Prinsenhof jauregian (Gante,Flandria) dantzaldi bat ospatzen ari ziren bitartean, Joana artxidukesak tripako min handiak zituen –haurdun zegoen–. Inoren laguntzarik gabe, komunerantz abiatu zen eta horrelaxe jaio zen haren bigarren semea,1500ekootsailaren 24ko goizeko 03:30ean, asteartean. Joanak Juan deitu nahi izan zion, anaia hil berriaren omenez, baina azkenean, Karlos izenaz bataiatu zuten, aitak hala nahi zuelako.
Urtea bete baino lehen, Filipek Luxenburgoko duke izendatu zuen, baitaUrrezko Toison deritzonBorgoinako ordenako zaldun ere.
1501ekoazaroaren 16an, Filipe eta Joanak Espainiara bidaiatu zuten, errege-erreginen oinordeko izendatu baitzituzten eta Karlos txikiaMargarita Yorkekoaren eskuetan geratu zen. Frantziatik pasatu zirenean, Filipek etaLuis XII.ak bere seme-alabak ezkontzeko ituna sinatu zuten eta, handik urte batzuetara, itun horiBloisko itunean berretsi zen.
Filipe Flandriara itzuli zenean, Margarita zaintzailea adinekoa zela etaAna Borgoinakoaren esku utzi zuen printze txikia: haren hezkuntza zuzendu behar zutenak ere izendatu zituen.Fernando Katolikoak, berriz, printzea Gaztelako errege izan zitekeen ustean,Luis de Vaca bidali zuenFlandriara, gaztelania eta Gaztelako ohiturak irakats ziezazkion. Alferrikako ahalegina, nonbait, urte batzuk geroago Karlos printzea Espainiara joan zenean, oraindik ez baitzen gaztelaniaz ongi mintzatzen.
Euskaraz ere hala moduz hitz egiten zuela eta gustatzen zitzaiola euskaraz hitz egitea ere jaso izan da.[4]Lope Martinez de Isastik 1620an jaso zuenez, Karlos V.ak euskaldunak zituen medikua, kapilaua eta konfesorea, eta haiengandik ikasi omen zuen euskara apurra.[5]
1506an,Elisabet Katolikoaren heriotzaren ondoren, Filipe eta Joana berriro joan zirenGaztelara, hango koroa eskatzera. Lortu zuten, baina haien erregealdiak gutxi iraun zuen, Filipe hil baitzen eta Joana, erotu:Tordesillasko komentu batean itxi zuen aitak.
Karlos adinez txikia zenez, aitona Maximiliano I.ak hartu zuen Herbehereen erregetza, baina berehala utzi zion karguaMargarita Austriakoari, Karlos eta bere senideen heziketarekin batera. Horrela bada, printze gaztearen hezkuntza guztiaFlandrian garatu zen.1509an, enperadoreakAdrian Utrechtekoa izendatu zuen Karlosen maisu[6].
Azkenean,1515ekourtarrilaren 5ean, Karlos adinez nagusi zela esan zuten eta Herbehereetako jaun izendatu zuten. Horrela bukatu zen izeba Margaritaren erregeordetza, baina errege gazteak ez zuen gobernatzeko gogorik eta Chièvresko jaunak zuen botere osoa bere esku. Urte horretan joan zen Adrian Utrechtekoa Gaztelara, aitona Fernandok bere oinordetza eskubideak kenduko ote zizkion beldur[6]. Karlosen anaia gazteagoa zuen gogoko, bere ondoan hezitakoa eta harenganako joera zuela zirudien.
1516kourtarrilaren 22an, aitonaFernando II.a Aragoikoak azken testamentua idatzi zuen, eta bertan Karlos Gaztela eta Leongo erresumen gobernari eta administratzaile izendatu. Joanaren ordez jarri zuen tronuan, haren gaixotasuna zela kausa ezin baitzen kargua jardun.Aragoiko koroari zegokionez, bere alaba Joanari uzten zion, beti ere Karlos gobernari nagusi izendatuta. Karlos iritsi bitartean, Cisneros kardinalak gobernatu zuen Gaztelan eta Alonso Aragoiko artzapezpikuak, Aragoin.
Martxoaren 23an, Fernando erregeaMadrigalejon (egun,Caceres) hil zen. Hortik aurrera, Karlos errege sentitzen hasi zen.Gaztelako Kontseilua ez zegoen horrekin ados etamartxoaren 4an gutuna bidali zioten, amaren tituluak errespetatzeko eskatuz, Joanak bizirik segitzen baitzuen. Hala ere, Fernandoren hiletak bukatu eta hamar egunera, oihuek garbi erakusten zuten, aldaketa zetorrela:
«
Vivan los católicos reyes doña Juana y don Carlos su hijo. Vivo es el rey, vivo es el rey, vivo es el rey.
»
Karlosek gaztelarren gutunari erantzun zion, errege izateko erabakia komunikatuz. Eztabaida luze baten ondoren,apirilaren 3an, Cisneros kardinalak Karlosen erabakiaren berri eman zion erreinuari eta 13rako gauzatuta geratu zen.
«
Doña Juana y don Carlos su hijo, reina y rey de Castilla, de León, de Aragón, de las Dos Sicilias, de Jerusalén, de Navarra, de Granada, de Toledo, de Valencia, de Galicia, de Mallorca, de Sevilla, de Cerdeña, de Córdoba, de Córcega, de Murcia, de Jaén, de los Algarves, de Algeciras, de Gibraltar, de las islas de Canaria, de las Islas, Indias y Tierra Firme del mar Océano, condes de Barcelona, señores de Vizcaya y de Molina, duques de Atenas y Neopatria, condes de Ruisellón y de Cerdaña, marqueses de Oristán y de Gociano, archiduques de Austria, duques de Borgoña y de Bravante, condes de Flandes, de Tirol, etc.
»
Bestalde, Nafarroako hiru estamentuek fideltasuna egin zioten zin.
Bitartean, Aragoiko koroaren egoera erabat kaotikoa zen. Lurralde hartako justiziak Alonso Aragoikoa artzapezpikuari agintea kendu zion, Aragoiko legeen arabera kargu hori tronuaren oinordekoari zegokiola esanez.
Aragoiko Erregeren Audientziak arrazoia eman zion justiziari, baina artzapezpikuak goberna zezakeela erabaki zuen, Joanaren sendagile eta zaintzaile zelako. Justiziak ez zuen onartu, ordea, Joana ez zela oinordeko esan zuen, semea izan bezain pronto, haren eskutara pasatzen baitzen agintea. Beraz, eta Fernandok beste seme bat izan zuenezGermana Foixkoarekin, Joanaren zina ezerezean geratzen zen (umea jaio eta ordu gutxira hil zen arren).
Maiatzaren 13an, Karlosek Joanaren zaintzaile bezala zituen botereak errekonozitu zizkion artzapezpikuari, baina zina egiteari uko egin zion. Gainera, Aragoiko Erreinuaren Diputazioak Joana hartu zuen koroaren oinordeko bezala, gaixo zegoenez, gobernutik alboratu eta bere semeagan erortzen bazen ere kargu hori. Gainera, ez zen Aragoiko instituziorik Karlos errege bezala onartzen zuenik, foruak ez bazituen zin egiten.
Gaztelatik metal preziatuen eta zaldien irteera debekatzea.
Joana–Tordesillasen giltzaperatua zegoen— bere amarenganako errespetuzko tratua.
Aragoiko egoerak zaila izaten jarraitzen zuen.Maiatzaren 9an, KarlosZaragozara iritsi zen. Aragoiko Gorteen bilera saioakmaiatzaren 20an hasi ziren eta, eztabaida luzeren ondoren,maiatzaren 29an, Karlos egin zuten Aragoiko errege. Joana ere erregina izango zen, baina gobernatzeko gaitasunik ez zuen eta bere tituluak nominalak besterik ez ziren.
1519kootsailaren 15ean, KarlosBartzelonara iritsi zen eta Gorteak konbokatu ziren hurrengo egunerako.Aragoiko hitzaldiaren antzeko baten ondoren eta ondorengo eztabaiden ondoren, Karlos eta Joana koroatu zituztenapirilaren 16an.1520ko urtarrilera arte ez zen diruaren kontua garbitu eta, azkenean, 300.000 libera eskaintzea erabaki zuten.
Haori guztia gertatzen ari zen bitartean,1519kourtarrilaren 12an, Maximiliano I.a enperadorea hil egin zen.Ekainaren 28an, Karlos izendatu zutenFrankfurtenGermaniako Erromatar Inperio Santuaren enperadore eta horregatik utzi zuen bertan behera Valentziarantz bidaiatzeko asmoa. Gaztelako Gorteei deitu zienSantiagora1520komartxoaren 20rako. Horrela, Karlosek Adrian Utrechtekoa bidali zuen bitarteko izateko eta ondoren Valentziakoa ere konbokatu ahal izateko. Legez kanpokoa zen hori eta estamentu pribilegiatuek gaizki hartu zuten. Iskanbila ugari izan zen eta1520koapirilaren 30ean, erregeak dokumentua bidali zien, foruak eta pribilegioak gordetzeko prest zegoela esanez. Azkenean, erregeak legeak agintzen zuen guztia bete zuen,Monzongo Gorte Orokorretara joan zen, Valentziatik pasatu zen eta foruak zin egin zituenmaiatzaren 16an.
Lau urte pasa ziren kontu horietan guztietan eta Karlos izan zen Gaztela, Aragoi eta Nafarroa bildu zituen lehen erregea.
KarlosGaztelara iritsi zenean, eskarmenturik gabeko gazte bat zen; ez zituen bertako ohiturak ezagutzen, ez hizkuntza ere eta horregatik Flandriatik etorritako kolaboratzaile borgoinarren laguntza hartu beharra izan zuen, aberastasun ugari eskaintzen zien bitartean. Hau guztia ez zen gaztelauen gustuko izan eta horrelaxe jakinarazi zioten Valladolideko Gorteetan1518an. Erregeak ez zion jaramonik egin eta berehala joan zen Aragoirantz. Gaztelauek gero eta haserreago zeuden, behar hainbateko arreta ez zielako eskaini.
Bartzelonan jakin zuen erromatarren errege egin zutela etaSantiagokora deitu zituen Gorteak, atzerriko gastuak ordaintzeko, batez ere. Orduan Gaztelako hiriak ezezkoa eman zioten, ez baitzutenAlemaniako interesak Gaztelaren aurretik jartze hori eta erresumara itzultzeko deia egin zioten. Azkenean, amore eman zuten eta KarlosAlemaniarantz joan zen, Hadriano Utrechteko kardinalari erregetza utziz.
Levanteko lurraldeetan gertatu zen hau. Valentziako artisauakFernando Katolikoak emandako pribilegioa zuten. Miliziak antola zitzaketen berbereen aurka egiteko.1519an, Karlosek baimena eman zuen milizia haiek osatzeko etaJoan Lloren jarri zen agintean.
1520an,izurria izan zenValentzian eta nobleek alde egin zuten; miliziek agintearen jabe egin ziren eta Hadriano Utrechtekoaren disolbatzeko agindua ez zuten obeditu. Egun gutxiren buruan, mugimenduaBalear uharteetara ere iritsi zen eta1523ra arte iraungo zuen.
Komuneroena garaitu bezain pronto, armadak berehala bukatu zuen Germaniekin ere.
Espainiar inperioaren antolaketa: sistema polisinodiala
Izen hori eman zitzaion1521 eta1523 artean, enperadore hautaketak eta komuneroen arazoak konpondu ondoren, gauzatu zuten Kontseiluz osatutako antolaketa sistemari. BadirudiGattinara kantzilerra izan zela Karlosi "Estatuaren Kontseilu Sekretua" proposatu ziona. Hori izango zen Gaztelako Kontseiluaren hazia, beste kontseilu guztiak eratzeko modeloa izango zena etaFilipe V.aren agintaldira arte iraungo zutenak[7].
Kontseiluetako kideak erregeak berak aukeratzen zituen eta, erregearen aurrean edo ordezkariren baten aurrean, hainbat gai eztabaidatzen zituzten. Erregeak zuen azken hitza, baina izugarrizko boterea zuten:
Kontseiluan, erregeak estamentuek zuten indarra neurtzen zuen.
Erregearen faltan (gaixotasuna, gerra, bidaia...), beraiek gobernatzen zuten.
Agintea ez zen banatua eta, askotan, botere legegilea, betearazlea eta judiziala bereganatzen zuten, nahi eran erabiliz: Gurutzadetako
Kontseilua, Inkisizioaren Kontseilua...).
Garrantzi handia zuten idazkariek. Kontseiluetako idazkariek ematen zien erregeari Kontseiluan tratatutakoaren berri edo Kontseiluari eramaten zizkion erregearen erabakiak. Azkenean, eragin handia zuten kontatzeko erarekin, aurreratu edo atzeratzeko neurriekin... Askotan salatu zituzten eta eskandalu ugari izan ziren (gehienbatFilipe II.aren garaian).
Espainiako erregearen tresna garrantzitsua zen atzerriko politika eztabaidatzeko.Errege-erregina Katolikoen garaian ere horrelako zerbait bazen Erret Kontseiluan.1526an hasi zen lanean, Sulieman HandiakAustria mehatxatu zuenean.
Kontseilu bakarra da presidenterik gabekoa, Erregea baita lan hau egingo duena. Kontseilariak ez dira lege gizonak, harreman internazionaletan, baizik,Albako Dukea bezala edoNikolas Perrenot. Beraz, kontseilari hauek beti ziren goi nobleziakoak edo goi klerokoak.
Filipe II.aren garaian, erregea askotan ez zen egoten kontseilu honetan etaAntonio Pérez idazkaria bidaltzen zuen bere ordez.
Gaztelako Kontseiluan, erregeak kontseilarien esanak entzun eta gauzatzen zituen. Estatu Kontseiluan, ordea, erregeak berak eramaten zituen eztabaidatzeko gaiak, kontseilarien esanak entzun eta nahi zituen erabakiak hartzen zituen.
1535ean eraiki zuen Karlos V.ak,Inkisizioak zeukan jurisdikzioa kontrolatu nahian. Hala ere,1545ean, Filipe erregetzan zegoenean, berriro eskaini zion aurreko jurisdikzioa Inkisizioari. kontseiluak bitartekari lanak egin beharko zituen.
Errege-erregina Katolikoen garaian, Fernando erregeak ordena militarren independentzia ezerezean utzi zuen eta bere burua 3 ordena militar garrantzitsuenen maisu izendatu zuen.
1523an,Adrian VI.a aita santuak ordenak eman zizkion Gaztelako erresumari eta ondare garrantzitsu bat geratu zen erregearen jurisdikziopean: 2 hiri, 200 herri eta ehun bat herrixka, Santiagoren Ordenapean zeudenak, Gaztelako %4a suposatuko zuena. Bestalde, maisuaren irudia desagertzean, aurreko antolaketa era galtzen zuten eta Ordenen Kontseiluak hori konponduko zuen.
Pixkanaka, Karlos haien pribilegioak gutxitzen joan zen, batzuetan arrazoi politikoak erabiliz, komuneroei lagundu ziela edo... Askok alde egin zien zigorrei, pribilegio hauek zirela-eta.
Azkenean, Filipe II.aren garaian, Kontseilu hau Ohorezko titulu bat balitz bezala hartu zen, odol garbitasunaren bermea, alegia.
Hasieran, aita santuak emandako 3buldak administratzeko sortu zen, Erresumari laguntzeko federik gabekoen aurka zuen borrokan eta Mediterraneoan zuen galera flota mantentzeko.
Gehien bat, elizgizonak zeuden bertan eta dirua bildu eta bula horien administrazioan aritzen ziren, inperioaren finantza iturri handia ezbairik gabe.
1523an sortutako kontseilu honek, Gaztelako Ogasunaren arrazionalizazio handia suposatu zuen.
Horrela osatu zuten: 3 kontseilari, normalean Gorteko burokrazian eskarmentu handiko lizentziatuak, eta 4 asistente: diruzaina, finantza eskribaua, kontadorea eta idazkaria.
Funtzioen artean hurrengoak ditugu: gastuak burutu, finantza iturri berriak bilatu, aurrekontuak egin, beste kontseiluetako kondaroeei informeak eskatu... Normala den bezala eta familia garrantzitsuenetako kideak ez izatean, kontseilua hau berehala hasi zen beste kontseiluekin ika-mika.
1511n sortu zuten eta Karlosek1524an erreformatu zuen.
Horrela osatzen zuten: Presidente bat, Kantziler Handia, 12 kontseilari, betiko pertsonala eta Indiako Kontseiluari zegozkion postu bereziak, Indietako kronista ofiziala, kosmografoa, Kontratazio Etxeko entzulea...
Bere konpetentzien artean, Mundu Berriko itsaso eta lurren gaineko edozer zegoen, bai militar eta bai politikoa, bai bakea eta bai gerra, bai zibila eta bai kriminala. Indietako Kontratazio Etxea zaintzen zuenSevillan. Indietarako erregeordeak, armadetako jeneralak, artzapezpikuak... proposatzen zituen. Auziak ere erabakitzen zituen.
Bere erregealdian gertatutako hainbat gauza hurrengoak dira:
UrdanetakElkanorekin hasi zuenFilipinetarainoko bidaia, 11 urtez bertan egon zelarik. Bidaia hartan ikasitakoa erabakigarria izango zen Filipe II.aren erreinaldian berriz itzuli zenean eta "Itzulbidaia" aurkitu zuenean.
Gaztelako komuneroen gerra ikusita eta Nafarroako desmilitarizazioa zela eta,1521ean, nafarrek kontraerasoa jo zuten hirugarren aldiz okupazioaren kontra, erresuma berreskuratu nahian. Oraingo honetan,Henrike II.a NafarroakoakFrantzisko I.a Frantziakoaren laguntza zuen, eta ia Nafarroa osoa altxatu zen haien alde. Hasierako arrakastaren ondoren,André Foixkoa jeneral frantsesaren akats estrategikoek eta armada espainiarraren errekuperazio azkarrakNoaingo gudua izugarrira eraman zuten, Karlos V. enperadorearen garaipenaz.
Hurrengo urteetan, armada nafar-frantsesek erasoa jo zuten Baztan-Bidasoara, baita denbora batez Belatetik iparraldeko lurraldea bereganatu ere. Aldiz, Karlos enperadoreak emandako eraso batek azpiratu egin zuen nafarren erresistentzia Amaiurren eta Hondarribian (1523-1524) eta, harrezkero, espainiarrak berriz ziren Donibane Garaziren atarian. 1528tik aurrera, su-etena izan zen, eta Karlos enperadorearen tropek Luzaidera egin zuten atzera, arrazoi estrategikoengatik. Hala ere, gerra-egoerak indarrean jarraitu zuen Nafarroan.
Frankfurtko Germaniar Erromatar Inperioa enperadorerik gabe geratu zen1519ko ekainean, Maximiliano I.a hil zenean. Baina berehala konpondu zen hau Karlos enperadore berri izendatuz. Hala ere, Frantziako erregea zen Frantzisko I.ak lehia garbia egiten zion eta diru askoren beharra izan zuen Karlosek. Gaztelan bilatu zuen dirua etaJakob Fugger bezalako alemaniar bankariena ere bai.
1516an, Selimek,Aljerko printzeakBaba Aruj ("Bizargorri" goitizenaz ezaguna) itsaslapurrari Gaztelaren menpekotasuna deuseztatzeko laguntza eskatu zion. Arujek baiezkoa eman zion, baina Aljertik espainiarrak bota ondoren, Selim hil eta errege izendatu zuen bere burua.Cisneros kardinalak, Karlosen iritsiera arte Gaztelako erregeorde izan zenak, 8.000 gizoneko gudataldea bidali zuenDiego de Veraren agindupean hiria birkonkistatzeko. Heziketa militarrik gabeak ziren ordea, eta galtzaile izan ziren[8].
1517an, ArujekTilimsen hartu zuen,Orango gobernadore espainiarraren zergadun zen hiria. Handik urtebetera, gobernariak itsaslapurra garaitu eta hiltzea lortu zuen, eta bere anaia Hayreddin Bizargorri Aljerko errege egin zuen. Karlosek honen berri izan zuenean, berehala bidali zuenHugo de Moncada 7.500 gizonez osaturiko espedizio baten buru, hiria birkonkistatzeko asmoz.Abuztuaren 17ko gerra-kontseiluak Tilimisengo erregearen laguntza itxarotea erabaki zuen, baina, ekaitz izugarri batek ontziteria guztia hondatu zuen, Hugo de Moncadak atzera egin behar izan zuen[9].
Printze protestante alemaniarren laguntzarekin, eta Gaztelako nobleziarenarekin, Karlos anaiaren laguntzan agertu zen1532an,Viena Suleimanen erasoetatik defendatzeko. Hala ere,Frantzisko I.ak enperadoreak turkiarrak garaitu eta bere aurkako gerran hasiko ote zen beldur zen eta ez erasotzeko aholkua eman zion sultanari, borrokarik egin gabe erretiratu zelarik.
Urte berean Hayreddin Bizargorrik Aljerko haitzetik espainiarrak kanporatzea lortu zuen eta1533an Solimanekin elkartu zen, bere ontzidiaren almirante izendatu zuelarik. ItsaslapurrakTunis hartu zuen hurrengo urtean, Karlosek bi operazio burutu zituen. Lehenengoa1535ean izan zen,Tunisko jardunaldia izenez ezagutua, eta Bizargorriri Tunis kendu ziotenekoa eta bigarrena,Aljerko Jardunaldia,1541ean, eguraldi txarra zela-eta porrot egin zuena.
Lehenengo gerran (1521-1526) FrantziakMilanerria hartu zuen etaHenrike II.ari1515an konkistatutako Nafarroa berreskuratzen lagundu zion. Hala ere, Frantziako erregea galtzaile irten zen eta kartzelatua izan zenPaviako guduaren ondoren. Frantzisko Madrilera eraman zuten, bertanMadrilgo Ituna (1526) sinatzeko, Milanerria berriz ez zuela hartuko eta Nafarroako erregeari ez ziola berriro laguntza eskainiko esanez.
Bigarren gerran (1526-1529), tropa inperialek Erromari egin zioten eraso, Frantziako erregearen laguna zenKlemente VII.a aita santuaSant'Angelo gazteluan errefuxiatzera behartuz.Cambraiko Bakean, EspainiakBorgoinari uko egingo ziola sinatu zuen, Frantzisko I.ak Italia,Flandria etaArtois uzten bazituen.Tournay hiria ere entregatu behar zuen. Aita Santuak Erromatar Inperio Sakratuaren enperadore izendatuta (1530), Karlos V.ak frantziarren aurkako gerrak jarraitu zituen.
Hirugarrena (1535-1538) Frantziak Espainiaren aliatua zenSavoiako dukerria okupatu zuenean gertatu zen eta Milanerantz jarraitzeko asmoa zuen. Nizako etenarekin amaitu zen, bi aurkariak erabat nekatuta baitzeuden hainbeste gerrarekin.
Laugarrena eta azkena (1542-1544) Alemaniako protestanteen gatazkarekin bukatu zen. Neka-neka eginda, bi monarkek bakea sinatu zutenCrépyn. Honekin, Espainiak Frantzia iparraldeko lurrak galdu zituen, baita Flandria ingurukoak ere. Berriro ere, Frantziak Italia eta Herbehereak utzi beharra izan zuen.
Aita santuaren eskutik koroa jaso ondoren (1530), Karlosek luteranismoak sortutako arazoei erantzun beharra sentitu zuen.
1530ean,Augsburgeko Dieta deitu zuen, luteranoak eta katolikoak aurrez aurre jarriz, "Augsburgeko Konfesioak" deritzonean. KarlosekWormseko Ediktoa konfirmatu zuen1521, luteranoak eskumikatuz. LuteranoekSchmalkaldengo Liga osatu zuten1531n eta armada eta finantziazio komun bat ziurtatu zuten, protestanteen liga deitu zitzaion honentzako.
Protestanteek ez zuten Trentoko Kontzilioa onartzen eta enperadoreak1546ko ekaineko gerra hasi zuen. aita santuaren armak ziren etaOktavio Farnesek agintzen zuen, Austriako Fernandoren esanetara zegoen austriar bat, alegia. Sajoniako Maurizio ere enperadorearen alde zegoen, Schmalkaldengo Ligatik apartatu baitzen. Karlosek garaipen garbia izan zuenMühlbergeko guduan1547an eta, handik gutxira, alemaniar printzeak erretiratu eta enperadorearen aginduetara jarri ziren.
Garaipen itzela izan bazen ere, ez zuen luteranismoa eta katolizismoa bateratzea lortu eta 8 urte geroagoAugsburgoko Bakea sinatu beharrean izan zen, nahi zuten erlijiora atxikitzeko alemaniarrek eskubidea onartuz. Betirako ez zen izango, baina momentuz, Erreformak sortutako arazoa baretuta geratu zen.
Hainbeste gerra eta gatazkaren ondoren, Karlos erreflexio aldarte batean murgildu zen; bere burua, bizitza, bizipenak eta Europaren egoera zituen buruan.
Bere bizitzako eta egin zuen guztiaren balantzea ez zen guztiz positiboa. Habsburgotarrek gobernaturiko inperio unibertsalaren ametsak porrot egin zuen eta Borgoina berreskuratzeko ahaleginak ere bai. Erromatar Elizaren defendatzaile sutsua izanik ere, ezin izan zuen luteranismoaren ezarpena gelditu. Itsasoaren beste aldeko lurrak asko hazi zitzaizkion, baina administrazio egonkor bat lortu gabe zegoen oraindik. Italian, aldiz, espainiar agintea finkatuta zegoen eta 1559an bermatuko zenCateau-Cambrésisko Bakean eta 150 bat urte iraungo zuena.
Karlosek gero eta argiago zuen Europa printze berrien eskuetan eroriko zela, eta Inperioaren ideia baztertzen ari zen, Espainiaren hegemonia azpimarratzen zihoan bitartean.
Bruselako abdikazioetan (1555-1556), Karlos V.ak bere anaia, Fernando, izendatu zuen erromatarren errege eta Espainia eta Indiak bere semea zen Filiperi utzi zizkion.FlandriatikLaredoraino bidaiatu zuen Espainiarantz itzuliz etahezueriak ematen zizkion sintomak lasaitu nahiaz. Hiri handietatik urrun zegoen herri bat gomendatu zioten horretarako, La Vera eskualdean (Extremadura), eta hilabete eta 3 aste iraun zuenJarandilla de la Verarainoko txangoak. Oropesako kondeek utzi zioten gaztelua bertan bizi ahal izateko.
1556kootsailaren 3ra arte, itxaron zuen han,Yusteko monasterioaren ondoan eraiki behar zuen jauregia egiteko obrak bukatzen ziren bitartean. Erretiro honetan, urte eta erdi egon zen, hirietatik eta politikatik urrun, Jeronimoen ordenako fraideen gidaritza espiritualean.
1558koirailaren 21ean hil zuenpaludismoak, hilabeteko agoniaren ondoren. Testamentuan,Joan Austriakoa errekonozitu zuen Barbara Blombergekin1545ean izandako bere seme bezala. Yusteko monasterioaren ondoko jauregian ezagutu zuen lehenengoz.