Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Karolingiar Pizkundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rabanus Maurusek (ezkerrean),Alkuino Yorkekoaen laguntzaz (erdian), liburu bat eskaintzen dio Otgar Mainzeko artzapezpikuari.Liber de laudibus Sanctae Crucis,Fuldako eskuizkribua, 831-840 aldean.

Karolingiar PizkundeaMendebaldeko Europako kultura-pizkundea izan zen,VIII.-IX. mendeetan gertatua,karolingiar enperadoreen babespean eta Elizaren laguntzarekin.

Garapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Helburu nagusiaKarolingiar Inperiorako administratzaileak trebatzea izanik ere,VIII. mende amaieratik aurrera kulturari bultzada interesgarria eman zitzaion, nahiz eta mugatua izan. Testuinguru horren barruan ulertu behar da788an gotzainei eta abadeei, eskola berriak sortzeko, edota idazkietan letra mota berri bat,letra xehe karolingiarra, erabiltzeko gomendatzen zitzaien igorri zitzaien eskutitza.

Pizkundearen hasieran aipagarria izan zenAlkuino Yorkekoaren (736-804) lana. Hura izan zenAkisgrangoEskola Palatinoaren lehen antolatzailea eta hari zor zaio, orobat, arte liberalen lehen sailkapena; batzueitrivium deitu zien -gramatika,erretorika etadialektika-, eta besteeiquadrivium -aritmetika,geometria,astronomia etamusika-.

Ez da ahaztu behar Elizaren pisua, bai esandako kultura perpizkunde horretan, bai erresuma barbaro bat Erromaren oinordeko bilakatzeak eskatzen zuen ideologia elaborazioan. Elizaren eginkizuna izan zen, orobat, lur menderatu berrien ebanjelizatze lana. Karolingiar konkistekin batera egiten zuen aurrera mundu kristauak.Leon III.a aita santuakKarlomagno enperadore koroatzearekin, honen gain utzi zuen fedearen defentsa eta hedakuntza. Ordura arte izan ez zuten indarra hartu zuten fraide eta lekaime ordenek.

Artea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Karolingiar arte»

KarlomagnokMendebaldeko Erromatar Inperioa berriz zutitzeko zuen asmoak eragin handia izan zuen, politikan bezala, artean ere, enperadoreak berak zaintzen baitzituen obrak eta planoak. Erromatar Inperioaren azken aldiko arkitekturak eragin zuzena izan zuenkarolingiar artean. OrobatBizantziar arteak ere. Horren guztiaren ondorioz, Europako Erdi Aroko lehenengo arte eredu osatua eratu zuen karolingiar arteak.

Arte adierazpen guztietan, eraikuntza da aipagarriena: arkitektura eredu germanikoari jarraituz, zurezko eraikuntzak egin ordez, nahiago izan zen Erromatar Inperiokobasilikaren ereduari jarraituzharlandua erabili. Aipatzekoak diraAkisgrango jauregiko kapera,Fuldako monasterioko kapera eta Saint-Germain-des-Présko abadia. Eskulturari dagokionez, berriz, oso urria da,arte prerromaniko guztian bezala, eskultura desagertu egin baitzen ia. Pinturari dagokionez, garai hartan eliza karolingioak margotuak baziren ere, haietako ia pintura guztiak galdu dira. Liburu apainketako miniaturek, berriz, leku berezia izan zutenSan Galo etaTourseko monasterioetan.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Karolingiar_Pizkundea&oldid=7329216"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp