- Artikulu hau ugaztun ordenari buruzkoa da; haragia jaten duten bizidunez diharduena beste hau da: «Haragijale»
Carnivora (latinez:carnis, "haragia" etavorare, "jatea")ugaztunen barnekoordena bat da. Haren barruan 280 bat espezie sailkatzen dira. Nahiz eta ez diren animaliaharagijale bakarrak, ordena horretako guztiak beste animalia batzuen gorputzez elikatzen dira, eta askok hori baino ez dute jaten. Oso tamaina desberdinetakoak daude:erbinude arruntak 25 gramoko pisua du,hartz zuriak 1.000 kilogramokoa, etaMirounga leonina arra helduak 5.000 kilogramokoa, 6,9 metroko luzerarekin.
Lehenengo karniboroa haragijalea zen, eta ordenako gaur egungo kide gehienek haragia jaten dute.Felidae etaPinnipedia taldekoek haragijale hertsiak dira.Hartzek, ordea,orojaleak dira, etapanda handiabelarjalea, batzuetanarrainak,arrautzak etaintsektuak jaten baditu ere. Karniboroek ikusmen binokularra, haginak eta atzaparrak dituzte, ehizarako egokiak. Batzuk sozialak dira eta taldean ehizatzen dute.
ZiurrenikIpar Amerikan eboluzionatu zuten,Miacidae familiaren baitan, orain dela 42 milioi urte. LasterFeliformia etaCaniformia taldeak sortu ziren, katuen antzekoak eta txakurren antzekoak. Euren filogenia molekularrak[1] erakusten du taldemonofiletikoa direla,Carnivoramorpharen koroa-taldea.