arkuko labar-pinturaren izendapenean Meditearraneoko kostaldean zehar hedatzen direnlabar-pinturako kokaleku gehitu ziren, tartean Katalunian kokatutakoak.2007anLluís Domènech arkitektoak eraikitakoKataluniar Musikaren Jauregia etaSant Pau Ospitalea eraikinmodernistak multzo berdinean bateratu eta zerrendari gehitu zitzaizkion.2000an zerrendari bi multzo beri gehitu zitzaizkion:La Vall de Boíko eliza erromanikoak etaTarracoko Arkeologia Multzoa.2005an azken gehikuntza egin zen,Patum de Berga ospakizuna, Gizateriaren Ahozko eta Materiagabe Ondarea izendatu zelarik.

Zientzia eta tekonologia

Zientziaren Museoaren kartela, gaur egunCosmoCaixa Barcelona museoa dena.
Eduard Punset kataluniar zientzia-hedatzailea.

Zientzia etateknologia ikerketa luzaroan Kataluniakoindustria etaekonomiaren oinarrietako bat izan da. Kataluniako zientzialari garrantzitsuenetako batzuk honak hauek dira:Narcís Monturiol,Josep Comas i Solà astronomoa,Eduard Fontserè klimatologoa etaJoan Oró biokimikaria. Ekonomia alorreanAndreu Mas-Colell ekonomilaria nabarmentzen da. Bestalde,Eduard Punset abokatu, ekonomilari eta zientzialariaktelebistan,irratian nahiz aldizkarietan zientziaren hedapenaren alde burututako lana ere goraipagarria da.

Gaur egun, kataluniar gobernuak nahiz kataluniar enpresa pribatuek zientzia eta teknologia ikerketak bultzatu asmoz inbertsio ekonomiko handiak gauzatzen ari dira, ez bakarrikunibertsitateetan baita ikerketa erakunde pribatuetan ere. Betebehar honetan Kataluniako Zientzia Ikerketen Goi Kontzeilua nabarmentzen da («Consell Superior d'Investigacions Científiques de Catalunya»).

Zentzu honetan, eraiki berria den Bartzelonako Biomedikuntza Ikerketaren Parkea nabarmentzen da, biomedikuntza arloan Europa osoko garrantzitsuena dena, bai eta Bartzelonako 22@ auzoaren proiektua, honetan europar teknologia arloko enpresa aurreratu eta gorenen instalakuntza bultzarazi nahi da.Cerdanyola del Vallès udalerrian ereSinkrotron bat martxan jarri nahi zen.[43]Terrassa udalerrianKataluniako Zientzia eta Teknikaren Museoa dago eta Bartzelona hiriburuanCosmoCaixa Barcelona museoa, antzina Zientziaren Museoa deitzen zena.

Gastronomia

Bartzelona hiriburukoLa Boqueria merkatua.

Kataluniakogastronomiak usadio handia du. JadaXV. mendeko agirietan berau osatzen duten plateretako batzuk deskribatzen dira.Itsasoa,mendia nahizbaratzako produktu ugariz osatua dago. Kataluniarsukaldaritzaarrain gisatuz eginiriko plater asko ditu, esate baterako,suquet edotasarsuela de peix,escudella (eltzekoa),calçotada etasalvitxada. Katalunian usadio handiko jakiaPa amb tomàquet delakoa da, hots,haragiz nahizhestebeteez osatutako plateren lagungarria denogi etatomatezko ogitartekoa. Kataluniar sukaldaritzakosaltsa nabarmenenakAlioli etaromesco saltsak dira.

Osona eskualden egiten diren hestebete moten ugaritasuna azpimarragarria da, berezikiViceko fueta. Katalunian nahiz Kataluniatik kanpo oso ezagunak direnbutifarrak hainbat osagaiez eginak daude.

Gozogintzari dagokionez, honako hauek nabarmentzen dira:kataluniar krema,Coca de Sant Joan opila, berezikiazaroan egin eta jaten direnpanellets opilak,Menjar blanc delakoa, etab.

Kataluniaardo ekoiztaile garrantzitsua izateagatik ere nabarmentzen da.Penedés,Alella,Priorat etaSegre eskualdeak ardo mota ugariren ekoizpen-lekuak dira. Kataluniako ardo ezagun eta esportatuena Penedés eskualdekocava da, cava ekoizle nagusiakFreixenet etaCodorníu enpresa familiarrak direlarik. Bestalde, Kataluniako beste edarialkoholdun eta ez hain ezagunaRatafia da.

Katalunian Espainiako autonomia erkidego eta eskualde guztietako sukaldaritzak eskeintzen dituen jatetxea daudela adierazgarria da, bai eta nazioarteko sukaldaritza ere. Katalunian jatetxe kopuru eta sukaldaritza aniztasun gehien dituen hiria Bartzelona den arren, jatetxe prestigiotsu eta «Michelin izar» gehien dituzten jatetxeak hiriburutik kanpo daude:Ferran Adrià sukaldariarenEl Bulli jatetxea (Roses,Gironako probintzia),Carme Ruscalleda sukaldariarenSant Pau jatetxea (Sant Pol de Mar,Bartzelonako probintzia etaSanti Santamaria sukaldaria zenarenCan Fabes jatetxea (Sant Celoni, Bartzelonako probintzia). Beste kataluniar sukaldari nabarmen batSergi Arola da.


Kirola

Bartzelona Futbol Klubaren egoitza eta jokolekua denCamp Nou estadioaren aireko ikuspegia, bertan talde honen leloa irakur daiteke:Talde Bat Baino Gehiago ("Mes Que Un Club").

Kataluniakirol usadio handia duen herrialdea da, berezikiXIX. mendearen amaieraldetik hasita, data honetan kirol arlo askotako kataluniar talde eta elkarte handiak sortu baitziren. Kirolik sustraituenakfutbola,saskibaloia,tenisa,hockey dira. Katalunianeskiarekiko dagoen zaletasuna ere azpimarragarria da,Kataluniar Pirinioetan eski-estazio ugari daudelarik.

1992ko Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoak ospatu zirenLluís Companys Olinpiar Estadioa.
Montmeló udalerrian dagoenCircuit de Catalunya,1 Formula etaMotoGPkoEspainiako Sari Nagusiaren egoitza.

Kataluniako futbol talde ospetsuenakBartzelona Futbol Kluba etaReial Club Deportiu Espanyol dira, biekEspainiako futbol ligako lehen mailan jokatu ohi dutelarik. Beste futbol talde garrantzitsuakEspainiako futbol ligako bigarren mailan jokatu ohi dutenCentre d'Esports Sabadell Futbol Club etaGirona Futbol Club taldeak dira. Bartzelona Futbol Kluba Espainiako futbol ligako lehen mailako 21 txapelketa irabazi ditu, lauUEFAko Txapeldunen Liga, 26Futboleko Espainiako Errege Kopa eta beste hainbat titulu garrantzitsu ere,Europa nahiz munduko futbol talde garrantzitsuenetako bat delarik.20082009ko denboraldia nabarmentzen da, bertanBartzelona Futbol Klubak jokoan zeuden txapelketa guztiak irabazi baizituen (Espainiako futbol ligako lehen maila,Futboleko Espainiako Errege Kopa,UEFAko Txapeldunen Liga,Futboleko Espainiako Superkopa etaFIFAren Kluben arteko Munduko Kopa), urte berean balentria hori lortu zuen lehenbiziko futbol taldea bilakatu zelarik.

Kataluniako futbol selekzio bat badago, bainaEuskal Herriko futbol selekzioaren antzera oraingoz ez du ofizialtasunak lortu ahal izan.

Kataluniako gaur egungosaskibaloi talde garrantzitsuenak honako hauek dira:FC Barcelona,Club Joventut de Badalona,Basquet Manresa etaGirona Bàsquet.

Kataluniak nazioarteko kirol txapelketa eta lehiaketa ugari antolatu izan ditu:1992ko Udako Olinpiar Jokoak Bartzelona hirian ospatu ziren,1955anMediterraneoko Jokoen egoitza izan zen,Munduko Atletismo Txapelketa,EuroBasket etaMunduko Igeriketa Txapelketaren egoitza izana da, gainera Bartzelona hiriaEspainian ospatutako1982ko Munduko Futbol Txapelketako egoitzetako bat ere izan zen.1 Formula etaMotoGPkoEspainiako Sari NagusiaMontmeló udalerrian dagoenCircuit de Catalunyan ospatu ohi dira, bai etaKataluniako Rallya ere (Costa Brava Rallya).

Kataluniako hamabi kirol federazio nazioarteko kirol federazioen onarpena dute eta ofizialak dira. Kataluniar federazio hauek hamalau kirol disziplinetan heuren selekzioak dituzte, haietako bat bera ere ez da olinpiarra, baina nazioarteko txapelketetan Katalunia ordezkatuz modu ofizialean lehiatzen dira. Hamalau katalunia selekzio ofizial horiek honako kirol hauetakoak dira:areto-futbola,corfbola,pitch & putt,australiar futbola,kulturismoa,taekwondoa,twirling,kickboxing,karatea,icestock,raquetball,mendi lasterketa,mendiko eskia etaeskalada.

Hedabideak

KataluniaEspainiar Estatuan hedabide gehien dituenautonomia erkidegoa da, bai ikusentzunezkoa zein idatzizkoak.Katalan nahizgaztelaniaz hedabide ugari daude, baitaelebidunak ere.

Telebista

TV3 telebista kateko ikurra.

Televisió de Catalunya, Kataluniako Autonomia Erkidegoko telebista publikoa eta Kataluniako telebista talde garrantzitsuena da. Emankizun guztiakkatalanez ematen ditu, eta sei kate ditu:TV3,El 33 (lehenCanal 33 deitua),3/24 (24 orduko albiste katea),Esport3 (kirol katea) etaCanal Super3/3XL (haur eta gazteentzako kateak). TV3 kateak espainiar estatuko katalanezko telebista-kateekin lehiatzen da: baiTelevisión Española telebista pubikoa (katalanezko saioakSant Cugat del Vallès udalerriko estudioetan ekoizten dituelarik), nahiz telebista pribatuekin:Tele 5,Antena 3,Cuatro etaLa Sexta. Telebista pribatu horietako azkenak Bartzelonan du egoitza nagusia; beste hirurek, berriz, egoitza nagusiakMadrilen dituzte, eta lurralde ordezkaritzak dituzte Katalunian, katalanezko saioak bertatik aireratzeko.

Ikuslego kopuru apalagoa duten beste kataluniar telebista-kate batzuk honako hauek dira:8tv (katalanez aireratzen denGrupo Godó taldearen katea),Canal Català de Televisió etaBarça TV. Bestalde, eskualde, hiri nahiz tokiko katalan eta gaztelaniazko telebista-kate ugari daude; guzti horien adibide nabarmenena hiriburuan ikus daitekeenBarcelona Televisió katea da (katalanez dihardu).

Prentsa

Kataluniako egunkari eta aldizkari argitaratzaile-talde nagusiak Grupo Godó etaGrupo Zeta dira. Talde horietako bakoitza albiste orokorrak, kirol albisteak, nahiz gai orokorretako albisteak dakartzaten egunkari eta aldizkari ugariren jabe da.

Katalunian bi egunkari nagusiakEl Periódico de Catalunya (Grupo Zetaren jabetzakoa, katalan eta gaztelaniazko argitalpen banakin) etaLa Vanguardia (Grupo Godó taldearen jabetzakoa eta gaztelaniaz osoki argitaratua) dira. Bi egunkari horiek dute Katalunian irakurle kopuru eta hedapen handiena. Bestalde, katalan hiztunen artean ongi sustraitua daudeEl Punt Avui etaAra egunkariak. Bartzelona, Tarragona, Girona eta Lleidako probintzietan katalanezko tokian tokiko egunkari ugari ere badaude, garrantzitsuenak honako hauek dira:El 9 Nou,El Punt,Diari Segre,Regió 7,Diari de Girona etaDiari de Tarragona.

Kirol albisteei dagokienez, Kataluniako bi egunkari garrantzitsuenakSport (Grupo Zeta) etaEl Mundo Deportivo (Grupo Godó) dira, biak ere Bartzelona hiriburuan argitaratuak, osoki gaztelaniaz. Aldiz, katalanezEl 9 Esportiu egunkaria nabarmentzen da.

Kataluniako egunkari edo hedabide digitalen artean garrantzitsuenaVilaWeb da.

Irratia

Catalunya Ràdio irrati-katekoHem de parlar ("Mintzatu behar dugu") irratsaioaren zuzeneko emanaldia,Bartzelona hirikoKataluniako plazan,2009koSant Jordi Egunean.

Katalunian entzule gehien dituen irrati-kateaCatalunya Ràdio,Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals erakundearen jabetzako irrati-katea. Hedabideen Ikerketa Orokorraren azken txostenaren arabera 570.000 entzule inguru zituen, honek entzule kopuruari dagokionez, Espainiar Estatuko bosgarren irrati-katea bilakatzen duen, nahiz eta Kataluniako lurraldean eta katalanez bakarrik aireratzen den. Erakunde honek 24 orduz albisteak ematen dituen beste irrati-kate bat ere badu,Catalunya Informació delakoa.

Katalunian entzule kopuruari dagokionez bigarren postuan dagoen irrati-kateaCadena SER da,Radio Barcelona bere Kataluniako irrati-kate nagusia delarik (Espainian nahiz Katalunian sortu zen lehenbiziko irrati-katea). Jada, entzuke kopuru gutxiagoz gainerako irrati-kateak daude: lauek katalanez osoki aireratzen dira,COM Ràdio (Bartzelonako Aldundiaren jabetzako irrati-kate publikoa),RAC 1 (Grupo Godó),Ràdio 4 etaOnda Rambla; gainera gaztelaniaz osoki aireratzen diren Espainiar Estatuko irrati-kateak ere entzun ohi dira:Radio Nacional de España,Cadena COPE,Onda Cero etaPunto Radio.

Kataluniak hirugarren sektoreko[44] irrati-kateak ere baditu (irabazi-asmorik gabekoak), heuren burua kudeatzen dutenRadio Pica55[45] etaRadio Bronka irrati-kateak ezagunenak direlarik.

Hedabide eta ekoiztetxe taldeak

Katalunia hedabide talde indartsuen egoitza edo kokalekua da, ikusentzunezko arloan nahiz prentsa arloan, liburuen eta aldizkarien argitaratzean, eta zinemagintzan dagokionez ere bai. AzpimagarrienakGrupo Godó,Grupo Planeta etaGrupo Zeta dira. Ikusentzunezko arloari dagokionez,Gestmusic,El Terrat etaMediapro ekoiztetxeak nabarmentzen dira.Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals enpresa publikoa ere nabarmentzekoa da, hedabide askoren jabetza izateaz gain,Televisión de Cataluña telebista-katea etaCatalunya Ràdio irrati-katearen jabea baita.

Euskal diaspora Katalunian

Sakontzeko, irakurri: «Bartzelonako Euskal Etxea»

Hiri horretakoCiutat Vella barrutian dagoBartzelonako Euskal Etxea, Bartzelona hiriko nahiz Kataluniakoeuskal diasporaren topaleku.

Bartzelonako Euskal Etxea1979. urtean jaio zen, bertakoeuskaldun etakatalanak elkartzeko leku bat sortzeko nahiarekin. Orduz geroztik Katalunian euskal kultura hedatuz lanean aritu da, horretarako ekintza-sorta ederra eskainiz: kontzertuak, antzerkia, euskara ikastaroak, liburu-aurkezpenak, hitzaldiak, euskal tradizioko jai nagusien ospakizunak (San Sebastian Eguna,Santa Ageda Eguna,Santo Tomas Eguna…),euskal musikaren instrumentu tradizionalen tailerrak,euskal dantzak

Gainera euskaldunak eta katalanak elkarrekin topatzeko lekua ere bada, hain zuzen ere jatetxearen atzean dagoen txokoari esker. Bertan zer edo zer edan ahal duzu prezio herrikoietan,Euskal Herriko egunkari eta aldizkariak irakurri,ETB Sat bitartezfutbol etapilota partiduak ikusi ahalko daitezke eta honetaz gain formatu txikiko ekitaldi kulturalez ere gozatu ahal daiteke (kontzertuak,antzerkia, hitzaldiak…)

Katalan ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: «Katalan (herria)»

Iruditegia

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz)Estatut d'Autonomia de Catalunya (Parlament de Catalunya) (kontsulta data: 2010-10-29)
    Aipua: «Primero.- Cataluña es una nación.»
    .
  2. (Katalanez)Kataluniaren osaketa
  3. Katalunia eta katalanari buruzko bitxikeriak(Katalanez)
  4. Kataluniako Etimologia(Gaztelaniaz)
  5. Textos i Estudis de Cultura Catalana. Història. Miquel Coll i Alentorn. Curial Edicions Catalanes. Publicacions de l'Abadia de Montserrat. 185. orr. 2011ko irailaren 9a.
  6. Textos i Estudis de Cultura Catalana: Història. Coll i Alentorn, Miquel. Curial/Abadia de Montserrat. Bartzelona. 1992, 185. orr. isbn=9788478262997
  7. El Misteri de la Paraula Cathalunya(Katalanez)
  8. Símbols de Catalunya
  9. abEls Símbols Nacionals Generalitat de Catalunya
  10. Milaka lagun bildu dira independentziaren alde, Bartzelonan. Eitb.com. 2009ko irailaren 11.
  11. Independentziaren aldaerria. Berria.info. 2011ko irailaren 11.[Betiko hautsitako esteka]
  12. Cataluña. es.encarta.msn.com Historia. MSN Encarta gaztelaniaz. 2009ko irailaren 27a.(Gaztelaniaz)
  13. "El impulso decisivo vino de la mano de Jaime II, que con gran habilidad transformó la unión dinàstica en una federación de Estados, todavía imperfecta, pero de gran efectividad, sobre todo cara a la proyección mediterránea de la Corona, utilizando para ello las Cortes particulares de cada Estado, delimitando las fronteras entre ellos, y dotándolos de administraciones y gobiernos similares, aunque conservando sus particularidades fiscales, monetarias o judiciales. Como señaló E. Sarasa (La Corona de Aragón en la Edad Media, Zaragoza, 2001) "la dualidad monarquía común y diversidad territorial parece que fue la clave del éxito de la Corona de Aragón como realidad histórica, al margen de las denominaciones aplicadas por algunos autores (Imperio catalano-aragonés, Confederación catalano-aragonesa, Condes-Reyes, etc.). En tiempos de Jaime II "Corona de Aragón" (Corona Aragonie) era la denominación habitual para el dominio real. La monarquía cohesionaría la actuación exterior de los tres Estados, cuyos objetivos eran similares, pero siempre tratando de equilibrar las fuerzas centrales y las periféricas; de modo que para fortalecer el conjunto, Jaime II promovió en la Cortes de Tarragona -en 1319- el Privilegio de Unión, proclamando la indivisibilidd de los tres Estados que integraban la Corona de Aragón, y en el juramento real se introdujo la fórmula de mantener íntegra y unida la Corona. En definitiva, La Corona de Aragón era la Corona del rey. No olvidemos, por lo demás, que la Corona de Aragón no fue sólo una construcción política, sinó también una potencia mercantil, marítima y cultural de primer orden en el Mediterráneo, cuyo éxito se basó en el papel de la monarquía como institución indiscutible y aglutinadora, posición que se afirmó en el tránsito de los siglos XIII y XIV, precisamenet durante el reinado del rey Justo." Hinojosa Montalvo, José; Jaime II y el esplendor de la Corona de Aragón; 268-269. orr.
  14. «La expansión: el Casal d'Aragó (1213-1412) / L'expansió: el Casal d'Aragó (1213-1412)», enErnest Belenguer, Felipe V. Garín Llombart y Carmen Morte García,La Corona de Aragón. El poder y la imagen de la Edad Media a la Edad Moderna (siglos XII - XVIII), Sociedad Estatal para la Acción Cultural Exterior (SEACEX), Generalitat Valenciana y Ministerio de Cultura de España - Lunwerg, 2006.ISBN 84-9785-261-3:"Entre los siglos XII y XIV, la documentación poco habla de Corona de Aragón y más delCasal d'Aragó, si bien la expresión de Corona de Aragón ya se observa con Jaime el Justo, prevaleciendo así el título jerárquico del reino por delante del de condado y principado.|Belenguer, Garín Llombart y Carmen Morte, «La expansión: el Casal d'Aragó (1213-1412) / L'expansió: el Casal d'Aragó (1213-1412)»,op. cit. 2006.
  15. Pirinioetako Akordioaren testu osoa Frantziako Artxibategi Nazionalera transkribatua (PDFen)(Frantsesez)
  16. Preàmbul de l'Estatut d'Autonomia de Catalunya - Kataluniako Autonomia Estatutuaren hitzaurrea.(Katalanez)
  17. Quin tipus de territori tenim?(Katalanez)
  18. El Relleu[Betiko hautsitako esteka], "Grup Enciclopèdia Catalana". Kontsulta data: 2007ko abenduaren 26a.(Katalanez)
  19. Jordi Sacasas i Lluís,Geografía de Catalunya, Publicacions L'Abadia de Montserrat.ISBN 978-84-8415-915-5
  20. Catalunya[Betiko hautsitako esteka]. MSN Encarta. Sarrera data: 2008ko azaroaren 26a.(Gaztelaniaz)
  21. 2009ko INEren eguneratzea
  22. De les institucions Estatut d'Autonomia de Catalunya, 2006(Katalanez)
  23. Gurutze Izagirre,«Isuna homofobiari»,Berria, 2014-10-02
  24. IDESCAT
  25. Moviment Natural. Fecunditat(Katalanez)
  26. Moviment natural. Mortalitat(Katalanez)
  27. Estructura per edats, envelliment i dependència. Sèrie temporal(Katalanez)
  28. La població de Catalunya(Katalanez)
  29. Facts and Figures(Ingelesez)
  30. Usos lingüístics. Llengua inicial, d'identificació i habitual. Anuari estadístic de Catalunya. Idescat. 2008(Katalanez)
  31. abcdefghiAitor Sarasua,«Kataluniako inkesta soziolinguistikoa (2013), zenbait datu»,Sustatu, 2014-10-15, CC-BY-SA lizentzia
  32. Dades oficials de la Secretaria de Política Lingüística(Katalanez)
  33. Estadística d'usos Lingüístics a Catalunya(Katalanez)
  34. [1](Katalanez)
  35. [2](Katalanez)
  36. [3](Katalanez)
  37. [4](Katalanez)
  38. Cens lingüístic de l'aranès de 2001
  39. El català, més atractiu,Avui egunkaria, 2011ko apirilaren 1a.(Katalanez)
  40. Catalunya diu adéu a les corrides de toros(Katalanez)
  41. Catalunya prohibeix les corrides de toros a partir del 2012(Katalanez)
  42. Ley 18/1987, de 7 de octubre, que establece el día de la Fiesta Nacional de España en el 12 de octubre(Gaztelaniaz)
  43. Se inaugura el Sincrotrón Alba en Cerdanyola del Vallés (Diari digital de Catalunya)(Gaztelaniaz)
  44. La Ley UTECA y el Tercer Sector de la Comunicación: comparativa internacional de las fallas de la legislación española audiovisual y respuesta de la sociedad civil. Meda González, Miriam. 2010. Trabajo Fin de Máster del Máster en Comunicación con fines sociales: estrategias y campañas de la Universidad de Valladolid.(Gaztelaniaz)
  45. Érase una vez una radio libre. Radio Pica irrati-kateak eginiriko bideoa.(Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Katalunia
Autoritate kontrola


Herrialde Katalanak

KataluniaIpar KataluniaValentziako ErkidegoaBalear UharteakAndorraSartaldeko ZerrendaL'AlguerEl Carxe

    • Irlandaren 3/4ak barne hartzen dituenIrlandako Errepublika estatua badago, baina ez du herrialde edo uhartea osoa barne hartzen.
Autonomia erkidegoak
Autonomia hiriak
Bestelako lurrak

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Katalunia&oldid=10397638"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp