Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Kasta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kastagizarte batean klase berezi bat osatzen duten pertsonen taldea da, gainerako klaseen gainetik dagoelako edo, alderantziz, beste klaseak baino maila apalagoa duelako, beste klaseekin nahasten ez dena. Kasten sistemak desagertu edo ahuldu egin dira hainbat herrialdetan, baina badira irauten dutenak ere, hala nolaIndiakoa, nahiz eta sistema hori apurtzeko joerak gero eta indar handiagoa duen.

Goi mailako kastaren haurrak Bombayn.

Indiako kastak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Indiako azpikontinentea inbaditu zuten arioek, K.a. 1500 aldera,indigenak kontrolatzeko eta euretatik bereizteko kasta sistema ezarri zuten. Hasieran hiri kasta bereizten ziren. Gaur egun 2000-3000 kasta inguru bereizten dira Indiako gizartean. "Kasta" hitzaportugesetik dator eta "joera, kuma edoarraza" esan nahi du.

Lau kasta handi daude Indian, maila gorenetik apalenera sailkatuak:

  • apaizen kasta (brahman)
  • gudarien kasta (shatriya)
  • merkatarien eta nekazarien kasta (vasiya)
  • langileena (sudra).
  • Pariak edo ukiezinak azken mailan daude, goiko kasten sistematik at.

Kastak munduan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Dena dela, munduan zehar, herrialde askotan zabaldu dira horrelako ierarkiak. Hauek izan daitezke ezagunenak:

Orokorrean desagertzeko prozesuan daude baina oraindik orain fenomeno horren eragina nabarmena izan daiteke.

Japonian kasta-sistema desagertu da ofizialki, baina oraindik jazarpena jasatzen dute beheko kasta direnburakuminek.

Herri baztertuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Askotan, kasta kontzeptua ez da erabili ierarkia hori definitzeko eta horren ordez talde marginatuak ikus daitezke. Euskal Herriko kasuanagoten etaijitoen kasuak ditugu. Espainianmaragatoak,kaloak,vakeiroak... FrantzianCagotak... Aipatutako herrieiherri madarikatuak bezala ezagutu zaie.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kasta&oldid=8781352"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp