Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Kasko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kasko
burukoa etababes-ekipamendua

Kaskoa buru-estalki gogorra da,burua kolpeetatik babesteko etagarezurreko traumatismoak saihesteko erabiltzen dena.[1] Eskuarki,kopeta, buru gaina eta belarrondoak babesten ditu. Batzuetan kasko zeremonialak edo sinbolikoak erabiltzen dira, babes-funtziorik gabe.

Kirol anitzetan erabiltzen dira (irristaketa,txirrindularitza,automobilismoa,motoziklismoa,amerikar futbola,beisbola,izotz hockeya,eskalada...) eta baita arriskuko lanbide eta jardueretan (eraikuntzako etameatzaritzako langileak, poliziak, militarrak,suhiltzaileak...) eta garraioan (motozikletaketabizikletak gidatzeko) ere.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Borroka-kaskoak, aurpegia partzialki estaltzeko eta maskara ezberdinez apainduak, antzinakoak dira oso.HomerokIliada-n deskribatu zuenbasurde-letaginen kaskoaMizenastar zibilizazioan erabili zen,K.a. XV. mende aldean.[2]Antzinako Grezian,brontzezko kaskoak garatu zituzten, lepoa ere babesteko.Hopliten etakorintoarren kaskoek irekidura bertikal estua zuten aurpegian, eta beste bi begien parean. Begi-zuloen diseinuak, ikusteko ez ezik, etsaiak larderiatzeko ere balio zezakeen,gerlariari mamu itxura ematen baitzion.[3]

Spangenhelma,V. mendea.

Erromatarlegionarioek kasko irekia erabiltzen zuten. Galea izenekoa larruzkoa izaten zen, eta cassis deitutakoa, berriz, metalezkoa. Aldaera ugari izan zen;Inperioaren amaieran, gainalde konikoa zuen, etamasailak, lepoa etasudurra babesteko piezez horniturik zegoen. Oso antzekoa zenspangenhelma,Goi Erdi AroanEuropan oso erabilia izan zena.[3]

Erdi Aroan zehar, osagarriak gehitu zitzaizkion spangenhelmari. Begi-babesak lehenik,Gjermundbuko kaskoan bezala (Norvegia,IX. mendea), eta sudurreko eta lepoko piezak geroago. Horrela iritsi zenXII. mendekokasketari, buru osoa babesten zuena. Modelo batzuek gainalde laua zuten, eta beste batzuek konikoa; azken hauek babes hobea ematen zuten. Kasketak are gehiago hobetu zirenbisera jasogarriaren asmaketarekin.[3]

XV. mendean, borroka-kasko arinagoak zabaldu ziren, hala nolabarbuta, aurpegian T edo Y formako irekidura zuena, etazelata. Hurrengo eboluzioaborgoinota izan zen,XVI. etaXVII. mendeetan oso erabilia izan zena; gainalde biribila zuen,altzairuzko gandor zabala eta masailetakoak.[3] Kasko irekia eta gandorduna zenmorrioia ere, XVI. eta XVII. mendeetanespainiartertzioetako soldaduek janzten zutena.[4]

Adrian kaskoa,1915,Frantzia.

XVII. mendearen amaieratik aurrera, kaskoen erabilera militarra gutxituz joan zen,su-armen kontrako babes handirik ematen ez zutelako. Alabaina,Lehen Mundu Gerran berriz erabiltzen hasi ziren, buruaobusenmetrailatik babesteko.1915ean agertu zirenFrantziakoAdrian etaErresuma BatukoBrodie kaskoak,[5] eta1916anAlemaniakostahlhelm-a.[6]

Segurtasun kaskoei dagokienez,urremeategietako langileek sortu zituzten. Meatzariekfeltro gogorrekoonddo-kapelakkotoiez betetzen zituzten, beren buruak meategi barruan erotzen ziren harrietatik babesteko. XX. mende hasieran altzairuzko kaskoak erabiltzen hasi ziren. Kasko horiei, barne esekidura sistema bat ere gehitu zitzaien, kolpeak moteltzeko. Beranduago, altzairua alde batera utzi etatermoplastikoz egiten hasi ziren. Era horretan, arinagoak eta erosoagoak bilakatu ziren.[7]

Kasko motak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Izan behar duten erabileraren arabera, kaskoen ezaugarriak oso desberdinak dira.

  • Gaur egungo indar armatuek erabiltzen dituzten borroka-kaskoakmetrailakgarunean kalterik ez egiteko diseinaturik daude, baina ez dute erabat babestenfusil balen inpaktuetatik.[8] Erresistentzia handiko materialez egiten dira (kevlar, twaron).[9][10] Istiluen aurkako polizien kaskoek, militarrenek ez bezala, aurpegi-babes gardena izaten dute.
  • Suhiltzaile-kaskoanorbera babesteko ekipamenduaren parte da, eta bai berotik, bai talketatik gerizatzeko diseinaturik dago. Lehenbizikoak larruzkoak edo metalezkoak baziren ere, gaur egun material plastikoak erabiltzen dira. Kea dela-eta arnastu ezin den lekuetan aritzeko, arnasketa autonomoko ekipo batekin hornitzen da.[11]
Izotz hockeyko kaskoa.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Kasko. Lur hiztegi entziklopedikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
  2. The Shaft Graves. projectsx.dartmouth.edu (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  3. abcdMcPeak, William J.. Helmet Designs Through the Ages. Warfare History Network, warfarehistorynetwork.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-23).
  4. Morion. 1911 Encyclopædia Britannica, en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  5. Mark I pattern steel helmet, 1916. National Army Museum, collection.nam.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  6. German steel helmet or 'Stahlhelm', 1916 (c). National Army Museum, collection.nam.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  7. Ba al zenekien Franz Kafka-k erabili zuela lehenengo aldiz derrigorrezko segurtasun kaskoa?. segurmaniazurekin.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  8. Wallace, Duncan. Combat Helmets and Blast Traumatic Brain Injury. jmvh.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  9. Kevlarra, segurtasun handiko arropetan erabilitako materiala, orain egonkorra eguzki-argitan eta tenperatura altuan. ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  10. Twaron. fibrxl.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  11. Suhiltzaileen ekipamendua. vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kasko&oldid=9980896"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp