Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Karolinak

Koordenatuak:7°22′57″N147°02′15″E / 7.3825°N 147.0375°E /7.3825; 147.0375
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karolinak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaDolohmwar(en)Itzuli
Garaiera791 m
MotaUhartedi
Azalera1.160 km²
EponimoaKarlos II.a Espainiakoa
Geografia
Map
Koordenatuak7°22′57″N147°02′15″E / 7.3825°N 147.0375°E /7.3825; 147.0375
UTC orduaUTC+09:00
ProtektoratuAlemaniar Ginea Berria
Ur-gorputzaOzeano Barea

Karolinak[1] (ingelesez:Caroline Islands)Mikronesiakouhartedia da,Ozeano Bareko mendebaldean. 1.194km² area du eta 126.000 biztanle. Ia milaatoloi etauhartez osatuta dago, batzuksumendizko lurrak,ekuatorearen iparraldean.

Uhartediarenuharte nagusiak hauek dira:

Lehenengo laurak, ekialdekoak,Mikronesiako Estatu Federatuak sortu dute eta , mendebaldekoa,Palauek errepublika askea sortu du.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1526koabuztuaren 22an,Toribio Alonso de Salazarrek, esploradoreespainiarra, San Bartolome edo Taongui uhartea ikusi zuen lehendabiziko europarra zen.1528kourtarrilaren 1eanAlonso de Saavedrak Uluti uharteak. Gero espainolek berriro1542an,1543an,1545an eta1565anMigel Lopez Legazpikoa euskalduna.

Urte haietangaztelaniazIslas de las Hermanas (Arreben uharteak),Hombres Pintados (Gizon margotuak) etaLos Jardines (Lorategiak) izenak zituzten,1686anFrancisco de LezcanokYap uhartera heldu eta Karolinak izena jarri uhartediariEspainiako Karlos II.aren omenez: izenaPalau,Marshall uharteak etaGilbert uharteentzako zen.

Hurrengo mendeetan uharteak ez ziren kontutan hartuEuropako politikan,1885koabuztuan,AlemaniakYap uhartean postu bat jarri eta Karolinen jabetza aldarrikatu arte.Leon XIII.a aita santuak estatu bien artean bitartekotza egin zuen etaEspainiaren jabetza onartu zen.

1898anEstatu BatuakEspainia mendean hartu zutenean,GuamMarianetan galdu eta,1899kootsailaren 12an gainontzekoMarianak, Karolinak etaPalauAlemaniari saldu zizkion 25 milioipezetaren truke.

Japoniak1914an uhartedia okupatu zuen eta1920Nazioen Liga jabetza onartu zuen.Bigarren Mundu Gerran,AEBek uhartedia okupatu zuen eta1947 eta1986 artean administratu zuen.1986an,Mikronesiako Estatu Federatuek bere independentzia aldarrikatu zuten.Palauk ez zuen federazioan sartu eta1994an independentzia lortu zuen.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Karolinak&oldid=9397354"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp